2026(e)ko azaroaren 03(a) 11:54

Ogasunak prozedura bat gaitu du ardurapeko seme-alabekin batera aitorpena egitea eskatzeko, 2025eko Errentarako atzeraeraginezko ondorioekin

Ogasuna eta Finantzetako Saila

PFEZren Foru Arauaren aldaketak aukera ematen die bananduta dauden edo ezkontza-loturarik ez duten guraso batzuei beren tributazio-aukera aldatzeko, baldin eta egiaztatzen badute beren ondorengoek haiekiko mendekotasun ekonomiko esklusioa dutela.

Bizkaiko Foru Aldundiak prozedura bat gaitu du betekizun berriak betetzen dituzten zergadunek aukera izan dezaten beren seme-alabekin baterako aitorpena egiteko 2025eko errenta-aitorpenean.

Neurri hori martxan dago PFEZren Foru Araua aldatzen duen 4/2026 Foru Araua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik, zeinak aldaketak egin baititu seme-alaben mantentze ekonomiko esklusiboaren zehaztapenean.

Araudi berriak ondokoei eragingo die: beren kargura seme-alabak dituzten eta legez bananduta dauden pertsonak, ezkontza-loturarik ez dutenak edo izatezko bikote ez direnak, baldin eta egiaztatzen badute seme-alabek haiekiko mendekotasun ekonomiko esklusioa dutela.

Zaintza esklusiboko kasuetan, mantentze ekonomiko esklusiboa dagoela ulertuko da elikagaietarako jasotako urteko kuotak hilean 235 euro edo gutxiago direnean seme-alaba bakoitzeko. Zenbatekoa handiagoa denean, arauan aurreikusitako mekanismoen bidez egiaztatu ahalko da, hala nola elikagaiak ez ordaintzeagatiko demanda judizialaren bidez edo dagozkion zinpeko aitorpenak aurkeztuta.

Zaintza partekatuaren kasuetan, baterako aitorpena aplikatu ahalko da soilik gurasoetako batek bizikidetzako gastu arrunten ordainketa betetzen ez duenean. Inguruabar hori dagokion demanda judizialaren bidez egiaztatu beharko da.

Bestalde, guraso-ahal esklusiboa dutenek baterako aitorpena egin ahalko dute beren seme-alabekin, eta ez dute egiaztatu behako seme-alabek haiekiko mendekotasun ekonomiko esklusioa dutela.

Aldaketa horren ezarpena errazte aldera, Bizkaiko Ogasunak formulario berezi bat gaitu du. Horren bidez, baldintzak betetzen dituzten zergadunek 2025eko ekitaldiari dagokion tributazio-hautapena aldatzeko eskatu ahalko dute.

Baldintzei buruzko informazio zehatza eta formulariorako sarbidea Bizkaiko Foru Ogasunaren webgunean daude eskuragarri.

 https://www.bizkaia.eus/eu/bizkaiko-ogasuna

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp