2025(e)ko apirilaren 25(a) 21:30

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Surne Bilbao Basketi, FIBA Europe Cup-eko txapeldunari

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko taldeari harrera egin dio Foru Jauregian Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak, taldeak Salonikan PAOKen aurrean Europako lehen titulua eskuratu ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Surne Bilbao Basketi

Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin dio Surne Bilbao Basketi, Europako lehenengo titulua eskuratu duen FIBA Europe Cup-eko txapeldunari. Bizkaiko taldeak txapelketa irabazi zuen PAOKen aurka Salonikan jokatutako finalean.

Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak egin dio harrera taldeari Foru Jauregian, Foru Gobernuko kideekin, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariekin eta Lurralde Historikoko alkateekin batera.

Ekitaldi instituzionalean, Etxanobek taldea zoriondu du garaipenagatik eta adierazi du Bizkai guztia oso harro dagoela Surne Bilbao Basketez, 25 urteko ibilbidea duen taldeak historia egin baitu Europako lehen kopa jaso duenean. Era berean, esan du garaipen hori kirolaren arloko mugarria izateaz gain, Bizkai guztiarentzat ospatzeko arrazoi ere badela.

Ospakizuna amaitzeko, taldeak zaleak agurtu ditu Foru Jauregiko balkoitik, non txapeldunek zaleen berotasuna jaso eta dagoeneko Bizkaiko kirolaren historiaren parte den titulu bat eskuratu izanak sortutako poza partekatu duten.


Bideoak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp