02 DE ekaina DE 2023 11:31

Bizkaia PGAe Openaren bigarren edizioa jokatuko da, berrikuntzekin eta hazteko bokazioarekin

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Lehiaketa Meaztegi Golfen jokatuko da ekainaren 20tik 25era eta Jose Maria Olazabalek parte hartuko duela baieztatu da.

"Bizkaia PGAe Open" golf txapelketa

"Bizkaia PGAe Opena" golf txapelketak bigarren edizioa izango du aurten, berrikuntzekin eta hazteko bokazioarekin, eta Zugaztietako Meaztegi Golf zelaian jokatuko da, ekainaren 20tik 25era, Golflari Profesionalen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta.

Txapelketa gaur aurkeztu da Meaztegi Golfeko instalazioetan eta puntuagarria da PGA Spain Tour zirkuitu profesionalerako.

Txapelketa profesionalaz gain, Pro-Am txapelketa bat egingo da scramble modalitatean, ongintzazko izaera izango duena eta "DalecandELA" elkartearentzat funtsak bilduko dituena.

Aurtengo edizioko berrikuntza handienetako bat haurrentzako Pro-Am bat izango da. Bertan umeek ibilbidea golflari profesionalekin partekatuko dute "Jon Rahm Golf 4 kids" proiektuarekin elkarlanean; proiektu hau Jon Rahmek eta bere familiak bultzatutako golfaren eta balioen sustapenerako ekimena  da.

Bizkaia PGAe Openaren helburuetako bat, hain zuzen ere, golfa Bizkaiko biztanleei hurbiltzea da, Meaztegi bezalako zelai publiko bat dagoela aprobetxatuz.

Aurtengo beste berrikuntzetako bat Bizkaiko familiek euren etxeetan golflari parte-hartzaileak hartzeko antolatzaileek sustatu duten ekimena da.

2022ko irailean jokatu zen Bizkaia PGAe Openaren lehen edizioan Asier Aguirre nafarrak irabazi zuen, bost berdinketa hautsi ondoren Antonio Hortali irabaziz.

Meaztegi Golfi buruz

Meaztegi Golf Club Zugaztietan dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako golf-zelai publikoa da. 2005ean inauguratu zen eta Severiano Ballesterosek diseinatu zuen. Meaztegi Golfek 88 hektarea hartzen ditu Trianoko meatze-gune zaharrean, eta 6.154 metroko ibilbidea duen 18 zuloko golf-zelaia du (72 parea), 52 bunkerrekin, eta 3 pareko 9 zuloko eremu bat, 10 bunker dituena.

Golf instalazioak praktika-zelai handi batekin (altuera bikoitzeko teearekin eta bi muturretatik praktikatzeko aukerarekin), bi putting-green eta chipping gune batekin osatzen dira, guztiak Club Etxearen inguruan daudenak.

Informazio gehiago: https://meaztegigolf.eus/

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp