2025(e)ko abuztuakren 06(a) 11:00

Bizkaiko iritzi publikoaren azterketa

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak iritzi publikoaren urteko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Ikerfelek egin du azterketa hori, 2025eko ekainaren 11tik uztailaren 7ra bitartean 18 urtetik gorako pertsonei telefonoz egin zaizkien 3.000 elkarrizketa baino gehiago oinarritzat hartuta. Herritarrek gai hauen inguruan duten iritzia jasotzen du txostenak: Lurralde Historikoan dagoen bizi-kalitatea eta hautematen dituzten arazoak, egoera ekonomikoa, enplegua eta Aldundiaren kudeaketaren balorazioa.