Berriak
2026(e)ko otsailakren 09(a) 10:31
Bizkaiko Foru Aldundiak 63 milioi euro aktibatu ditu berrikuntzaz betetako enpresentzako laguntza-plan batean
Ekonomia Sustatzeko Saila
Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, 2026ko laguntza plana aurkeztu du, 63 milioi eurorekin. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak biltzen ditu, 31,18 milioikoak, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, eta laguntza lerro berriak ditu start upak bizkortzeko, I+G+Bko enpresa unitateetarako, teknologia eta ikerketa zentroetarako eta kultura eta sormen industrietarako, baita trantsizio berde eta digitaleko programetan berrikuntzak ere.
Ainara Basurko
Bizkaiko Foru Aldundiak enpresentzako 2026ko ekitaldirako laguntza plan berritua aurkeztu du gaur. 63 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta itzuli beharrik gabeko 31,18 milioiko dirulaguntzak barne hartzen ditu, 2025ean baino % 22,6 eta % 16 gehiago, hurrenez hurren. Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, eta Joseba Mariezkurrenak, Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusiak, Aldundiak Bizkaiko enpresa-ehunaren esku jartzen dituen zuzeneko dirulaguntzen, zerbitzuen, proiektu estrategikoen eta inbertsio-funtsen programa multzoa azaldu dute, eta programa horiek berrikuntza garrantzitsuak dituztela azpimarratu dute.
Planak start up-ak bizkortzeko programa berri bat jasotzen du, I+G+bko enpresa-unitateek ere foru-laguntzak jaso ahal izateko lerro berri bat, eta beste bat teknologia- eta ikerketa-zentroetako barne-ekintzailetzako proiektuek behar duten finantza-bultzada jasotzeko. Bizkaia Sortzailea ekimenaren kasuan dirulaguntzen zuzkidura ekonomikoa % 30 handitu da dirulaguntzak jaso ditzakeen kultura-industrien sektore berri gisa jarduera zinematografiko berriak eta musika sartzeko. Trantsizio berdea eta digitala sustatzeko programetan diruz lagundu daitezkeen proiektuen zuzkidura 120.000 eurora arte zabaltzen da.
Foru diputatuak nabarmendu duenez 2026ko ekitaldiko berrikuntza nagusiak aldez aurretik egindako entzute eta azterketa lanaren ondorioz gauzatzen dira, laguntza batzuen fokua hobeto doitzea ahalbidetu duena: "Euro publiko bakoitzak eragina izatea nahi dugu. Horregatik, programak doitzen ditugu, eskaria eta inpaktu handiagoa dagoen esparruetan zenbatekoak handitzen ditugu eta lerro berriak irekitzen ditugu Bizkaiko ehun ekonomikoa indartzeko aukerak detektatzen ditugun lekuetan". "Gaur anbizio handiko laguntza-sorta aurkezten dugu, errealista eta gure enpresen egungo premiekin lerrokatuta dagoena. 2026an 31,18 milioi euro mobilizatuko ditugu Bizkaiko enpresei hazten, lehiakortasunean eta berrikuntzan laguntzeko itzuli beharrik gabeko zuzeneko laguntza ekonomikoen 18 programatan", azaldu du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-planaren barruan dirulaguntzen 18 programa, 22 zerbitzu, 8 proiektu estrategiko eta 7 inbertsio-funts jasotzen dira, lurraldeko enpresen zerbitzura dauden hiru laguntza-erakunderen babesaz gain: Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talent. Informazio hau guztia gaur ezagutzera eman den 2026ko Laguntza Gidan dago jasota, eta paperean eta formatu digitalean eskura daiteke www.bizkaia.eus webgunean.
Ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua bultzatzea
Joseba Mariezkurrenak emandako zuzeneko laguntzen paketea zehaztu du programaz programa. Lau multzo handitan egituratuta dago: berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea eta talentua. Ildo beretik, zazpi inbertsio-funtsak aipatu ditu.
31,18 milioi euro horietatik 26,17 enpresa-berrikuntza sustatzeko erabiliko dira. Atal honetan 7 programa sartzen dira, besteak beste 3i programa, 4,7 milioi euroko aurrekontuarekin 500.000 eurorainoko aurrekontua eskaintzen duena inpaktu handiko proiektuetarako, eta 2i programa, 6 milioi euroko zuzkidura duena, ETEetan berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko ekimenak bultzatzeko.
Teknologia Transferentziarako Programaren aurrekontua 2 milioi euro handitzen da, 4,6 milioi eurora iritsi arte; izan ere, lerro berri bat irekitzen du, I+G+bko enpresa-unitateek zuzeneko laguntzak jaso ahal izan ditzaten euren proiektu berritzaileetarako. Horrela Aldundiak enpresen I+G ere finantzatuko du, ezagutza merkatura transferitzea indartzeko.
Beste alde batetik, Digitalizazioa Programak lerro oinarrizkoenaren enpresa onuradunen tamaina 5 eta 50 pertsona arteko plantillak dituzten erakundeetara egokitzen du. Aldaketa hau abian jartzea erabakitzen da Barrixe Behatokiaren datuen arabera 50 pertsonatik gorako enpresak digitalizatuta daudelako, eta, beraz, orain laguntzak enpresa txikiei begira jartzen dira, horiek baitira premia handiena dutenak. Ildo beretik, digitalizazio aurreratuko lerroari dagokionez diruz lagundu daitekeen proiektuaren gehieneko zenbatekoa 120.000 eurora arte handitzen da, eta kanpoko, barneko eta inbertsioetako gastuak jasotzen dira.
Trantsizio Berdea Programak jasangarritasuna eta industriaren deskarbonizazioa bultzatzen ditu, eta kasu honetan ere diruz lagundu daitezkeen proiektu berritzaileen zenbatekoa 120.000 eurora arte handitzen du, jasangarritasunarekiko konpromisoa indartuz.
Ekintzailetza
Ekintzailetzara bideratutako laguntzak 3,36 milioi euro dira guztira. Atal honetako berritasunen artean nabarmentzekoa da Startupak Azeleratzeko Programak Aktibatzeko programa berri bat abian jartzea; programa honek 150.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen ditu erreferentziazko azeleratzaileak Bizkaira etor daitezen euren programak garatzera, eta, horrela, lurraldeko ekosistema ekintzailea indartzeko talentua, inbertsioa eta startupak erakartzea bultzatu. Ekimen honetarako 400.000 euro erabiliko dira.
Bizkaia Sortzailea Programari zuzendutako zuzkidura % 30 handitzen da, 650.000 eurora iritsi arte; izan ere nabarmen handitzen dira dirulaguntza jaso dezaketen sektoreak eta bideojokoen, modaren, diseinu industrial eta grafikoaren eta musikaren esparruko jarduera berriak gehitzen dira. Ikus-entzunezkoen sektorean, zinema barne, hainbat jarduera sartzen dira, hala nola gidoigintza eta zuzendaritza zinematografikoa, castinga, azpitituluak eta bikoizketa, eszenografia, lolalizazioak, argiztapena, soinua, kamerak, jantziak edo makillajea. Laguntza hauetarako epea apirilean irekiko da.
Itzuli beharrik gabeko gainerako laguntza-programak proiektu berritzaileetara zuzenduta daude, adibidez gorabidean dauden enpresak bizkortzera eta negozio berriak sortzera.
Nazioartekotzea eta talentua
Nazioartekotzeak ere 2,2 milioi euroko laguntza izango du, eta enpresen lehiakortasunerako funtsezkoak diren talentuaren garapena, erakarpena eta fidelizazioaren arloetako ekimenetarako dirulaguntzak milioi bat euro izango dira.
Inbertsio-funtsak
2026ko enpresentzako laguntzen paketea zazpi inbertsio-funtsekin osatzen da. Funts hauek aukera ematen dute hazkunde-fase guztietan startup, ETE eta enpresa-proiektuei finantza-laguntza emateko: Start Bizkaia Funtsa, sortu berri diren enpresentzat; I Funtsa, 5 urte arte dituztenentzat; BI Funtsa, enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dagoena; FEIS Funtsa, inpaktu sozialeko proiektuetarako; Konfekoop Funtsa, hedatzen ari diren kooperatiba kontsolidatuentzat (inbertsio hauen kasuan % 80an FEI Inbertsioen Europako Funtsak abalatuta daude); funtsa, arrisku-kapitaleko beste fondo batzuetan inbertitzeko Bizkaia Anchor Fund Funtsa; eta Crowdfunding Bizkaia, enpresa txiki eta ertain sortu berrientzat.
Zortzi proiektu estrategiko
Agerraldia amaitzeko Ainara Basurkok 2025eko laguntzen balantze positiboa aipatu du, bai lagundutako enpresa kopuruari dagokionez, bai enpleguan, inbertsioan eta berrikuntzan izan duen eraginari dagokionez. "Aktibatutako laguntzek funtzionatu duten urte batetik gatoz, inpaktua sortu duten 1.341 enpresa-proiekturi lagundu baitiete. Horregatik 2026an beste urrats bat eman dugu, baliabideak eta tresnak indartuz eta berriak sortuz".
Basurkok gogorarazi du enpresek Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat eragile publiko eta pribatuekin bultzatutako zortzi proiektu estrategiko ere badituztela: BAT Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa, Bizkaia with the talent, Energy Intelligence Center (EIC), Automotive Intelligence Center (AIC), Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA), 42 Urduliz Bizkaia, Global Smart Grids Innovation Hub eta Biqain estrategia kuantikoa, Basque Quantumen parte dana. Halaber, Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talent erakundeek enpresei laguntzen diete euren beharretara ondoen egokitzen den laguntza identifikatzen.
"Nazioarteko ziurgabetasunak eta industria eraldatzeko prozesuek markatutako testuinguru ekonomiko honetan Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko ekonomia produktiboarekin duen konpromisoa berresten du. Gure enpresei laguntzen jarraituko dugu, lehiakorrak, berritzaileak eta kalitatezko enplegua sortzen dutenak izaten jarrai dezaten."
2026ko Enpresentzako Laguntzen Gida hemen klik eginez dago eskuragarri.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...