Berriak
2026(e)ko martxoakren 02(a) 16:00
Hiru aldundiek 2026ko Udalekuak programa aurkeztu dute, aurten inoiz baino plaza gehiagorekin
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiak 1.544 plaza eskaintzen ditu guztira, 7 eta 13 urte bitarteko adingabeentzat, iaz baino 30 plaza gehiago. Izena emateko epea martxoaren 9tik 18ra izango da eta zozketa apirilaren 20an.
Udalekuak 2026
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek elkarrekin antolatzen duten Udalekuak 2026 udako kanpainaren aurkezpena egin da gaur Donostian. Aurtengo Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu uda honetan: guztira 4.289 plaza, Euskadiko hiru lurraldeetan banatuta, 4.004 plaza euskaraz eta 285 plaza elebidun. Programa 7 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandak egin ahal izango dituzte uztailaren 1etik 29ra bitartean, biak barne.
Adin tarteen arabera, 7-8 urtekoentzat 404 plaza eskainiko dira, guztiak euskaraz. Kopururik handiena 9 eta 11 urte arteko adin tartean eskainiko da, 2.245 plaza (2.090 euskaraz eta 155 elebidun), eta, azkenik, 12-13 urte arteko adingabeek 1.640 plaza izango dituzte (1.510 euskaraz eta 130 elebidun).
Lurraldeka, plaza guztietatik 1.695, Araban; 1.544, Bizkaian; eta 1.050 Gipuzkoan eskainiko dira. Horrek esan nahi du iazko aldean %4,3ko igoera izan duela plaza kopuruak, eta Euskadi osoan 177 adingabe gehiago hartzeko aukera egongo dela, Gipuzkoan, 50; Araban, 67, eta Bizkaian, 30.
15 instalazio hiru lurraldeetan
Udalekuak 2026 kanpaina hiru lurralde historikoetan banatutako 15 instalaziotan egingo da. Bizkaian, zazpitan: La Arboledan, Gorlizen, Lurraskan, Meakaurren, Legasan, eta oraindik zehaztu gabe dauden bi tokitan. Gipuzkoan, Orioko Txurruka aterpetxean, Zarautzen, Juan Sebastián Elkanon (Hondarribia), eta zehaztu gabe dauden beste bi kokaleku. Araban hiru tokitan: Zuhatzan, Barrian (Barria-Narbaiza) eta Espejon.
Berritasun gisa, hiru aldundiek aurten 146 euroko kuota orokor bakarra adostu dute, plaza bakoitzaren kostuaren zati bat bere gain hartuz. Prezioaren barruan sartzen dira ostatua eta mantenu osoa, dinamizazio zerbitzua, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, bai eta Donostiatik, Bilbotik edo Gasteiztik instalazioetarainoko joan-etorriak ere. Gainera, lurralde bakoitzak hobariak ezartzen ditu familia ugarientzat eta gizarte laguntzak jasotzen dituzten familientzat.
Administrazioek plazen % 5 gordetzen dute premia bereziak dituzten adingabeentzat, elkarte espezializatuen laguntzarekin adingabe horiek behar bezala integratzen direla bermatzeko. Txanda bakoitzeko taldeak aisialdiko begirale tituludunek, zuzendariek eta jarduera espezifikoetan (bela, windsurfa, etab.) adituak diren langileek osatuko dituzte, baita desgaitasuna duten adingabeen arreta emateko gaitutako profesionalek ere.
Izen-ematea eta zozketa
2026ko Udalekuak programetako zozketan parte hartzeko izen-emateak martxoaren 6tik 20ra egingo dira Gipuzkoan; martxoaren 18tik 27ra Araban; eta martxoaren 9tik 18ra Bizkaian. Eskaerak gehienez hiru parte-hartzaileko taldeetan aurkeztu ahal izango dira.
Zozketa publikoak honako egun hauetan egingo dira: Gipuzkoan, martxoaren 26an; Araban, apirilaren 16a
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...