2025(e)ko urriakren 23(a) 13:05

Bizkaiak talde multinazionalentzako gutxieneko zergapetze-maila globala ziurtatzeko zergaren aurreproiektua onetsi du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Karga gehigarri bat da, nazioarteko talde edo talde nazional handi baten parte diren eta % 15eko gutxieneko karga ezarri ez zaien entitateek lortutako errentei dagokienez aplika daitekeena, ehuneko horretara iritsi arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak foru-arau baten aurreproiektua onetsi du Gobernu Kontseiluan. Foru-arau horren bidez, zerga gehigarri bat ezartzen da, talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko.

Foru-arauaren helburua da Kontseiluaren 2022ko abenduaren 15eko (EB) 2022/2523 Zuzentarauaren transposizioa egitea Bizkaiko Lurralde Historikoan (zuzentarau hori Batasuneko enpresa multinazionalen taldeei eta talde nazional handiei zuzendutako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeari buruzkoa da) eta, era berean, ezartzea zer baldintzatan izango den zerga gehigarri hori araudi autonomoko tributu itundua, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 20 bis artikuluan xedatutakoaren arabera, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2024ko abenduaren 23ko Lehenengo Akordioaren ondorioz.

Zergaren xedea da zerga-sistema bidezkoagoa eta nazioarteko zerga-politikarekin bateratuagoa lortzea, karga gehigarri bat ezarrita, nazioarteko talde edo talde nazional handi baten parte diren eta % 15eko gutxieneko karga ezarri ez zaien entitateek lortutako errentei dagokienez aplikagarria izango dena, ehuneko horretara iritsi arte. Zerga hori Espainiako lurraldean kokatutako entitate hauei aplikatuko zaie: enpresa multinazionalen taldeetako edo talde nazional handietako kideak izan behar dute eta negozio-zifra finkatuaren zenbateko garbia gutxienez 750 milioi eurokoa izan behar dute zergaldia hasi aurreko lau zergaldietatik bitan gutxienez.

Zergapetu gabe geratuko dira zenbait entitate-mota; besteak beste, erakunde publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta pentsio-funtsak.

Zergak hiru modalitate ditu, eta aipatutako errentek % 15eko gutxieneko tributazioa jasan ez dutenean aplikatzen dira. Lehenengo biak errentak sartzeko erregela deritzonari lotuak dira eta, hirugarrena, behar beste zergapetu gabeko etekinen erregelari lotua:

  • Zerga osagarri nazionalak zerga aplikatzen den lurraldean dauden taldeko entitateek lortutako errentak zergapetzen ditu.
  • Lehen mailako zerga osagarriak atzerrian dauden eta zerga aplikatzen den lurraldean dagoen entitate nagusiaren partaidetza duten taldeko entitateek lortutako errentak zergapetzen ditu.
  • Bigarren mailako zerga osagarriak ahalbidetzen du % 15eko gutxieneko tributazioa bermatzea, atzerrian dauden taldeko entitateek lortutako errentei dagokienez, errentak sartzeko erregelak zergapetu ez baditu. Kasu horretan, zerga aplikatzen den lurraldean dauden eta nagusiak ez diren taldeko entitateei ezarriko zaie zerga, lehen mailako zerga osagarriaren modalitatean ez bezala.

Sozietateen gaineko zergan eta PFEZen egindako beste aldaketa batzuk

Hauek dira nabarmentzekoak: amortizazio azeleratuaren beste kasu bat sartu da, aktibo jasangarriei lotua; beste pizgarri bat sartu da garapen jasangarria, ingurumen-inpaktuaren murrizketa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuetan parte hartzeko; eta zerga-oinarri negatiboak konpentsatzeko eta kenkari jakin batzuen muga kalkulatzeko formula malgutu da, betiere hura aplikatzeko indarrean dauden mugak errespetatuz. Gainera, aldaketa tekniko batzuk egin dira PFEZa arautzen duen araudian.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...