Berriak
2018(e)ko uztailakren 27(a) 11:32
BIZKAIKO BAROMETRO SOZIALA 2018
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
‘Bizkaiko barometro soziala 2018’ ikerketaren bitartez lurraldeko biztanlegoaren hainbat esparruren inguruko ikuspegiak eta pertzeptzioak jasotzen dira. Horretaz aparte, Bizkaiko Foru Aldundiko kudeaketari buruzko balioespena ere jorratzen da. Azkenik, ikerketa honek boto estimazio bat burutzen du, Batzar Nagusietako hauteskundeetan zehaztuta. Landa-lana –elkarrizketa telefonikoen bitartez- maiatzaren 28tik ekainaren 23ra bitartean osatu da.
Bizi kalitateari buruzko pertzepzioak bere goi maila mantentzen du. Ekonomi jardueraren suspertzea eta enplegua Bizkaiko lehen ardura izaten jarraitzen dute, baina indar gutxiagoz.
Bizkaiko bizi kalitateari buruzko iritzia positiboa izaten jarraitzen du: elkarrizketatutako pertsonen %79ak uste du Bizkaian oso ondo edo nahiko ondo bizitzen dela, 2017an jasotakorekin alderatuz 3 puntu altuagoa. Batezbeste 7,3 puntutako balorazioa jasotzen du bizi kalitateak.
Ekonomia jarduera eta enpleguaren sustapena dira aurten ere Bizkaiko biztanleriaren kezka nagusiak, iaz baino neurri txikiagoan baldin bada ere: elkarrizketatutako pertsonen %69ak lehen kezkatzat aipatzen du. Iaz, 2017an, %78 portzentaia jasotzen zuen gai honek lehen kezka gisa.
Delinkuentzia eta segurtasun gabezia (%15), errepideak, azpiegiturak eta komunikazioak (%14), pentsioen inguruko kezka (%14), etxebizitza eta etxegabetzeak (%11) eta hezkuntza (%10) ageri dira nagusiki Bizkaiko biztanleriaren kezken mapan zerrendaren buruan.
Beste kezka batzuk, osasun zerbitzuak, gizarte desberdintasunak, inmigrazioa, politika edo zerbitzu publikoen funtzionamendua maila baxuagoan ageri dira, %10etik beherako aipamenekin.
Bizkaiko gaur egungo egoera ekonomikoak 6,2 puntuko balorazioa jaso du, batezbeste. Elkarrizketatuen %45ak oso+nahiko ondo gisa definitzen du, iaz baino %9 gehiago. Elkarrizketatutako pertsonen %46ak uste du egoera ekonomikoa ez dela ez ona eta ez txarra.
Enpleguaren egoera Bizkaiko biztalenleriaren kezken ardatz nagusia izaten jarraitzen du: elkarrizketatutako pertsonen %55aren ustez, enpleguaren egoera ez da gaur egun ez ona eta ez txarra. %20ak nahiko edo oso posibotzat hartzen du, eta %24a modu ezkorrean baloratzen du.
Ekonomiaren egoera, orokorrean, (6,2 puntu) hobeto baloratzen da enpleguaren egoera baino (5,3 puntu).
Ekonomia eta enpleguaren bilakaerari buruzko iritziei dagokionean, elkarrizketatuen %43ak uste du azken urteko egoera ekonomikoa hobera egin duela. %45aren ustez egoera berdinean dago ekonomia eta %11ak uste du txarrera egin duela. Enpleguaren bilakaeraren kasuan, onerako tendentzia antzematen duen elkarrizketatuen kopurua %38an kokatzen da. %47ak uste du egoera berean dagoela eta %14ak uste du enpleguaren bilakaera azken urte honetan txarrerako izan dela.
Bizkaiko Foru Aldundiaren lidergo gaitasuna sustapen ekonomikoari dagokionean, esparru honek 6,1 puntuko balioespena jaso du. Elkarrizketatutako pertsonen %43a ageri da lidergo hori gauzatu denarekin ados -iaz baino %4 gehiago-. %39ak tarteko jarreretan kokatzen du bere iritzia -2017an bezala- eta ez dago ez ados ezta desados ere. Azkenik, elkarrizketatuen %14a lidergo gaitasun horren gauzatze-mailarekin ez dago ados -iaz baino %2 gutxiago-.
Etorkizunarekiko itxaropenak baikortasunez ageri dira: elkarrizketatuen %74a oso edo nahiko baikor begiztatzen du Bizkaiko etorkizuna, 2017an baino %9 gehiago.
Bizkaiko Foru Aldundiaren biztanleriarekiko harremana:
10 pertsonetatik 3k Aldundiarekin jarri dira harremanetan azken bi urteotan. Bere asebetetze maila egindako kudeaketa eta hartu-emanarekin 7,0 puntukoa izan da.
Elkarrizketatutako pertsonen %34a jarri da harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiarekin azken bi urteotan. Beraien artean, gehiengoak (a) arreta zerbitzu telefonikoa erabili du. Erabilitako beste bide batzuk izan dira Ogasun saileko bulegoa (%25), web orria (%18), posta elektronikoa (%15), ‘Laguntza’ bulegoak (%15) eta Ogasun saileko beste bulego batzuk lurraldean zehar (%10).
Kudeaketa edo egindako kontsultarekin adierazitako asebetetze maila 7,0 puntukoa izan da. Elkarrizketatuen %69a oso+nahiko pozik ageri da jasotako arretarekin.
Bizkaiko Foru Aldundiaren kudekatearen balioespen orokorra 6,8 puntutakoa da.
Bizkaiko biztanleriak 6,8 puntuko balorazioa eman dio Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketari. Elkarrizketatutako pertsonen %61ak oso+nahiko positiboki baloratzen du.
Ekintza lehentasunen artean, elkarrizketatuen aburuz desgaitasun eta dependentzia egoera dauden pertsonentzako laguntzak (%92) eta sustapen ekonomikoa eta enplegua (%91) jarri beharko lirateke. Zerrenda osatzn dute, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekimenak (%86), gizarte zerbitzuak (%85), esklusio arriskuan dauden pertsonen aldeko ekimenak (%82) eta kulturaren sustapena (81%).
Bizkaiko Foru Aldundiko kudeaketaren eremu zehatz desberdinen balioespena:
esparru guztietako balorazioek 6 puntutik gorako batezbestekoa lortzen dute.
-
Garapen ekonomikoa, enplegua, enpresa eta turismoaren sustapena eta kanpo inbertsioa.
Garapen ekonomikoa, enplegua, enpresa eta turismoaren sustapena eta kanpo inbertsioa esparruek 6,7 puntuko balorazioa jasotzen dute. Batezbesteko horretatik gorako balioespena jasotzen dute nazioarteko ekitaldiek (7,2) eta Bizkaiko enpresen nazioartekotzerako laguntzek (6,9). Ekonomi sustapena eta enplegua eta enpresa berrien sorkuntzarako eta autonomo eta empresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntzek 6,3 puntuko balorazioa jaso dute. -
Gizarte ekimena.
Gizarte ekimenaren alorreko kudeaketari dagokionean jasotako balioespena 6,3 puntukoa da. Zerbitzuak, laguntzak eta prestazioak dira balorazio onenak jaso dituztenak, 6,6 punturekin.
Desgaitasun eta/edo dependentzia egoeran dauden pertsonei eskainitako laguntzek 6,4ko balorazioa jasotzen dute. Azkenik, gizarte laguntzen jarraipena eta kontrola 5,9 puntu jasotzen ditu. -
Berdintasuna eta gizarte inklusiboa.
Berdintasuna eta inklusioaren kudeaketaren esparruari dagokionean, elkarrizketatuen batezbesteko baloriazioa 6,5 puntutan kokatzen da. Zehazki, 6,7 emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagokionean eta 6,3 esklusio egoera arriskuan dauden pertsoneei zuzendutako ekimenak baloratzeko momentuan. -
Zerbitzuak, herritarrenganako harremana eta inguruarekiko ardura.
7,2 puntuko batezbestekoarekin, suhiltzaile zerbitzuak (7,7), hondartzen zaintza eta mantenua (7,3) eta hondakinen bilketa eta tratamendua (7,1) 7 puntuko mailatik gora daude.
Biztalnleriak Bizkaiko Foru Aldundiarekin bideratu beharreko kudeaketen erraztasun pertzepzioa 6,6 puntukoa da. -
Azpiegiturak, errepideak eta garraioak.
Azpiegituren, errepideen eta garraioen balioespena 6,8 puntukoa da. Zehazki, 7,1 puntu Bizkaibusi dagokionean eta 6,6 puntu Bizkaiko errepide eta komunikazioen mantenu eta hobekuntzei dagokienean. -
Zerga bilketa.
Zerga bilketen alorrak 6,5 puntuko balorazioa jaso du batezbeste. 6,8, bilketari zehazki dagokionean eta 6,1 iruzur fiskalaren kontrola eta jarraipenararen inguruan. -
Euskera eta kulturaren sustapena.
Azkenik, euskerak eta kulturaren sustapenak 6,9 puntuko batezbestekoa jaso dute, maila beretsuan biek -6,9 eta 6,8, hurrenez hurren-.
Ahaldun Nagusiaren balorazioa 6,7 puntuko batezbestean kokatzen da.
Ahaldun Nagusiaren kudeaketak 6,7 puntuko balorazioa jaso du. Elkarrizketatutako pertsonen %54a oso+nahiko ongi balioesten dute bere kudeaketa gaur egun.
Bere nabaritasuna Bizkaiko biztanlerian %61ekoa da.
Bizkaiko Batzar Nagusietan diharduten beste arduradun politikoen nabaritasun maila honakoa da: Carlos Totorica, %50; Josu Imanol Unanue, %18; Arturo Aldecoa, %16; Javier Ruiz, %14 eta Neskutz Rodríguez, %11.
Arduradun politiko hauek zehazki ezagutzen dituzten elkarrizketatuentzat, Josu Imanol Unanuek 6,2 puntuko balorazioa jasotzen du; Carlos Totoricak, 5,8; Neskutz Rodríguezek, 5,6; Javier Ruizek 5,5 eta Arturo Aldecoak, 5,4 puntu.
Boto-estimazioa:
Ikerketan egindako boto-estimazioa honako portzentaiak jaso ditu:
Fitxa teknikoa:
Guztira 3.002 elkarrizketa telefoniko burutu dira, %95,5eko konfiantza maila lortzeko eta ±1’83% lagin errorea suposatzen duelarik emaitza orokorretarako. Ondoren, emaitzak haztatu egin dira biztanleriaren egituraren arabera.
Informazioa 2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 23ra bitartean jaso da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...