2024(e)ko abuztuaren 29(a) 11:30

Bizkaiak lurraldeko arte eszenikoen ikuskizunak egitea eta sustatzea bultzatzen du 826.000 eurorekin

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntzen bi deialdi onartu ditu Foru Erakundeak. Deialdi bat, 721.000 eurokoa, SAREAn sartutako lurraldeko udalerrietan antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunen programazioa egiten laguntzeko da. Beste deialdia 105.000 eurokoa da eta antzerki eta dantzako tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea du helburu.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza deialdi onartu ditu Bizkaiko Lurralde Historikoan antzerki-, dantza- eta musika-ikuskizunak sustatu eta bultzatzeko. Laguntza horiek, guztira 826.000 eurokoak, lurraldeko udalerrietan ekitaldi eszenikoen programazio egonkorra zein tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea dute helburu.

SAREAri laguntza ematea ikuskizunak egiteko

Lehenengo deialdia, guztira 721.000 eurokoa, SAREAn sartuta dauden Bizkaiko udalek, erakunde autonomoek eta udal-sozietate publikoek 2024ko ekitaldian antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunen programazioak egiteko da. Neurri horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak arte eszenikoen programazio egonkorra sustatu nahi du lurraldean, eta ikusleak ikuskizun horietara irits daitezen erraztu.

721.000 euroetatik, 566.000 euro udalen eta udal-erakunde autonomoen esku egongo dira, eta 155.000 euro udal-sozietate publikoetara bideratuko dira.

Ikuskizun eszenikoak sustatzeko laguntzak

Bigarren deialdiaren helburua, 105.000 euroko aurrekontuarekin, antzerki eta dantzako arte eszenikoen ikuskizunak sustatzea da. Laguntza horren helburua da lurralde historikoko arte eszenikoen konpainiak sortzea eta mantentzea, bai eta beren ikuskizun eszenikoen zabalkundea erraztea ere.

Aurkezteko epeak

Lehen deialdirako eskabideak gaur bertan, abuztuaren 29an, aurkeztu ahal izango dira, eta 2024ko irailaren 26ko 13:30ak arte. Bestalde, bigarren deialdirako eskabideak irekita egongo dira irailaren 2tik 2024ko irailaren 24ko 13:30ak arte.

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira (http://www.ebizkaia.eus).

Bizkaia kultura-sustapenarekin

Ekimen horien bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du kultura sustatzeko eta herritarrek kultura hori eskuratzeko duten konpromisoa, lurraldean kultura-jardueraren garapena eta aurrerapena bermatzeko beharrezkoak diren tresnak ezarriz.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp