Berriak
2026(e)ko ekainakren 03(a) 14:48
Golfeko Bizkaia PGAe Open txapelketa bosgarren ediziora iritsi da, eta hazten jarraitzen du
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Gaur aurkeztu den proba honek puntuak ematen ditu III. TUMI Spain Golf Tourrerako, eta ekainaren 19tik 21era bitartean jokatuko da
Txapelketaren aurkezpena
Gaur aurkeztu da ofizialki, Zugaztietako Meaztegi zelai publikoan, Golfeko V. Bizkaia PGAe Open txapelketa, zeinak puntuak ematen baititu III. TUMI Sport Golf Tourrerako eta ekainaren 19tik 21era bitartean jokatuko baita.
Aurkezpenean honako hauek izan dira: Carlos Alzaga, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua; Ander Martínez, PGAe-ko burua; Javier Saiz, Euskadiko Golf Federazioko burua, eta Carlos Roca, Meaztegi Golfeko zuzendari kudeatzailea.
Txapelketa hau 2022an sortu zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Golfeko Profesionalen Elkarteak (PGAe) sustatzen dute. Urte gutxi dituen arren, zirkuitu nazionaleko Handia dela esaten da, parte-hartzaile kopuru handiagatik, zuzkidura ekonomikoagatik eta antolatzaileengatik, zeinek urtero-urtero ahalegin guztiak egiten baitituzte parte hartzen duten profesionalei erraztasunak eta laguntza emateko.
Ehun golfistak baino gehiagok eman dute izena dagoeneko V. Bizkaia PGAe Open honetan, eta espero da azken zifra 140tik gorakoa izatea. Izena eman dutenen artean, aurten ere José María Olazábal nabarmendu behar da: Augustako bi Master irabazi ditu; European Tourreko 23 titulu eskuratu ditu, PGA Tourreko 4 eta Ryder Cup-en 4 edizio. Azken txapelketa horretan Europako taldearen kapitaina izan da.
Nabarmentzekoa da, halaber, European Tourreko proben beste irabazle batzuek ere parte hartuko dutela, hala nola Álvaro Quirósek, Santiago Lunak, José Manuel Larak eta Carlos José Sunesonek. Meaztegin egongo diren beste jokalari garrantzitsu batzuk Carlos Balmaseda, Luis Claverie, Xavier Guzmán eta José Manuel Ruiz dira.
Parte hartuko dutela baieztatu duten EAEko golf-jokalarien artean, honako hauek daude, besteak beste: Jesús María Arruti, PGAko txapelketa askoren eta zirkuitu nazionaletako beste txapelketa batzuen irabazlea; Javier Sáinz, Espainiako txapeldun profesionala 2024an, eta txapeldunordea 2025ean berdinketa hausteko play off bat jokatu ondoren, eta Borja Martín, Bizkaiko PGAe Open-2023ko irabazlea.
Txapelketa profesionalaz gain, V. Bizkaia PGAe Open txapelketak beste jarduera garrantzitsu batzuk ere eskainiko ditu, hala nola Pro-Am txapelketa bat, asteko erakargarri handienetako bat, talde berean batuko baititu jokalari profesionalak eta amateurrak, kirola eta bizikidetza konbinatzen dituen egun batez goza dezaten. Gainera, ez da ahaztu behar jai-giroko txapelketa horren helburu solidarioa. Aurten ere, Pro-Am txapelketa horretan bildutako funtsak DalecandELA Fundaziora bideratuko dira. AEA duten gaixoei laguntzeko eta gaixotasun hori ikertzeko elkartea da.
Gainera, 21ean (igandea), txapelketaren azken egunean, umeen Pro-Am txapelketaren beste edizio bat egingo da, Jon Rahm 4 Kids fundazioarekin lankidetzan antolatua. Bertan, Euskadiko golf-eskola guztiek parte hartuko dute, baita Kantabriatik eta Gaztela eta Leóndik etorritako talde batzuek ere, eta, aurtengo berritasun gisa, Frantziako bi golf-eskolatako umeek ere parte hartuko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Meaztegi Golfek eta PGAk sustatzen dute txapelketa hau. Babesle nagusiak: Inelco, Fermax, Game Telecomunicaciones, Grescrap, Euskadiko Golf Federazioa, Bizkaiko Golf Federazioa, Aelvasa, El Correo, Tele Bilbao, Pangea, Chef Lali eta TUMI, zeina PGA zirkuituaren babesle nagusia baita. Beste babesle batzuk: Urbelan, Alkizabal, Gaimaz, Intxausti, Ruyma, Sustraiak eta Bycam. Laguntzaileak: Boxify, Wilson, Bacalao Eguino, Titleits, Piérola, Eye Swing-BRK, Macallan, AFE, 9NIN9R eta Eyeswing. Fundazioak: DalecandELA eta JonRahm4Kids
Meaztegi Golf zelaia
Meaztegi Golf Club Zugaztietan dago, eta golf-zelai publiko bat da, Bizkaiko Foru Aldundiarena. 2005ean inauguratu zen, eta Severiano Ballesteros jokalariak diseinatu zuen. Meaztegi Golfek 88 hektarea hartzen ditu guztira Trianoko meatze-eremu zaharrean: 18 zuloko golf-zelai bat du, 6.154 metroko ibilbidea (parea 72) eta guztira 52 bunker dituena. Bada beste zelai bat 9 zulokoa, parea 3 duena eta 10 bunker.
Golf-instalazioen osagarri, praktika-zelai handi bat dauka (altuera bikoitzeko tee-arekin eta bi muturretatik praktikatzeko aukerarekin), putting-green bi eta chipping eremu bat ere, guztiak Klubaren inguruan.
Argibide gehiago hemen: https://meaztegigolf.eus/
BIZKAIA PGAeOPEN-EKO IRABAZLEEN ZERRENDA
I. Bizkaia PGAe Open 2022 – Asier Aguirre
II. Bizkaia PGAe Open 2023 – Borja Martín
III. Bizkaia PGAe Open 2024 – David Borda
IV. Bizkaia PGAe Open 2025 – Mario Galiano