Berriak
2026(e)ko uztailakren 23(a) 12:48
Errenta25 kanpainak 702.000 aitorpen egin ditu, 644 milioi itzuli, eta 83 milioitan jaso ditu zerga-berrikuspenaren neurriak
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Aurtengo kanpainan Errenta24n baino 26.230 aitorpen gehiago egin dira eta zergadunen aldeko saldo garbia 65,8 milioi eurokoa izan da. Zerga-berrikuspenaren kenkari berrietan 23.416 aitorpen eta 8,5 milioi euro egon dira eta etxebizitza-neurriek inpaktu bereziki handia izan dute 36 urtetik beherakoen artean; kenkarietan 119,1 milioi euro egon dira. Ondarearen gaineko zergan 9.767 aitorpen aurkeztu dira eta 142,1 milioi euroko sarrerak egon dira.
Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantza saileko foru diputatua
Errenta25 kanpaina apirilaren 15etik ekainaren 30era izan zen eta historian lehen aldiz gainditu da aurkeztutako PFEZren 700.000 aitorpenen langa. Zehazki, 702.048 aitorpen erregistratu dira, hau da, 2024ko kanpainan baino 26.230 gehiago.
Aitorpen guztietatik, 481.978 aitorpenetan dirua itzuli da, zehazki, 644,3 milioi euro; 193.132 aitorpenetan ordainketak egin dira (578,6 milioi) eta 26.938 aitorpenetan emaitza zero izan da. Kanpainaren amaierako saldoa Bizkaiko zergadunen aldeko 65,8 milioi eurokoa izan da.
Kanpaina honetako alderdi nabarmenetako bat izan da ordaindu beharreko aitorpen gehiago egon direla. Zehazki, 16.395 aitorpen gehiago izan dira eta 113,1 milioi euro gehiago ordaindu dira. Aitorpen bakoitzeko batezbestekoa 2.996 eurokoa izan da eta aurreko kanpainan 2.634 euro izan ziren. Itzulitako zenbatekoa ere gehitu egin da, beste faktore batzuen artean, etxebizitzen alokairuarengatiko kenkaria monetizatu delako. Aurrerago azalduko dugu hori xehetasun gehiagorekin.
702.000 aitorpen eta 65,8 milioi euroko emaitza negatiboa
Errenta25 kanpainan 702.048 PFEZ aitorpen aurkeztu dira. Horietatik % 88,59 (621.947) banakako modalitateari dagozkio eta % 11,41 (80.101) batera egindako aitorpenei.
|
EMAITZA |
Aitorpenak |
% / guztira |
Zenbatekoa |
Batezbestekoa |
|
Dirua itzuli |
481.978 |
% 68,65 |
644,3 M € |
1.337 € |
|
Dirua ordaindu behar |
193.132 |
% 27,50 |
578,6 M € |
2.996 € |
|
Emaitza zero |
26.938 |
% 3,84 |
- |
- |
|
|
702.048 |
% 100 |
-65,8 M € |
- |
Gainera, aurkeztutako aitorpenen % 60,5etik, 419.436 aldaketarik gabekoak izan dira eta bakarrik gainerako % 39,5en zergadunek datu osagarriak sartu behar izan dituzte edo Foru Ogasunaren zirriborroetako daturen bat aldatu behar izan dute.
|
Ekitaldia |
Aitorpenak zirriborroarekin |
Aldatu gabe |
Ehunekoa |
|
2025 |
693.007 |
419.436 |
% 60,5 |
|
2024 |
674.974 |
434.683 |
% 64,4 |
|
2023 |
670.086 |
437.949 |
% 65,4 |
|
2022 |
653.723 |
425.921 |
% 65,2 |
Itzulketak batez beste 4,53 lanegunetan egin dira aitorpenak aurkeztu zirenetik kontatzen hasita, aldundiaren zazpi eguneko konpromisoa baino askoz ere epe laburragoa.
Zerga-berrikuspenaren eragina
Renta25 kanpaina da berrikuspen fiskalaren neurri berriak aplikatu diren lehena, eta bizkaitarrei 83,4 milioi euroko onura ekarri die.
Zerga-berrikuspenaren kenkari berriak
Errenta25 kanpainan lehen aldiz aplikatu dira oso-osorik zerga-berrikuspenean onetsitako kenkari berriak. 23.416 aitorpen egin dira eta inpaktu ekonomikoa 8,5 milioi eurokoa izan da.
Bereziki nabarmentzen dira lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak, 13.977 aitorpenekin eta 2,33 milioi eurorekin; autonomoen gizarte-aurreikuspeneko sistemetan 704 aitorpen egin dira 0,32 milioi eurorekin eta azpimarratzekoak dira, baita ere, mugikortasun jasangarriari eta energia-efizientziari lotutako kenkariak, horien artean, ingurumena errespetatzen duten ibilgailuak erostea (2,30 milioi) eta energia-efizientziaren hobekuntza-obrak (1,62 milioi).
|
Kenkari berriak |
Aitorpenak |
Aplikatutako zenbatekoa |
|
Alarguntza |
2.994 |
477.069 € |
|
Adingabeak eta menpekotasuna edo desgaitasuna dutenak zaintzea |
1.173 |
276.329 € |
|
Emakumeak lanera bueltatzea adingabeak zaindu eta gero |
74 |
150.633 € |
|
Gizonek lan egiteari uztea adingabeak zaintzeko |
93 |
6.408 € |
|
Alokatutako etxebizitzaren babestutako birgaitzea |
705 |
702.666 € |
|
Lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak |
13.977 |
2.325.716 € |
|
Autonomoen enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak |
704 |
320.820 € |
|
Energia-efizientzia hobetzeko obrak |
1.378 |
1.615.958 € |
|
Ingurumena errespetatzen duten ibilgailuak erostea |
1.128 |
2.360.313 € |
|
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko espazioak instalatzea |
1.190 |
271.181 € |
|
Guztira |
23.416 |
8.507.093 € |
Hobetutako etxebizitza-kenkariak: 2024-2025 urteetako bilakaera
Etxebizitza-kenkariek igoera nabarmena izan dute 2025ean, 58,6 milioi eurokoa, bai ohiko etxebizitzaren alokairuan, bai etxebizitza-kontuan eta bai ohiko etxebizitzan egindako inbertsioan, 339,1 milioi eurora iritsita. Hazkunde handiena ohiko etxebizitzaren alokairuan gertatu da, 69.038 aitorpenekin eta aplikatutako 88,6 milioi eurorekin. Horrek esan nahi du % 34,4 gehitu dela zenbatekoa 2024rekin konparatuta. Etxebizitza-kontuaren zenbatekoa % 62,5 gehitu da eta ohiko etxebizitzako inbertsioa % 13,2 hazi da.
|
Etxebizitza-kenkaria |
2025eko aitorpenak |
Zenbatekoa 2025 |
2025eko batezbestekoa |
2024ko aitorpenak |
2024Ko zenbatekoa |
Zenbatekoaren aldakuntza |
|
Ohiko etxebizitzaren alokairua |
69.038 |
88,6 M € |
1.283 € |
59.668 |
65,9 M € |
+% 34,4 |
|
Ohiko etxebizitzako inbertsioa |
180.627 |
225,3 M € |
1.247 € |
182.106 |
199,1 M € |
+13,2 % |
|
Etxebizitza-kontua |
16.704 |
25,2 M € |
1.506 € |
11.965 |
15,5 M € |
+% 62,5 |
36 urtetik beherakoengan sortutako inpaktu espezifikoa
Zerga-berrikuspenaren ondorio garrantzitsuenetako bat gazteentzako etxebizitzen tratamenduan ikusten da, kolektibo horrentzako kenkaria 119 milioi eurora igo baita.
Datuek diote aplikazioa oso nabarmena izan dela onuradunengan eta aplikatutako zenbatekoan. Gazteen alokairuan, zenbatekoa 2,9rekin biderkatzen da; ohiko etxebizitzako inbertsioetan aitorpen-kopurua 7,5ekin biderkatzen da eta etxebizitza-kontuan hazkundeak intentsitate berdina izan du.
Izan ere, 2024an erreferentzia 30 urtetik beherakoak izan ziren eta 2025ean 36 urtetik beherakoak.
|
Gazteen etxebizitza |
2025eko aitorpenak |
2025eko zenbatekoak |
2024ko aitorpenak |
2024ko zenbatekoa |
|
Ohiko etxebizitzaren alokairua |
25229 |
39,0 M € |
10.693 |
13,3 M € |
|
Ohiko etxebizitzako inbertsioa |
24.278 |
58,6 M € |
4.921 |
7,8 M € |
|
Etxebizitza-kontua |
13.384 |
21,5 M € |
5.575 |
7,5 M € |
36 urtetik beherakoek ohiko etxebizitzan egindako inbertsioengatiko kenkarien barnean, 4.706 aitorpenetan 2025ean erositako etxebizitzei dagokien kenkari-muga kendu zaie eta hori onuragarri izan da zergadunentzat. Aitorpen horiek kolektibo osoaren % 19,4 izan dira, baina aplikatutako zenbatekoaren % 53,6. Batezbestekoa 6.676 eurokoa izan da. Datu horrek adierazten du kenkariaren inpaktu ekonomikoa bereziki 2025eko ekitaldian egindako eskurapenengatik muga ezabatzearen onurak jaso dituzten aitorpenetan kontzentratzen dela.
|
36 urtetik beherakoak: Ohiko etxebizitzetan inbertsioa |
Aitorpenak |
Zenbatekoa |
Batezbestekoa |
|
Muga kendu izanagatiko onuradunak |
4.706 |
31,4 M € |
6.676 € |
|
Gainerakoak |
19.572 |
27,2 M € |
1.389 € |
|
Guztira |
24.278 |
58,6 M € |
2.414 € |
Alokairua monetizatzeak itzulketak 16,3 milioitan gehitu ditu
Errenta25 kanpainan ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkariaren monetizazioak (hau da, zergadunari zuzenean kenkari hori ordaintzea bere aitorpenean oso-osorik aplikatu ezin duenean ez duelako kuota nahikorik) inpaktu zuzena izan du itzulketen bolumen osoan. Zehazki, 16.589 zergadunek itzulketak jaso dituzte kontzeptu horrengatik, guztira, 16,3 milioi eurotan.
Doikuntza hori garrantzitsua da. Izan ere, alokairuaren monetizazioa aintzat hartu gabe, itzultzeko zenbatekoa 628,0 milioi eurokoa izango litzateke. Hala eta guztiz ere, hori txertatzean, itzulketen azken zifra 644,3 milioi eurokoa izan da, hau da, 16,3 milioi euro gehiago.
Batez beste, alokairuaren monetizazioari lotutako itzulketa 983 euro ingurukoa izan da aitorpen bakoitzeko eta horrek lagundu egiten du batez besteko itzulketa orokorra 1.337 euroraino igotzen.
|
Kontzeptua (2025) |
Aitorpen-kopurua |
Zenbatekoa |
Batezbestekoa |
|
Itzultzeko diferentzia-kuota |
481.978 |
-628 M € |
-1.303 € |
|
Itzulketa alokairua monetizatzeagatik |
16.589 |
-16,3 M € |
-983 € |
|
Itzuli beharreko guztizkoa |
481.978 |
-644,3 M € |
-1.337 € |
Gizarte-aurreikuspeneko sistemak
Gizarte-aurreikuspeneko sistemei dagokienez, zerga-oinarrian kenkari gisa jarduten duten ekarpenak 180.000 aitorpenekoak izan dira, hau da, 397,3 milioi euroko kenkaria, eta zergadun bakoitzeko batez beste 2.207 euro.
|
Gizarte-aurreikuspeneko sistemen kontzeptu orokorra |
Aitorpenak |
Zenbatekoa |
Zerga-izaera |
|
Gizarte-aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak (murrizketak) |
180.031 |
397,3 M € |
Murrizketak zerga-oinarrian |
Kenkari pertsonalak eta familiakoak
Kenkari pertsonalek eta familiakoek pisu oso handia mantentzen dute Errenta25 kanpainan, eta batera 350,8 milioi euro izan dituzte. Ondorengoei lotutakoak nabarmentzen dira, bai onuradun-kopuruarengatik (226.939), bai aplikatutako zenbatekoarengatik (152 milioi euro) ere. Bere aldetik, desgaitasun edo menpekotasunarengatiko kenkariak du batez besteko zenbatekorik handiena, 1.198 euro pertsonako.
|
Kenkari pertsonalak eta familiakoak |
Pertsonak |
Zenbatekoa |
Batezbestekoa |
|
Ondorengoak |
226.939 |
152,0 M € |
670 € |
|
Sei urtetik beherako ondorengoak |
51.560 |
13,5 M € |
262 € |
|
"Aurreko ahaideak" |
3.927 |
1,36 M € |
346 € |
|
Adinagatiko kenkaria (65 urte baino gehiago) |
132.453 |
81,2 M € |
613 € |
|
Desgaitasuna edo mendekotasuna |
85.734 |
102,7 M € |
1.198 € |
|
Guztira |
|
350,8 M € |
- |
Hamar pertsonatik ia zortzik aurkezpen digitala aukeratu dute
Ohikoa den bezala, aitorpen gehienak digitalak izan dira, guztiaren % 76,9, zehazki, 539.873 aitorpen. Hala eta guztiz ere, arreta pertsonalizatuak garrantzia handia mantentzen du. Telefonoz (% 14,7) eta aurrez aurre (% 5,3) 140.000 aitorpen baino gehiago izapidetu dira gure hamabi bulegotan, hau da, bost aitorpenetatik izapidetze bat.
Beste bide batzuetatik aurkeztu diren horietaz gain, itzultzeko emaitza izan duten 22.026 aitorpen gehiago egon dira eta foru-ogasunak automatikoki izapidetu ditu, hau da, zergadunek ez dute ezer egin behar izan.
|
|
Aitorpenak |
% |
% (Ogasuna barne) |
|
Digitala (weba + app-a) |
539.873 |
% 79,4 |
% 76,90 |
|
Telefonoz |
103.239 |
% 15,2 |
% 14,71 |
|
Aurrez aurrekoa |
36.910 |
% 5,4 |
% 5,26 |
|
Automatikoa Ogasuna |
22.026 |
% 3,14 |
430.065 arreta pertsonalizatu eman dira kanpainan zehar, % 88,73 telefonoz
430.065 kontsulta egin dira guztira Foru Ogasunaren arreta pertsonalizatuko zerbitzuan. Horietatik % 88,73 telefonoz egin ziren eta % 11,27k aurrez aurreko arretarako dauden hamabi foru-bulegoetako batera jo dute.
|
ARRETA PERTSONALA |
Arretak |
% / guztira |
Eguneko batez bestekoa |
|
Telefonoz |
381.592 |
% 88,73 |
7.067 |
|
Aurrez aurrekoa |
48.473 |
% 11,27 |
898 |
|
|
|
|
Arreta pertsonalizatua eman zaie 420 zergaduni; 120 foru-bulegoen aurrez aurreko zerbitzuan, 215 telefonoz eta gainerakoak, 85, arreta digitalean.
Aurretiazko telefono-arretari dagokionez (berria da Ogasun zerbitzuan), joan zen maiatzaren 8an ireki zutenetik 7.331 hitzordu eman dituzte.
Balorazioa bikaina da eta denboran finkatu da
Gogobetetasun-inkestek diote Errenta 25 kanpainan emandako zerbitzuen balorazioa bikaina izan dela. Batez besteko orokorra 8,92 puntukoa izan da 10etik. Hirugarren urtez jarraian egon da 9 puntu inguruan eta horrek baieztatzen du erabiltzaileek jasotako kalitatea irmoa eta sendoa dela.
Kanalen arabera, aurrez aurreko arretak 9,14 puntu eskuratu ditu, gero telefono-bidezkoak 9,12 puntu eta kanal digitalak 8,50 puntu erdietsi ditu.
Emaitza horiek finkatu egiten dute kanal anitzeko arreta-eredua, non digitalizazioa nagusi den, baina telefono-arretak, presentzialak eta aitorpen automatikoek beharrezko izaten jarraitzen duten, batez ere, 65 urtetik gorakoentzat.
Ondareko 9.767 aitorpen eta dirutza handien 39
Ondarearen gaineko zerga aurkezteko kanpaina maiatzaren 4tik ekainaren 30era egin zen eta aurreko ekitaldiekin konparatuta zergadunak gehitu egin dira. Guztira 9.767 izan ziren eta horrek esan nahi du diru-sarrerak guztira 142,1 milioi eurokoak izan zirela.
|
ONDARE-EMAITZAK |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
2025 |
|
Aitorpenak |
7.820 |
7.933 |
8.188 |
8.772 |
9.767 |
|
Ordaindutako zenbatekoa |
86,7 M € |
81,5 M € |
93,7 M € |
112,2 M € |
142,1 M € |
Dirutza handien gaineko zergari dagokionez, 39 zergadun izan dira, eta diru-sarrerak 883.758 eurokoak.