2023(e)ko azaroaren 09(a) 13:10

Aldundiak 2024an 209 milioi baino gehiago bideratuko ditu garraio publikora eta mugikortasun eta turismo jasangarria sustatzera

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Bizkaibus zerbitzuaren prestazioa egiteko partida 124,6 M €-koa da, aurreko ekitaldian baino % 5 gehiago. 882.500 € markesinak berritzeko eta 500.000 € markesina horiek digitalizatzeko. 3 M € Aparkabisa elektrifikatzeko. 500.000 € udaletan eta enpresetan mugikortasun-planak idaztea sustatzeko laguntzen kontzeptuan. Aurrekontuaren % 96,76k genero-ikuspegia barne hartzen du

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Garraioa, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputatuak, Sonia Pérezek, bere sailak 2024rako dituen aurrekontuak azaldu ditu gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurrekontu horien zenbatekoa, langile-gastuak kenduta, 209.343.000 € da. % 5,06ko igoera 2023ko ekitaldiaren aldean, zehatzago esanda, 7.143.062 € gehiago.

Sailak bere gain hartuko ditu, legegintzaldi honetan, turismoaren arloko eskumenak eta, aldi berean, mugikortasun-programatik bide berdeetako jarduketak eta mugikortasun-planak egiteko laguntza-lerroa ere landuko du.

Oro har, 2024rako aurrekontuek partida garrantzitsuak dituzte Sailak garraioen, mugikortasunaren eta turismoaren arloan dituen proiektu estrategikoen garapena bermatzeko.

Berriz ere zerbitzuaren zatirik handiena Bizkaibus zerbitzua prestazioa egiteko erabiltzen da, 124.630.000 €, hau da, % 5eko igoera. Horrela kalitatezko hiriarteko garraio publikoaren zerbitzua eskaintzen jarraituko da eta mugikortasun iraunkorragorako trantsizioa bultzatuko da.

Metro Bilbao mantentzeko foru-ekarpena, BGPra transferituta, 55 M €-koa izango da 2024an, eta 15 M €-koa Metroaren 5. linea eraikitzeko.

3 M € Aparkabisa elektrifikatzeko

Sailak legegintzaldi honetarako hartu duen konpromiso estrategikoetako bat bere eskumeneko eremu guztietan garraioaren sektorea digitalizatzea da. Eta, horretarako, 2024an, bidezko partida ekonomikoa duten zenbait jarduketa egingo dira.

Horien artean Aparkabisako instalazioen elektrifikazioa dago, Bizkaibusek autobus elektrikoen kopurua handitzen jarraitu ahal izateko. Elektrifikazio hau lehen mailako helburu estrategikoa da eta horretarako 3.000.000 € jarri dira.

Markesinen digitalizazioa

2024an, halaber, Bizkaibuseko markesinak digitalizatzen hasiko dira, autobusaren iritsiera-denborari buruzko informazioa edo erabiltzaileentzat interesgarriak diren beste datu batzuk eskaintzen dituzten informazio-terminalak instalatuz. Era berean, kortesiazko USB kargagailuak edo Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) deitzeko interfonoak jarriko dira;  500.000 € bideratuko dira horretarako.

Asmoa 2024an geralekuetan informazioa digitalizatzeko prototipo bat garatzea da, beharrezko prestazio guztiak bilduko dituena.

Digitalizaziorako 500.000 €-ko partida horrekin batera 882.500 €-ko beste partida bat erabiliko da markesinak erosi eta mantentzeko. Guztira 1.282.500 €, Bizkaibusen erabilera hobetzeko eta herritarrei erabilera hori errazteko.

Mugikortasunaren hazkundea

Beste alde batetik mugikortasunera bideratutako jarduketen kapitulua 3.981.425 €-koa da, aurreko urtean baino % 56,56 gehiago.

Partida honen barruan BizkaiBizi, BiziPark eta BiziPuntuen hedapena eta sendotzea ziurtatzeko jarduketak sartzen dira, eta, berrikuntza gisa, barruan sartzen dira Bizkaiko Bide Berdeak garatzeko eta kudeatzeko inbertsioak eta dirulaguntzen programa bat udalek eta enpresek mugikortasun-planak egin ditzaten.

Ildo horretatik  BizkaiBizi kontraturako aurreikusitako urte osoa sartzen da, 1.824.581 €.

Udalekin lankidetzan bizikletentzako aparkaleku seguru berriak eraikitzeko BiziPark programarekin jarraitzeko 200.000 € gordeko dira, eta BiziPuntuak konponketa-estazioak mantentzeko, 140.844 €.

Kontuek 250.000 € bideratzen dituzte udalei beren Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planak idazteko eta/edo berrikusteko dirulaguntzak emateko, eta beste 250.000 €  Bizkaiko enpresei, eskaera egiten badute,  euren Lanerako Mugikortasun Planak garatzeko laguntzak emateko. Azken neurri honen bidez lurraldean finkatutako enpresetako langileen artean mugikortasun aktiboko moduen erabilera sustatu nahi da, baita ibilgailu partikularraren erabilera murriztu ere.

Azpimarratu behar den beste partida bat, 300.000 €-koa, mugikortasun jasangarriarekin lotutako hainbat azterlan eta lan tekniko egiteko da; besteak beste azterlan eta lan horien artean BizkaiBiziren etorkizuneko handitzeari buruzkoa eta Bizkaiko Ibilbide Berdeen LAPren lanei ekitea daude.

1 M € Bizkaiko Bide Berdeak garatzeko

2024ko aurrekontuetan 740.000 euroko partida bat ere sartzen da, Bizkaian dagoen Bide Berdeen sarea handitzen jarraitzeko, eta 260.000 euroko beste partida espezifiko bat, Lezamako Bide Berderako. Gogoratu behar da Bilbo-Lezama trenbide zaharra, 1908tik erabiltzen ez dena, Bide Berde bihurtzeko obrak interes orokorrekotzat jo zirela 2021az geroztik.

Turismo jasangarria eta Lurraldearen sustapen handiagoa

Sailaren hirugarren jarduera-eremuari dagokionez, Turismoa, 4.307.495 € bideratzen dira. Turismoaren susperraldia sendotzeko fasean gaude, pandemiaren aurreko hazkunde-tasekin, eta uste dugu ahaleginetan lehentasuna izan behar dutela turismoaren antolamenduak eta kudeaketak, jasangarritasunak eta lurraldearen ikusgarritasun eta sustapen handiagoak, adierazi du Sonia Pérez diputatuak.

Horregatik honako hauetarako partidak aurreikusi dira:

Sailaren helburua turismo-estrategia jasangarria garatzea da, gure lurraldean eragin positiboak izan ditzan. Bide horretatik beste leku turistiko batzuen masifikazioaren gehiegikeriak prebentzioz saihestu behar dira. Horretarako, Bizkaiko Turismo Saileko titularrak aurreratu du ikerketa-lana egingo dela errespetuzko turismo iraunkorreko estrategia garatzeko gai izan diren mundu osoko eskualdeak identifikatzeko.

Gainera baliabide turistikoak hiriburutik kanpo deszentralizatzea sustatu nahi da, eta, aldi berean, sektoreko proiektu eta enpresen garapena bultzatu nahi da Lurralde osoan, eta horrek Turismoa indartzea ekarriko du, lurralde-garapen ekitatiboa sortzen duen sektore ekonomiko moduan.

Beraz, Bilbao Bizkaia 2030 Turismo Estrategia garatzen jarraituko dugu; estrategia hau ikuspegi berri honetatik abiatuta turismo-destinoaren eta turismo-industria arduratsu eta jasangarriaren aldeko apustuan oinarritzen da.

Berdintasuna

Sonia Pérezek bere esku-hartzearekin jarraitu du eta nabarmendu du 2024rako aurrekontuaren % 96,76k genero-ikuspegia barne hartzen duela. Helburu hori hainbat modutan gauzatzen da, kontratuetan klausulak txertatuz, datuak bereiziz, edo dirulaguntzen bidez, besteak beste .

Sailaren 2024rako aurrekontuaren egitura azpiegitura informatikoa sortzeko eta mantentzeko programak osatzen du, 1.502.000 euroko zenbatekoarekin. 2024rako aurreikusitako garapen nagusien artean hobekuntzak daude Bizkaibusen APP berrian, edo ikuskapenak kudeatzeko aplikazio berria egitea.

Kalitatezko zerbitzu publikoa mantentzearen aldeko apustua egiten jarraitzeko gastu-aurrekontua, azpiegiturak eta garraio-zerbitzu publikoak hobetzeko lan eginda, ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin konpromiso sendoa ezarriz, Sonia Pérezen iritziz.

Aurrekontua, gainera, Bilbao Bizkaia 2030 Turismo estrategia garatzeko, turismo-destino eta turismo-industria arduratsuaren eta jasangarriaren aldeko apustua eginez.

Elkarrekin aurrera egingo dugu mugikortasun eta turismo jasangarrirantz, Bizkaiko herritarrak harro senti daitezen etenik gabe kalitatezko garraio publikoaren sistema hobetzeko.

  • FITURen aurkeztuko den barneko eta naturako turismoa bezalako produktuak garatzea, eta baita industria-turismoa ere.
  • Kooperazioan eta lankidetzan oinarritutako turismo-estrategiarekin jarraitzea, eta estrategia hori Gobernantza parte-hartzaile gisa eratzea Bilbao Bizkaia destinoan partekatutako estrategiarekin, Bizkaiko toki- eta eskualde-erakundeekiko lankidetzarekin, eta sektore instituzional eta sektore anitzeko pribatuarekiko lankidetzarekin, Bilbao Bizkaia Action Group-en bidez (BBAG).
  • Gaur egungo Ekitaldiei eta Mugikortasun Turistiko Jasangarriari buruzko Dekretuak aldatzea eta hobetzea.
  • Konektibitatea lantzea merkatu estrategikoak ezarriz.
  • VisitBizkay atariko edukiak eta produktuak hobetzea eta Erreserben Zentrala bultzatzea.
  • Behatokia, Bizkaiko turismo-industriaren destinoaren monitorizazioa, kudeaketa eta jarraipena ahalbidetuko duen tresna gisa, bai eta kudeaketa adimenduna ere, jasangarritasun-irizpideekin, sektorearekin partekatutako datuetan, informazioan eta ezagutzan oinarrituta.
  • Eta berariaz jasangarritasuna lantzea. Gaur egun Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta egiten diren jasangarritasun-proiektuekin jarraitzeaz gain, Sailak Turismo Jasangarriaren nazioarteko jardunbide egokien azterlana egingo du.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp