Berriak
2023(e)ko abenduakren 20(a) 13:00
Bizkaiko Foru Aldundiak instalazio fotovoltaikoetan gerta daitezkeen suteen aurka babesteari buruzko jardunaldi teknikoa egin du
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Topaketa teknikoa gaurkotasun handikoa da sistema fotovoltaikoak hazi egin direlako eta, ondorioz, sistema horiei lotutako gorabeheren eta intzidenteen kopuruaren hazkunde proportzionala gertatu delako. Topaketaren xedea ezagutzak partekatzea eta zabaltzea eta funtsezko eragileen arteko lankidetza-sistemak sustatzea izan da, irtenbide operatibo eraginkorrak bilatzeko eta horrelako instalazioetan suteetan egiten diren esku-hartzeetan segurtasuna hobetzeko. Jardunaldiak barne-izaera izan du eta bertan Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko arduradunak bildu dira; eurekin batera EAEko gainerako lurralde eta hiriburuetako eta Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako zerbitzuetako ordezkariak ere izan dira; ildo beretik, besteak beste, Babes Zibileko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergokoak eta azpiegituren, ingeniaritzen, arkitekturaren, energia-enpresen, prebentzioaren edo aseguru-konpainien arloko hainbat enpresatako adituak bertaratu dira.
Jardunaldian parte hartu dutenen irudia.
Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Kudeaketako eta Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiak instalazio fotovoltaikoetan -teknologia berriak, erronka berriak- gerta daitezkeen suteetatik babesteari buruzko jardunaldi tekniko bat antolatu du. Ekitaldia asteazken honetan egin da Bilboko Ondare Aretoan. Sistema hauek funtsezkoak dira energia garbia sortzeko eta erronka berriak eta espezifikoak eragiten eta sortarazten dituzte segurtasunari dagokionez. Hainbat sektoretako ordezkariak bildu dituen topaketa honetan -sektore fotovoltaikoko enpresetatik hasi eta erakunde arautzaile eta larrialdi-zerbitzuetaraino- suteen prebentzioan eta kontrolean adituak direnek funtsezko ezagutzak partekatu dituzte planta fotovoltaikoetako balizko larrialdien kasuan hartu beharreko prebentzio-neurriei eta jarduteko protokoloei buruz. Hala, hainbat gai jorratu dira, besteak beste arriskuen identifikazio goiztiarra, sua itzaltzeko sistema egokituak eta esku-hartze eraginkorretarako prestakuntza espezifikoa.
Jardunaldiaren helburu nagusia, Ager Izagirrek, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak inaugurazioan azpimarratu duen bezala, larrialdietako zerbitzuetako profesionalen eta sektore fotovoltaikoko profesionalen artean kontzientzia sortzea eta lankidetza estutzea izan da, beti ere segurtasunaren ikuspegi integrala sustatuz. Dena dela, aintzatetsi du Bizkaian instalazio fotovoltaikoetan ia ez dela gorabeherarik erregistratu, baina sistema horien hedapenak ezbeharrak izateko aukera handitzen du modu proportzionalean. Gure asmoa arrisku horri modu proaktiboan heltzea eta aurrea hartzea da, arrisku horiek minimizatzeko
. Teknologia aurreratuak ezartzea, etengabeko prestakuntza eta kontzientziazioa funtsezko urratsak dira bizitza eta aktiboen babesa bermatzeko eta, aldi berean, energia-iturri berriztagarrien iraunkortasuna zaintzeko.
Topaketan Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko arduradunak bildu dira; eurekin batera EAEko gainerako lurralde eta hiriburuetako zerbitzuetako eta beste erkidego batzuetako ordezkariak egon dira, hala nola Nafarroa, Kantabria, Asturias, Errioxa, Burgos, Palentzia, Katalunia, Madril edo Valentziakoak. Horiekin guztiekin batera Babes Zibileko, Eusko Jaurlaritzako, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko eta azpiegituren, ingeniaritzen, arkitekturaren, energia-enpresen, prebentzioaren edo aseguru-konpainien arloko hainbat enpresatako ordezkariak bertaratu dira. Besteak beste honako enpresa eta erakundeetako profesionalak bildu dira: Opra, Idom, Tecnalia, Siemens S.A., Iberdrola, Zettler, Arcelor Mittal, Sener, Tubos Reunidos, Boslan, Viscofán SLU, MVP Solar Reference, Fire Control Allianz, Prodein, Typsa, IMQ Prevención edo Euskotren.
Gai bakoitzean adituak diren profesionalak (Koldo Vidaurrazaga -ONDOAN; Pedro Rodríguez - Arabako Industria Administrazioa; Francisco J. Martín - ONDOAN; Rafael Sevilla - TASC; Santiago Pangua - TESICNOR; Antonio Molina - EXTINCISE/PVStop eta Jabier Elorza - Bizkaiko Foru Aldundiko PSSZ) sute berezi horien prebentzioan, babesean eta esku-hartze seguruan zentratu dira, batez ere.