Berriak
2025(e)ko urtarrilakren 03(a) 10:00
Bizkaitarrek nota altua eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari eta jarrera positiboa dute etorkizunari begira
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bizkaiko Foru Aldundiak bere horretan jarraitzen du baloraziorik onena duen euskal erakunde gisa (10 puntutik 6,52), foru-erakundeak aldian-aldian egiten duen iritzi-azterketaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren (6,42) aurretik ere kokatu da, bai eta pertsonen bizileku diren udalerrietako udalen (6,28) aurretik ere. Halaber, Europar Batasunari (4,92) eta Espainiako Gobernuari (4,64) ematen zaien puntuazioa baino nabarmen altuagoa du.
Bizkaiko iritzi publikoaren azterketa
Herritarrek "oso ondo" nota eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari; zehazki, 7,79 puntu eman dizkiote 10etik eta, hala, aurreko urteko nota ere hobetu da, Bizkaiko Foru Aldundiak aldian-aldian egiten duen iritzi-azterketaren arabera. Etorkizunari dagokionez ere baikor agertu dira (6,61 puntu 10etik).
Azaroaren 25etik 29ra foru-erakundeak egindako inkestan, zeinetan mila telefono-dei egin baitziren, agerian geratu zen ekonomia eta enplegua une onean daudela, 6,5 eta 6,05 puntu lortu baitzituzten, hurrenez hurren. Horrez gain, inkesta erantzun zutenek antzeko egoera edo hobea iragarri dute hurrengo urteari begira, bai ekonomiari dagokionez (% 72,4), bai enplegagarritasunari dagokionez (% 74).
Antzemandako arazo nagusien artean, bat-bateko galderen bidez nabarmendu dute honako hauen sustapena: jarduera ekonomikoa nahiz enplegua (% 38,4), etxebizitza (% 33,8), herritarren segurtasun-falta nahiz delinkuentzia (% 23,9) eta osasuna (% 20,8). Hori dela-eta, herritarren ustez (% 28,4) honako hauek izan behar dira foru-kudeaketaren lehentasunak hurrengo bi urteetan: langabeziaren aurkako borroka, desberdinkeria eta gizarte-bazterkeria.
Baloraziorik onena duen erakundea
Bizkaiko Foru Aldundiak bere horretan jarraitzen du baloraziorik onena duen euskal erakunde gisa, 10 puntutik 6,52 puntu eskuratu baititu, Eusko Jaurlaritzaren (6,42) eta inkesta bete duten pertsonen bizileku diren udalerrietako udalen (6,28) aurretik. Halaber, Europar Batasunari (4,92) eta Espainiako Gobernuari (4,64) ematen zaien puntuazioa baino nabarmen altuagoa du.
Ildo beretik, herritarrek Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiari buruz duten ezagutza-maila aztertu da. Horren harira, urtebete eta sei hilabete igaro dira jada karguaz jabetu zenetik eta herritarren % 53,8k ezagutzen dute Etxanobe; hala, hamar ehuneko-puntu baino gehiago igo da aurreko urtearekin alderatuta. Ahaldun Nagusiaren lana eta kudeaketa baloratzeko, herritarrek 10etik 6,35 puntuko nota eman dute.
Hauteskundeak
Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi politikoek egiten duten lana ere aztertu dute herritarrek eta EAJk batez beste 5,67 puntu lortu ditu, EH Bilduk 5,32, PSEk 4,44, Elkarrekin Podemosek 3,70 eta PPk 2,27.
Inkesta honetan, parte-hartzaileen boto-asmoari buruzko galderak ere jaso dira. Hauteskundeen azterketa horren arabera, EAJren emaitza hobetuko litzateke eta % 41,4 lortuko luke; EH BILDUrena ere hobetuko litzateke % 26,3 lortuko bailuke; eta gainerako alderdiei dagokienez, aldiz, jaitsiko litzateke: PSE-EEk % 16 lortuko luke, PPk % 7, eta Elkarrekin Podemosek % 5,9.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...