Berriak
2025(e)ko uztailakren 29(a) 15:45
Bizkaiak Houstonen indartu egiten du EICek nazioartean trantsizio energetikoaren erreferente gisa duen posizionamendua
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Elixabete Etxanobe Center for Houston´s Future-ra egindako bisitan
Bizkaiko Foru Aldundia misio instituzional eta enpresarial sakona garatzen ari da Houstonen (Texas, Estatu Batuak), Bizkaia eta Energy Intelligence Center (EIC) nazioarteko trantsizio energetikoaren funtsezko eragile bihur daitezen. Bisita atzo -uztailak 28- hasi zen, eta bihar arte -hilak 30- luzatuko da. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia du buru, eta harekin batera ordezkaritza-talde bat joan da, zeinetan parte hartzen baitute Ekonomia Sustatzeko foru diputatu Ainara Basurkok, Energy Intelligence Centerreko (EIC) arduradunek, eta teknologia garbietan espezializatutako euskal enpresetako goi-mailako ordezkariek.
Texaseko Houston hiria Estatu Batuetan dago, eta munduko energia-hiriburutzat jotzen da. Sektoreko 4.600 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta horien artean daude petrolioaren, gasaren, hidrogenoaren eta energia-zerbitzuen multinazional nagusiak; horrez gain, azpiegitura logistiko, teknologiko eta talentudun paregabea du. Azken urteotan, trantsizio energetikoari dagokion munduko estrategia handienetako baten aitzindari izan da, eta nazioarteko hidrogenoaren hub gisa kokatzeaz gain, karbonoa atzitzeko eta biltegiratzeko proiektu handiak garatu ditu.
Bizkaiko misio instituzionalaren helburua hauxe da: munduko erreferenteetatik ikastea, lankidetza publiko-pribatuko eredu arrakastatsuak aztertzea, nazioarteko sareak ehuntzea eta EIC energia-berrikuntzako Europako erreferentzia-nodo gisa proiektatzea. EIC azpiegitura estrategiko bat da, deskarbonizazio industriala bizkortzeko sortua, honako hauen bidez: berrikuntza, lankidetza publiko-pribatua eta erregai berriztagarrietarako soluzioen garapena -bereziki hidrogenoaren eta energia-efizientzia. Patronatuko kide dira Bizkaiko Foru Aldundia, Energiaren Euskal Erakundea, Hidrogenoaren Euskal Korridorea, Petronor, Nortegas eta Energy Advanced Engineering Fundazioa.
Lehenengo jardunaldia: hidrogenoa, berrikuntza eta gobernantza
Atzo, uztailak 28 (astelehena) Bizkaiko ordezkariek Texasko energia-ekosisteman funtsezko diren hiru erakunde bisitatu zituzten. Baker Hughes, non hidrogenoaren aldeko apustuari heldu zaion; bai eta Port Arthur Hydrogen Project ere, zeina erreferentea baita industriarako eta mugikortasunerako erabiltzen den hidrogenoaren ekoizpen iraunkorrean. Greentown Labs, Estatu Batuetako startup klimatikoen inkubagailurik handiena, teknologia garbiko enpresa berriak korporazio handiekin eta inbertsio-eragile handiekin konektatzen dituena. Eta Center for Houstons Future think tanka, eskualdearen estrategia energetikoa egituratzeaz gain, hidrogenoaren ibilbide-orriaren buru dena, sektore pribatuarekin eta erakunde publikoekin lankidetzan.
Bisita horiei esker, berrikuntza irekiko ereduak, ekintzailetza teknologikoko programak eta trantsizio energetikorako lankidetza-gobernantza publiko-pribatuko jardunbide egokiak ezagutu ahal izan dira.
Bigarren jardunaldia: karbonoa atzitzeko teknologiak eta deskarbonizazio industriala
Gaur, uztailak 29, agenda karbono dioxidoa atzitzeko, biltegiratzeko eta erabiltzeko teknologien ingurukoa izan da. Houston CCS Alliancen ordezkaritzak munduko karbono-korridore handienetako bat sortzeko planak ezagutu ditu, koalizio horrek sustatzen baititu Mexikoko Golkoan lurpeko biltegiratze-eskala handiko proiektuak.
Ondoren, Occidental Petroleum-en eta haren filial 1PointFive-n, airea zuzenean atzitzeko plantetan (DAC) izandako aurrerapenak aurkeztu dira; horietako bat Stratos lantegia da, urtean milioika tona CO₂ atzitzeko gai dena.
Jardunaldia amaitzeko, topaketa bat egin da Linde Engineering Americasen. Multinazional hori liderra da gas industrialetan eta hidrogenorako azpiegituretan, eta bileran, prozesuak deskarbonizatzeko, energia-efizientziarako eta elektrifikazio industrialerako dituen irtenbideak partekatu ditu.
Goi-mailako ordezkaritza publiko-pribatu bat
Hona hemen misio honetako parte-hartzaileak:
- Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia
- Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatua
- Joseba García Garaigordobil, EICko zuzendari nagusia
- Juan Villar, Nortegasko CEO
- Aitor Arzuaga, ALBA Emission Free Energy (Petronor) enpresako zuzendari nagusia
- Diego Herrero, Tubacex enpresako berrikuntza-zuzendaria
- Nick Mounter, Ampo enpresaren ordezkaria AEBn
- Juan Manuel Fernández Etxaniz, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) hidrogeno-arduraduna
Bidaiari esker, lotura estrategikoak ezarriko dira, ezagutza teknikoa trukatuko da eta nazioarteko ikusteko moduan jarriko dira EAEko energia-ekosistemaren gaitasunak. Ekosistema horrek industria aurreratua, teknologia-zentroak eta deskarbonizazioaren aldeko apustu instituzional argia konbinatzen ditu.
Misioaren amaitzea eta Boiseko Jaialdian parte hartzea
Misioa bihar amaituko da, uztailak 30, Houston Energy Transition Initiative (HETI) eskualde-plataformara bisita egin ostean. Plataforma horrek hidrogenoaren, energia garbien eta karbono-harrapaketaren arloko proiektu estrategikoak koordinatzen ditu, babes publikoaren eta enpresen laguntzaz.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...