Berriak
2025(e)ko abenduakren 11(a) 09:50
Bizkaiak iraunkortasuna eta ingurumenaren errespetua sustatzeko neurri berritzaileak hartu ditu bere bide-azpiegituren eraikuntzan
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak paisaia-bioingeniaritzako teknika bat aplikatzen du, nazioarteko erreferentzia izateko bidean dena. Orobat prestatu dira material birziklatuak erabiltzeko gidaliburu bat eta drainatze jasangarriari buruzko eskuliburu bat, eta beste neurri berde batzuk ere hartu dira, hala nola argiztapen jasangarria.
Leixuri Arrizabalaga eta Carlos Alzaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak urteetan bultzatu izan ditu jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko neurri berritzaileak. Izan ere, ingurumen-neurriak zeharkako ardatza dira haren jarduketa guztietan. Testuinguru horretan kokatzen da Bizkaiko Bide Azpiegituren 2024-2027 aldirako Berrikuntza eta Jasangarritasun Plana, zeinaren erdigunean baitago eraikuntzako jardunbide eta material jasangarriak baliatzea ingurumen-inpaktua murrizteko eta azpiegituren iraunkortasuna areagotzeko.
Teknika nabarmenetako bat paisaia-bioingeniaritza deritzona da. Ezpondak egonkortzeko metodo berritzaile horretan, harriarekin edo altzairuarekin konbinatzen da landare-material bizia zein hila. Egitura eraikitakoan, landare-material hilak (hostoak, inausketa-hondarrak, zerrautsa...) berehalako egonkortasuna ematen du. Denborarekin, landaredi biziak materiala ordezten eta indartzen du, eta egitura sendotzen. Teknika horrek, gainera, abantaila gehigarriak ditu: obrak hobeto integratzen ditu ingurumenean eta paisaian, ekosistemak leheneratzen laguntzen du eta karbono-aztarna murrizten du konponbide tradizionalen aldean. Era berean, erabilitako landareek CO2 hustubide gisa dihardute, eta hala klima-aldaketa arintzen laguntzen dute, lurra egonkortzeaz eta higadura kontrolatzeaz gain.
Metodologia hori kontsolidatzeko, Foru Aldundiak paisaia-bioingeniaritzako lehen eskuliburua prestatu du. Dokumentu hori Espainiako estatuko errepideen administrazio publiko batek argitaratu du, eta obra zibilen arloan nazioarteko erreferentzia bihurtzeko bidean da. Paola Sangalli biologoak eta Guillermo Tarío mendi-ingeniariak idatzi dute eskuliburua. Teknika hori dagoeneko aplikatu da zenbait proiektutan (Basauri eta Bolueta arteko bidegorria, Erletxeta-Larrabetzu eta Erletxeta-Boroa tarteak) eta biribilguneetan (Maruri, Traslaviña eta Markina-Xemeingo saihesbidea).
Material birziklatuak erabiltzeko gida
Aldi berean, Aldundiak eraikuntzako materialen birziklapena ere bultzatzen du. Horretarako gidaliburu bat prestatu du: Bide-azpiegiturak eraikitzean material birziklatuak erabiltzeko gida. Bizkaian ezaugarri horiek dituen lehen gidaliburua da, eta zehatza eta praktikoa izatea aitortzen zaio. Egileek dokumentuaren garrantzia azpimarratzen dute, irizpide komunak ezartzen baititu inplikatutako eragile guztientzat (administrazioa, ingeniaritzak eta eraikuntza-enpresak) eta hondakinak berrerabili eta murriztea sustatzen baitu.
Izan ere, oinarri komun batean identifikatzen ditu birziklatzekoak diren materialak, proposatutako helmugak, indarrean dagoen araudia eta haietako bakoitzari dagozkion baldintza teknikoak eta ingurumenekoak. Horrez gain, gida osatzeko, materialen fitxa tekniko xehatuak egin dira, bai eta obretan material birziklatuen erabilera ebaluatzeko inbentario digital bat ere. Gida bizia da, eta errepideetan erabiltzeko egokiak diren material berriak zehaztu ahala eguneratuko da.
Herritarrek eskuragarri daukate Bizkaiko Foru Aldundiaren webean (https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/12928).
Bizkaia Green Corridor
Berrikuntza berdearen esparruan, nabarmentzekoa da Bizkaia Green Corridor ingurumen-korridorea. Interbiak sustatutako gune fisiko eta birtual bat da, zeinaren bidez ideiak, prozesuak eta produktuak sortzen baitira errepideen ingurumen-inpaktua minimizatzeko, ekonomia zirkularra sustatzeko eta baliabide naturalen kontsumoa eta emisio kutsatzaileak murrizteko. Helburua da aurrerapausoak ematea jasangarriagoak eta klima-aldaketarekiko erresilienteagoak diren bide-azpiegituretarantz.
Lan-ildo horren barruan, Interbiak hainbat proiektu garatzen ari da ingurumen-inpaktua minimizatu eta euri-uraren kudeaketa optimizatu ahal izateko. Horietako bat Manual de Drenaje Sostenible de Carreteras delakoa da, zeinak irizpide teknikoak eta gomendioak eskaintzen baititu. Eskuliburuak jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren printzipioak txertatzen ditu prozesuaren fase guztietan -plangintza, diseinua, eraikuntza eta kontserbazioa-, euri-ura baliabidetzat hartuta, eta prozesu naturalen kontserbazioa lehenesten du soluzio eraginkorrago eta merkeago gisa. Printzipiook aplikatzeko, diziplina anitzeko ikuspegia behar da azpiegituren diseinuaren lehen etapetatik.
Interbiak hainbat ekintza gauzatu ditu ingurumena hobetzeari begira, besteak beste:
- Zarata, gasak, partikulak eta isurketak etengabe monitorizatzea, neurri zuzentzaileen diseinua hobetzea ahalbidetzen duten datuak erabilita
- Obra-kontratuetan ingurumen-klausulak sartzea
-
Proiektu guztietan konpentsazio-neurriak aplikatzea. Hala, honako jarduketa hauek gauzatu dira Pagasarrin, Iturrigorri-El Peñascalen edo Markina-Xemeinen:
- Hegazti eta saguzarrentzako 120 habia-kutxa jartzea
- Harraparientzako zutoinak eta polinizatzaileentzako babeslekuak ezartzea
- Pagasarriko ingurunean, ingurumen-hezkuntza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko jarduketak
- Ibilguen ertzetako hormigoia eta beste elementu antropiko batzuk eraistea ibai-ingurunean, bertako ibaiertzak berreskuratu eta landaredi autoktonoa naturalizatzea, ingurune horretako fauna-habitat bereizgarrien alde eginez
- Flora inbasoreko espezieak kentzea, habitatak berreskuratzea eta biodibertsitatea sustatzea
- Zuhaitz kaptadore bat ezartzea. Soluzio berritzaile hori, zeinak airearen kalitatea hobetzen baitu trafiko-dentsitate handiko eremuetan, era pilotuan instalatu da Artxandako tuneletan.
Argiztapen eraginkorra da sailak ingurumenarekin duen konpromisoaren beste ildo nabarmenetako bat. Foru-errepideetan, LED teknologia ezartzen ari da ohiko argiztapenaren ordez; 10,5 milioi euroko inbertsioari esker, argi-puntuen % 90 berritu ahal izan dira. Helburua 2030ean % 100era iristea da; horrek % 50 eta % 60 arteko energia-aurrezpena ekarriko du.
Gainera, argiak ordeztu dira foru-tunelen % 20tan, bi milioi eurotik gora inbertituta. Hala, lehen kontsumitzen zen energiaren % 60 baino gehiago aurreztu da. Atal honetan, hain zuzen ere, eguzki-plakak instalatzeari ekin zaio, bi tunel elikatzeko. 2024an, Alonsotegiko tunelean lan egin zen, eta aurten Zengotitakoan. Jarduketa horiekin, autokontsumoko energiaren % 50 sortzea lortu da urtean zehar; horrexegatik, sistema hori sareko gainerako tokietara hedatzeko aukera aztertzen ari da. Horretarako, egun, luminaria arrunten ordez led argiak jartzearekin batera, eguzki-plakak ezartzen ari dira Trabakuako tunelean eta La Avanzadako tunelean.
Aldundiak egindako beste proba pilotu bat foru-errepideetan mugimendu-sentsoreak jartzean datza; horretarako, 40.000 euro inbertitu zituen 2024an.
Azkenik, Azpiegiturak sozietateak sistema fotovoltaikoak instalatu ditu Bizkaiko 19 eraikin publikotan; besteak beste, lagundutako adinekoentzako 13 egoitza eta eguneko zentrotan, 4 elkartegitan, Zugaztietako Meaztegi golf-zelaian eta Bizkaia frontoian. Horrekin indartu egin da Aldundiak energia berriztagarriekin eta energia-efizientziarekin duten konpromisoa.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...