Berriak
2026(e)ko otsailakren 05(a) 10:17
Bizkaiak jendaurrean aurkezten du Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren aurreproiektua
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Zerga Batzar Nagusiek onartzen dutenean eta Foru Araua BAOn argitaratzen denean sartuko da indarrean, eta udal-ordenantzak egokitu ondoren izango ditu ondorioak Bizkaiko udalerrietan
Leixuri Arrizabalaga eta Itxaso Berrojalbiz
Bizkaiko Foru Aldundiak jendaurrean jarriko du, gaurtik otsailaren 20ra, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga berria arautzen duen Foru Arauaren aurreproiektua, Bizkaiko udalerrietan derrigorrezkoa izango den tokiko zerga berria. Udalek euren ordenantza fiskalak egokitu beharko dituzte Foru Araua indarrean sartzen denetik gehieneko sei hilabeteko epean.
Zergaren justifikazioa eta arau-esparrua
Jarduera turistikoa elementu garrantzitsua da Bizkaiko ekonomian, lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean eragina duena. Hala ere, egoera jakin batzuetan udalerrietako baliabide publikoen eta ingurumen-baliabideen erabilera intentsiboa eragin dezake.
Testuinguru honetan, eta udalen autonomiaren eta finantza-nahikotasunaren printzipioak errespetatuz, aurreproiektuak nahitaezko toki-zerga berri hau sortzea aurreikusten du.
Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga ezartzeak Toki Ogasunei buruzko Foru Araua aldatzea dakar, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko zerga-sisteman sartzearen ondoreetarako.
Zerga Batzar Nagusiek onartzen dutenean eta Foru Araua BAOn argitaratzen denean jarriko da indarrean eta Bizkaiko udalerrietan ordenantza fiskalak egokitu ondoren edo, edonola ere, sei hilabeteko epean izango ditu ondorioak.
Zergapeko egitatea, salbuespenak eta zergadunak.
Zergak gaua igarota edo igaro gabe Bizkaiko udalerrietan kokatutako turismo-ostatuko establezimenduetako eta Bizkaiko portuetako bidaia-ontzietako egonaldiak, egun osoen edo zatikien arabera, zergapetzen ditu. Sortzapena turismo-egonaldi bakoitzaren hasieran edo ontziak lurraldeko portu batean geldialdia egiten duen unean sortzen da.
Zenbait salbuespen aurreikusten dira, batez ere gizarte-izaerakoak, besteak beste gizarte-programek diruz lagundutako egonaldiak, % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak, II. edo III. mailako mendekotasuna duten pertsonak, edo osasun-arrazoiengatiko egonaldiak. Zerga honen zergadunak egonaldi hauek egiten dituzten pertsona fisikoak izango dira.
Zerga-oinarria, kuota eta betebehar formalak
Zerga-oinarria ezartzeko establezimendu berean era jarraituan egiten den aldi bakoitzari dagozkion egonaldi-unitateen kopurua hartzen da kontuan. Turismo-gurutzaldien kasuan egonaldi-unitatetzat hogeita lau orduko aldi edo zatiki bakoitza hartuko da, ainguratzen edo amarratzen denetik zenbatzen hasita.
Kuota zerga-ordenantzan aurreikusitako karga-tasen arabera kalkulatuko da, Foru Arauak ezarritako tarteen barruan, eta gehienez zergadun bakoitzeko gehienekoa 5 unitatekoa izango da egonaldi jarraitu bakoitzerako.
Udal-autonomiaren defentsan hobariak eta aukerako errekarguak aurreikusten dira. Alde batetik, ostatu-plaza oso gutxi dituzten Bizkaiko udalen kasuan, hau da, 25 ostatu-plaza edo gutxiago dituztenek, tributu-kuotaren % 100erainoko hobariak ezarri ahal izango dituzte eta, bestetik, 750 plaza baino gehiago dituztenek 100eko 50era arteko errekarguak ezarri ahal izango dituzte.
Azkenik, establezimenduetako titularrek udalei informazioa emateko betebeharrak ezartzen dira, zerga behar bezala kudeatu eta biltzeko.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...