2026(e)ko apirilakren 29(a) 14:22

Bizkaian izango da elikadura-teknologiari buruzko Europako topaketa handiena: 8.000 profesional baino gehiago

Ekonomia Sustatzeko Saila

Elikagaien industriarako azoka teknologiko handiak elikagaiak automatizatzeko eta prozesatzeko azken konponbideak aurkeztuko ditu, elikagaien ekoizpena eta banaketa optimizatzeko

F4F – Expo FoodTech 2026ren aurkezpena

F4F – Expo FoodTech 2026 ekitaldiak, elikaduraren eta edarien sektoreko azoka teknologiko handiak, datorren edizioko berrikuntza nagusiak aurkeztu ditu. Ospakizuna maiatzaren 27an eta 28an izango da, BEC – Bilbao Exhibition Centerren, eta bertan, Bilbo sendo finkatuta agertuko da foodtech industriaren munduko epizentro gisa. Ekitaldia Pick & Pack for Food Industry 2026 azokarekin batera egingo da, elikagaien industriarako packaging-i eta logistikari buruzko azoka bakarra baita Espainian, eta 8.000 profesional baino gehiago bilduko dira, azokara bertaratuko diren 250 enpresa baino gehiagok aurkezpenean erakutsiko dutena ezagutzeko: elikagaiak prozesatzeko eta automatizatzeko, robotikako, logistikako eta elikadura-packagingeko azken konponbideak eta teknologiak.

Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuorde Raúl Pérez Iratxetak adierazi duenez, "… elikadura herrialdearen gai estrategikoa da. Ez bakarrik termino ekonomikoetan adierazten duenagatik, baizik eta osasuna, gizarte-kohesioa, lurralde-oreka eta etorkizunerako nahi dugun garapen-eredua bera zeharkatzen dituelako. Food 4 Future espazio erabilgarria da gogoeta eta ezagutza partekatzeko, eta ondo gobernatutako elikadura-sistema indartsuago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko”.

Bestalde, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetzaren, Talentuaren eta Enpresa Lehiakortasunaren zuzendariak adierazi duenez, "... leku gutxi dira Bizkaia bezain egokiak elikaduraren etorkizunari heltzeko; izan ere, ez da bakarrik gizakiarekin batera doan alderdi ezin bitalagoa, baizik eta gure nortasunaren eta kulturaren parte ere bai. Lurralde honetan, gogotsu egiten dugu lan hurbileko eta kalitateko handiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen iraunkorraren alde; horretarako, enpresek, startupek, teknologia-zentroek, unibertsitateek, eta klusterrek osatutako ekosistema sendo batean oinarritzen gara, konpromiso instituzional irmoaz».

Ekitaldiaren antolaketatik, Javier Dueñas F4F - Expo FoodTech-eko eta Campofríoko CEOko presidenteak adierazi duenez, “erronketatik salbuetsita ez bageunden, azken hilabeteetan energia arloko eta hornidura kateko tentsioko berri batzuk planteatu dira. Beraz, Expo FoodTech aurten inoiz baino beharrezkoagoa da balio kate osoaren artean elikagai enpresentzat inpaktu horiek minimizatzea bilatzeko ”.

ExpoFoodTech eta Pick & Pack elkartuko dituen erakusketa-eremuan honako hauek ikusiko dira: elikagaiak prozesatzeko berrikuntzak, robotika, adimen artifiziala, Big Data, blockchain, bai eta ekoizpen-prozesuak optimizatzeko IIoT-aren erabilera ere. Sektoreko profesionalek elikagaien packagingeko azken berrikuntzak ere aurkitu ahal izango dituzte: batetik, enbalaje-sistemak, material iraunkorragoak, eta packaging adimendun baterako teknologia; bestetik, elikagaien logistikarako konponbideak, bai biltegi adimendunetarako teknologiak, AGVak edo trazabilitate-konponbideak, bai robotika logistikoa.

Elikagaien sektoreko nazioarteko adituak Food 4 Future World Summit-en biltzen dira

Ekitaldiaren esparruan, Food 4 Future World Summit egingo da, elikagaien berrikuntzari buruzko Europako kongresurik handiena. Bertan, elikagaiak ekoizteko modua aldatzen ari diren azken joerak erakutsiko dituzte nazioarteko 300 adituk baino gehiagok. Horrez gainera, elikagaien enpresen ehundik gora industria-esperientzia ezagutaraziko dira; enpresa horiek badabiltza-eta konponbideak inplementatzen modu eraginkorragoan, automatizatuagoan eta iraunkorragoan ekoizteko.

Hainbat enpresatako liderrak izango dira nazioarteko foro horretan parte hartuko dutenak, besteak beste, Ferrero, Frit Ravich, Nestlé, Danone, Deoleo, Gallo, Eroski, Unilever, DAMM, Hijos de Rivera, General Mills, Kellanova, Nueva Pescanova eta PepsiCo; bertan, zenbait gai aztertuko dituzte sakon, adibidez, elikagaien hornidura-katearen etorkizuna, datuen kudeaketako berrikuntza eta elikagaien industriako zibersegurtasuna.

Horrez gain, iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko araudi berriak, packaginga zein elikagaien ekoizpena ere eztabaidagai izango dira. Hala, material iraunkorretan eta packaging adimendunean egindako aurrerapenak aztertuko dira, karbono-aztarna murrizten eta produktuen bizitza baliagarria luzatzen laguntzen baitute.

Horrek guztiak lagunduko du Euskadi elikagai-berrikuntzako nazioarteko erreferente gisa sendotzen, espero baita 2027an 324 milioi dolar lortzea. Alde horretatik, Expo FoodTech proiektuak oso eragin positiboa izango du eskualdean, apustu irmoa egiten baitu enpresa-garapena bultzatzeko eta ekimen berriak sortzeko, elikaduraren eta edarien sektorearen balio-katearen lehiakortasuna hobetzera bideratuta; izan ere, sektore hori da ekonomiaren funtsezko eremu estrategikoetako bat.