Berriak
2024(e)ko ekainakren 11(a) 13:30
Bizkaisare, Foru Aldundiaren ekimena sarea ehundu eta komunitatea indartzeko, Bizkaia kohesionatuagoa izan dadin
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Bizkaisarek erantzun egiten die «ziurgabetasun ekonomiko eta sozialaren testuinguru berria eragiten ari den arrakala eta desberdintasunei». Aldundiak gidatzen duen ekimenaren helburua da udal-eremuko instituzioekin eta ingurune sozialeko erakundeekin lankidetzan aritzea. Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa da metodologia, finantzaketa eta eragile-sare bat eskaintzea udal-erakunde eta -instituzioei eta eskatzen duten erakundeei. Ekainaren 21ean «Bizkai kohesionatu baterantz: begirada bat bakardadeari» kongresua egingo da. Matilde Fernández izango da bertan, Gizarte Arazoetarako ministro ohia eta Nahi Gabeko Bakardadearen Estatuko Behatokiko gaur egungo presidentea.
Teresa Laespada.
Laespada: "Sare sozialak ehuntzea eta harremanak sendotzea nahi dugu"
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaisare jarri du abian, sarea ehundu eta komunitate-eremua indartzeko ekimen bat, gizarte kohesionatuagoa lortzeko helburua duena.
Gaurko prentsaurrekoan Teresa Laespada Ahaldun Nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak aurkeztu duen ekimen hau foru-erakundearen apustua da pausoak emateko Bizkaiko gizarteak ziurgabetasun ekonomiko eta sozialaren testuingurua eragiten ari den arrakala eta desberdintasun berriei
hobeto erantzun diezaien.
Laespadak adierazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak gidatzen duen ekimen honen abiapuntua pandemia, gerrak, eta ingurumen-, teknologia- eta demografia-erronkak protagonista dituen munduko errealitate berriari buruzko hausnarketa da, nazioarteko berroreka geopolitikoa ahaztu gabe. Inguruabar horiek guztiek, maila lokalean, azkenean arrakalak sortzen dituzte, bidegabekeria sozialak, eta horiek kohesioa ahultzen dute
, eta pertsona askoren sufrimendua areagotzen dute, sistemaren zuloak dira; horietan zehar populismoa eta totalitarismoa sartzen dira oharkabean, eta bizikidetza demokratikoa hondatzen dute pixkanaka
, baita Bizkaian ere.
Kudeaketa komunitarioa da, gizarte-kohesioa, harremanak izateko modua eta Bizkaian izan nahi dugun bizimodua
, gehitu du Laespadak; beraren hitzetan, Bizkaisare belaunaldien arteko harremanak, aniztasunaren auzia edo bakardadearen arreta hobetzeko ekimen bat da, erantzuna komunitarioan dagoelako
.
Ahaldun Nagusiordeak adierazi du proposamen honek bidea irekitzen diola beste maila instituzional eta sozial batzuen lankidetzari.
Bizkaisarek lau ardatz estrategiko planteatzen ditu:
-
>
- Ezagutzea: komunitate sozial bakoitzaren egoera zehatza zein den jakitea; ezagutza teorikoa eta praktikoa sortzea, eta eremu honetan protagonista zer pertsona, komunitate eta erakunde diren ezagutzea.
- Mintzatzea: protagonistekin eta komunitatetik kanpoko eragileekin, egon daitezkeen erantzukizun eta ekarpenen inguruan. Gainera, sentsibilizazio-ekintzak edo kanpainak egin daitezke.
- Saretzea: konplizeak eta elkarlana bilatzea; eragileen sare posible bat abian jartzea; komunitatea mobilizatuko duten kultura-ekintzak aktibatzea.
- Egitea: ingurunean eta pertsonengan aldaketa eragitea; erreferentziazko metodologia bat garatu eta hobetzea. Baita prozesu horiei guztiei laguntza eta babesa ematea ere.
LAGUNTZA
Bizkaisarek laguntza-zerbitzu bat garatzeko asmoa du, bai udalerrientzat, bai eskualdeentzat eta gizarte-erakundeentzat, gizarte-kohesiorako eta bakardadearen prebentziorako plangintza espezifiko bat izan dezaten.
Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza hori eskainiko die, metodologia eta guzti, beren kohesio-planak egin ditzaten, garapen komunitarioa eta nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko neurriak zeharka txertatzeko.
Laguntza eta metodologia horrek, beharrezkoa denean, Aldundiaren finantzaketa-lerroak ere izango ditu, bai udalerriek, bai eskualdeek edo gizarte-erakundeek abian jar ditzaten nahi dituzten ekimen sektorialak, zeharkakoak edo berritzaileak.
Lan horri guztiari konexio komunitarioko eragile multzo bat gehitu nahi zaio, lotura komunitarioak eta harreman-sareak sortzearen aldeko apustua egiten duten pertsonen, erakundeen eta instituzio publikoen sare bat. Eragile horietako batzuk foru-esparrukoak izango dira.
EZAGUTZA
Gainera, Bizkaisarek jardunaldiak, kanpainak, sentsibilizazio-jarduerak, txostenak, ikerketak, unitate didaktikoak eta dokumentazioa sortuko ditu, denak ere gizarte-kohesioari eta kudeaketa komunitarioari buruzkoak, pertsona, esperientzia eta komunitateen jardunbide egokien aintzatespen posibleak baztertu gabe.
Alde horretatik, datorren ekainaren 21ean, ostiralarekin, kongresu bat egingo dugu Euskalduna Jauregian. Izenburu hau izango du: Bizkai kohesionatu baterantz: begirada bat bakardadeari
. Matilde Fernández izango da bertan, Gizarte Arazoetarako ministro ohia eta Nahi Gabeko Bakardadearen Estatuko Behatokiko gaur egungo presidentea. Maike Luhmann-ek ere parte hartuko du, nahi gabeko bakardadean aditua den ikertzaile alemanak, bai eta gaian adituak diren beste pertsona batzuek ere, hala nola Melania Moscosok, Laura Coll-Planasek edo Imanol Zuberok.