2026(e)ko otsailakren 12(a) 19:11

Elixabete Etxanobek oso positibotzat jo du 2025eko diru-bilketa

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Ahaldun Nagusia oso pozik agertu da aurreko ekitaldiko zerga itunduen bilketarekin (10.442,0 milioi euro); izan ere, horren ondorioz, 2025erako aurreikusitako aurrekontua % 102,5ean bete da.

Herri Dirubideen Euskal Kontseilua

Elixabete Etxanobek Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran parte hartu du. Bilera Gasteizen egin da, eta helburu nagusia Eusko Jaurlaritzari 2025ean egin beharreko ekarpenen likidazioa egitea izan da. Ekitaldi horretako diru-bilketa inoizko handiena izan da (10.442 milioi euro), 2024an baino 1.033 milioi gehiago, hau da, % 11ko igoera. Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpena ere inoizko handiena izan da, 6.936,3 milioi eurora iritsi baita (2024an baino 733,3 milioi gehiago).

Zifrak ikusita, Etxanoberen ustez "diru-bilketa horrekin udalek, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek ematen dituzten zerbitzu publikoen sistemari eta gizarte-politikei eusten zaie. Diru-bilketa handitzeak ongizatearen euskal estatua indartzeko gaitasun handiagoa izatea esan nahi du. Datu horrek, gainera, beste irakurketa oso positibo bat ere badu, zerga-bilketaren hazkundea bi zerga garrantzitsuenen gainean oinarritzen baita, hau da, PFEZ eta BEZa. Horrek esan nahi du enpleguaren egoeraren, soldaten eta pertsonen eta enpresen kontsumoaren adierazleak direla, eta, beraz, haien bilakaerak adierazten du une ekonomiko onean gaudela".

Sozietateen gaineko Zergaren dagokionez "jaitsiera oso handia izan da, eta ez dira bete, Bizkaian,  joan den urrian egindako aurreikuspenak. Foru Ogasuneko zerbitzu teknikoek egin duten azterketak aukera ematen digu esateko emaitza hori ezin zaiola egotzi egoera orokor bati, baizik eta zergadun handien talde txiki baten emaitzei, egoeraren araberako egoeren arabera. Aurten errepikatu behar ez liratekeen egoerak".

2025eko diru-bilketa, lehenengo aldiz, 10.000 milioitik gorakoa izan da

2025. urtean, zerga itunduak direla-eta bildutako kopurua 10.442 milioi euro izan da. Horrela, Bizkaiak % 102,5ean bete du 2025erako aurreikusitako aurrekontua (10.182,3 milioi).

Banaketari dagokionez, zuzeneko zergak % 9,6 igo dira, eta nabarmentzekoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) % 15,6 igo dela. Aldiz, sozietateen gaineko zergak % 25eko jaitsiera izan du 2024. urtearen aldean.

Zeharkako zergei dagokienez, bilketa % 11,7 igo da, eta bereziki BEZaren igoera (% 16,7) azpimarratu behar da. Horrek esan nahi du behin betiko atzean utzi direla hidrokarburoen sektoreko iruzurrezko jarduketa jakin batzuk, kontzeptu horretan 2024ko diru-bilketa asko kaltetu baitzuten.

Diru-bilketaren azken zifran, Bizkaiko Foru Aldundiak Araba eta Gipuzkoako foru-aldundiei, barneko doikuntzak direla-eta, egindako ordainketak (1.224,9 euro) sartu dira. Kopuru horretatik, 1.022,1 milioi Gipuzkoari ordaindu zaizkio eta 202,8 milioi Arabari.

Eusko Jaurlaritzari egindako 6.936 milioi euroko ekarpena

2025ean, Bizkaiko Foru Aldundiak 6.936,3 milioi euroko ekarpena egin dio Eusko Jaurlaritzari, banatu beharreko baliabideei ekarpen-koefiziente horizontala (% 50,37) aplikatuta. Bestalde, Egokitzapenerako Funts Orokorra ere likidatu da, hain zuzen ere, 121,2 milioi euroko kopurua, honela banatuta: 75,5 milioi Arabarentzat eta 45,7 milioi Gipuzkoarentzat. Bizkaiak 17,8 milioi euroko ekarpena egingo dio funtsari.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...