2024(e)ko urtarrilakren 05(a) 11:00

Bizkaiko herritarrek balorazio oso ona eman diote lurraldeko bizi kalitateari; zehazki, 10 puntutik 7,73

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Egoera ekonomikoak eta enpleguak batez beste 6,40 eta 6,08 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren, Bizkaiko Foru Aldundiak aldian-aldian egiten duen iritzi azterketaren arabera. Herritarrek 6,3 puntu eman dizkiote foru erakundearen kudeaketari, horixe izanik balorazio onena duena. Halaber, galderetan agertu diren foru proiektu guztiek gainditu dute: Guggenheim Urdaibai proiektuaren 5,5 puntuetatik egoitzak bizikidetza unitate bihurtzeko prozesuaren 7,55 puntuetara.

Bizkaiko herritarrek balorazio oso ona eman diote lurraldeko bizi kalitateari; zehazki, 10 puntutik 7,73, Bizkaiko Foru Aldundiak aldian-aldian egiten duen iritzi azterketaren arabera. Azterketa horri jarraikiz, galderetan agertu diren foru proiektu guztiek gainditu dute bizkaitarren balorazioa. Hala, erkidego, udalerri, Europa eta estatu mailako beste erakunde batzuen gainetik baloratu dute Aldundia.

Foru erakundearen inkesta egiteko, abenduaren 14aren eta 20aren artean 3.000 telefono dei egin ziren. Inkestaren arabera, egoera ekonomikoak eta enpleguak 6,40 eta 6,08 puntu eskuratu dituzte. Halaber, lurraldearen etorkizunerako ikuspegiak ere antzeko parametroetan kokatu dira: etorkizunari buruzko baikortasun maila 6,04koa da, nahiz eta inkesta bete duten pertsonen % 50ak zazpitik gorako balorazioak eman dituen galdera hori erantzutean.

Gai zehatzak aztertuz gero, eta hasi berri den urteari erreparatuta, % 55k uste du egoera ekonomikoa berdina, nahiko hobea edo askoz hobea izango dela. Ehuneko hori % 61,4ra igotzen da enpleguari buruz galdetzean. Inflazioaren jarreraren gaineko ikuspegia, aldiz, negatiboagoa da: orain arte bezala jarraitu edo nahiko edo askoz txarragoa izango dela uste du biztanleen % 75k.

Horrekin lotuta, nahiz eta hamar pertsonatik zazpik adierazi duten ez dituztela beren mugikortasun ohiturak aldatu behar izan erregaien prezioaren igoeraren ondorioz, % 62,8k aitortu du erosketa ohiturak aldatu dituela. Prezioen igoerak izan duen eragin pertsonala 0tik 10era bitartean baloratzeko eskatu zaienean, inkesta honetako partaideek eragin horri 7,53 puntu eman dizkiote.

Jarduera ekonomikoa eta enplegua dira, oraindik ere, herritarren kezka iturri nagusiak. % 39,6ko balorazioarekin, gai hori nabarmen gailentzen da oso garrantzitsutzat jotzen diren hurrengo bien aldean: osasuna (% 19,4) eta herritarren segurtasunik eza (% 16,8). Baina, azken alderdi hori kezka nagusietako bat den arren, azterketan parte hartu duten pertsonen bizileku diren udalerrietan segurtasunaren gainean egin den balorazioa 7,06koa da.

Foru Aldundia, balorazio onena duen erakundea

Bizkaiko Foru Aldundiaren azterketa honek herritarrek erakundeekiko duten konfiantza ere neurtzen du. Atal honetan, Bizkaiko Foru Aldundia da puntuazio altuena lortu duena, 10 puntutik 6,33ko batezbestekoa eskuratu baitu, Eusko Jaurlaritzaren (6,21) eta inkesta bete duten pertsonen bizileku diren udalerrietako udalen (6,13) aurretik. Halaber, Europar Batasunari (5,06) eta Espainiako Gobernuari (4,70) ematen zaien puntuazioa baino nabarmen altuagoa du.

Foru erakundeak egiten duen kudeaketari, bestetik, herritarrek 6,31 puntu eman dizkiote inkestan.

Eta Bizkaiko Foru Aldundiak garatu bide dituen proiektuak aztertzean, galdetegian jaso diren proiektu guztiek jaso duten gizartearen onarpena: Guggenheim Urdaibai proiektuaren 5,5 puntuetatik egoitzak bizikidetza unitate bihurtzeko prozesuaren 7,55 puntuetara.

Sei pertsonatik lauk ezagutzen dute ahaldun nagusia eta 6,42 puntu ematen dizkiote bere kudeaketari

Inkesta bete duten pertsonen iritziz, honako hauek izan beharko lirateke aldundiaren kudeaketa bideratu beharko luketen lehentasunak: langabeziaren aurkako borroka, desberdinkeria eta gizarte bazterkeria, % 32,6ko balorazioarekin. Horien atzetik letozke gizarte ekintza eta menpekoen babes eta zaintza, % 23,4ko balorazioarekin.

Azterketan, Elixabete Etxanobe egungo ahaldun nagusiaren balorazioa ere egiten da: zehazki, 6,42 puntu eman dizkiote partaideek. Gainera, foru erakundearen buruak kargua hartu zuenetik sei hilabete igarotakoan, herritarren % 42,9k du haren berri.

Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi politikoek egiten duten lana aztertuta, EAJ-k batez beste 5,8 puntu lortu ditu, EH Bilduk 5,4k, PSE-k 4,6, Elkarrekin Podemos-ek 4,03 eta PP-k 2,5.

Hauteskundeak

Inkesta honetan, partaideen boto asmoari buruzko galderak ere jaso dira. Hauteskundeen gaineko azterketaren arabera, EAJk aulki bat galduko luke 2023ko maiatzeko foru hauteskundeetan lortutakoean aldean, 23 aulkitik 22ra pasatuta; EH Bilduk 15 ordezkariei eutsiko lieke, gaur egun bezala; PSEk ere 8 aulkirekin jarraituko luke; PPk ordezkari bat gehiago lortuko luke, 4 aulki eskuratuz, eta Elkarrekin Podemosek bi ordezkarirekin jarraituko luke.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...