2026(e)ko otsailakren 18(a) 11:18

EGEF 2021-2027 Programaren Jarraipen- Batzordeak 24,9 milioi euro sustatzen ditu Bizkaiko proiektu estrategikoetan

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Foro honetan lurralde osoan Europako funtsekin finantzatutako proiektuen gauzatzea gainbegiratzen da, hiru foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako, Ogasun Ministerioko eta Europako Batzordeko ordezkarien parte-hartzearekin. Bizkaiko proiektuen oinarriak digitalizazioa, jasangarritasuna, hiri-mugikortasuna eta naturaren kontserbazioa dira. Guztira 62,4 milioi euroko inbertsioa egin da, eta horietatik 24,9 milioi EGEFek jartzen ditu.

EGEF 2021-2027 Programaren Jarraipen- Batzordea

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 aldirako EGEFen 6. Jarraipen-Batzordearen bilera Bizkaian, Bilboko BAT dorrean, egin da. Organo hau urtero biltzen da txandaka hiru lurralde historikoetan, eta Europako funtsekin finantzatutako proiektuen bilakaera eta gauzatzea gainbegiratzen du. Topaketan Bizkaiko Foru Aldundiko, beste bi foru aldundietako, Ogasun Ministerioko eta Europako Batzordeko ordezkariek parte hartu dute, baita gizarte- eta ekonomia-erakunde eta -antolakundeetakoak ere.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) Europar Batasunaren funtsezko tresna da hazkunde ekonomikoa, enpleguaren sorrera, enpresen lehiakortasuna, ingurumen-jasangarritasuna eta lurralde-kohesioa sustatzeko.

Bizkaian gauzatu diren proiektuak

Lurraldean garatutako proiektuak 1. eta 2. Helburu Politikoen barruan kokatzen dira; helburu hauek Europa adimentsuagoa eta Europa berdeagoa lortzera bideratuta daude.

Bizkaiko jarduera-ildo nagusien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Zerbitzu publikoak eta administratiboak digitalizatzea, Batuz eta Errenta bezalako tresnen bidez. Kasu honetan 14,5 milioi euroko inbertsioa egin da, eta horietatik 5,7 milioi EGEFek jartzen ditu. Proiektu hauen irismena 900.000 erabiltzaile ingurukoa da.
  •  
  • Klima-aldaketara egokitzea eta hondamendien arriskua prebenitzea, Bizkaiko mendiak babestean oinarrituta, 6,2 milioi euroko inbertsioarekin; horietatik 2,4 milioi EGEFetik etorri dira. Kalkuluen arabera onuradunak 230.000 pertsona inguru dira.
  •  
  • Biodibertsitatea Bizkaian, lurraldeko mendietan eta basoetan espezie autoktonoak erabiliz 427 hektarea birpopulatzeko esku-hartzeekin. Guztira 4,1 milioi euroko zenbatekotik, EGEFen ekarpena 1,6 milioikoa da.
  •  
  • Hiri-mugikortasun jasangarria sustatzea, ingurumena errespetatzen duten bizikleta-konexioko proiektuekin. Barakaldo-Lutxana zubia eta Lutxana eta Altzagako bizikleta-pistak nabarmentzen dira, baita Altzaga-Lamiako bidegorria ere. Jarduera-ildo honek 37,6 milioi euroko inbertsioa du, eta horietatik 15 milioi EGEFek finantzatzen ditu.

Oro har Bizkaian garatutako proiektuek 62,4 milioi euroko inbertsioa ekarri dute, eta EGEFek 24,9 milioi jarri  ditu, hau da, % 40ko itzulera izan

dute. Eragin nabarmena duten jarduerak dira, besteak beste, berrikuntza, jasangarritasuna, naturaren kontserbazioa eta lurralde barruko mugikortasuna.