2026(e)ko maiatzakren 28(a) 10:46

Bizkaian 2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren lehen fasea onartu da guztira 69 plazarekin

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2026ko Enplegu-Eskaintza Publiko berri honen deialdia, 69 plazarekin; horien artean 34 administrari plaza nabarmentzen dira

Eskaintza, batez ere, lehentasunezko eremuetan zehazten da eta nabarmentzekoa da administrariei eta gizarte-lanaren arloko langileei i zuzendutakoa, baita beste profil tekniko eta espezializatu batzuk ere, hala nola lan-arriskuen prebentzioa, berdintasuna, euskarazko itzulpenak eta liburutegietako edo larrialdietako zerbitzuak.

Gaur goizean onartutako 2026rako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren lehen fasea honela banatuko da:

.- Administrarien 34 plaza.

.- Gizarte-langileen  19 plaza.

.- Liburutegietako laguntzaileen 5 plaza.

.- Euskara-itzultzaileen 5 plaza.

.- Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikarien plaza 2.

.- Berdintasunerako goi mailako teknikarien  plaza 2.

.- Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu  Zerbitzuko ikuskatzailearen plaza 1.

.- Arkeologiako teknikariren  plaza 1.

EEP honek antolaketa-premiaren eta egiturazko lanpostu hutsak betetzearen irizpideei erantzuten die. Kasuan kasuko deialdietan aurreko eskaintzetatik eratorritako plazak gehituko dira.

Gainera urtea amaitu aurretik bigarren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea aurreikusten du Aldundiak, eta horrek plaza-kopurua handitzea eta kategoria berriak sartzea ahalbidetuko du.

2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren lehen fase honetan deitutako plaza-kopurua birjarpen-tasak ezarritako legezko mugei dagokienez aurreikusitakoaren araberakoa da. Sarrera berriak arlo horietan dauden lanpostu hutsak betetzeko pentsatuta daude, zerbitzu publikoa hobeto eta gehiago emateko. Gainera, lanaren ikuspegitik, plantilla gaztetzeko eta egonkortzeko aukera emango du eta enplegu publiko iraunkorra eta kalitatezkoa bermatuko du.