2026(e)ko otsailakren 11(a) 13:14

Bizkaiko Foru Aldundiak BEZaren aitorpenarekin lotutako iruzur bat egin dela ohartarazten du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Mezua

Bizkaiko Foru Aldundiak antzeman du, 2024ko ekitaldiari dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin (BEZ) lotuta, Ogasuna-Bizkaiaren komunikazio ofizialak diruditen iruzurrezko mezu elektronikoak

Mezu hauen goiburuan BEZaren egiaztapen mugatua - 2024ko ekitaldia hitzak irakurri daitezke, eta BEZaren aitorpenetan dauden desadostasunei buruzko ustezko abisuak, behar bezala jaso ez diren fakturak edo erkidego barruko eragiketen dokumentazioaren inguruko abisuak jasotzen dira. Gainera, BIZKAIKOAN SARTU estekara sartzeko gonbita egiten dute mezuek, justifikazio-agiriak aurkezteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak honako hau jakinarazten du:

• Ez du inoiz posta elektronikoz informaziorik edo dokumentazio pertsonalik edo enpresarialik eskatzen

• Ez ditu bidaltzen herritarrek datuak emateko erabili behar dituzten estekarik

Horregatik guztiagatik, Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei gomendatzen die ez irekitzea eta ez sartzea posta elektroniko horietan dauden esteketara, eta datu pertsonalik edo bankuko daturik ez ematea. Edozein zalantza izanez gero, zergadunek Bizkaiko Foru Aldundiaren kanal ofizialetara jo dezakete, bulego presentzialak barne.

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazten du oso garrantzitsua dela iruzur digitalaren saiakeren aurrean kontu handiz jokatzea eta edozein zerga izapidetarako kanal ofizialen bidez soilik komunikatzea.