2026(e)ko otsailakren 05(a) 11:30

Bizkaiak foru-arau bat egingo du bitarteko elektronikoen erabilerari eta eraldaketa digitalari buruz

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak arau aitzindari bat bultzatuko du, foru sektore publikoan bitarteko elektronikoen erabilera arautuko duena eta herritarrengan oinarritutako administrazio digital, segurua eta eraginkorra sendotuko duena

Leixuri Arrizabalaga

Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du arau bat onesteko asmoa duela, foru-sektore publikoaren eraldaketa digitalaren esparru komuna ezartzeko. Testuak bitarteko elektronikoen erabilera arautuko du; administrazio-berrikuntza indartuko, eta herritarrak zerbitzu digitalen erdigunean jarriko. Haren aplikazio-eremuak foru-sektore publiko osoa hartuko du barnean. Etorkizuneko Bizkaiko foru-sektore publikoaren bitarteko elektronikoen erabilerari eta eraldaketa digitalari buruzko foru-arauak oinarriak eta araubide orokorra finkatuko ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezarriz berrikuntza eta eraldaketa digitala bultzatzeko.

Iragarki honen bidez, foru-aldundiak herritarrei jakinarazten die arau-esparru bat sortu nahi duela zerbitzu publikoen efikazia hobetzeko eta administrazioaren eta gizartearen arteko harremana sendotzeko. Arau-proposamenak administrazio inklusibo, garden eta proaktibo baterantz bideratzen du eraldaketa digitala, eta segurtasuna zeharkako printzipio gisa txertatzen du.

Izapideak hastearekin batera, xedapen orokorrak egiteko aurreikusitako prozedurak aktibatuko dira, eta, horri esker, herritarrek aukera izango dute ekarpenak egiteko propio jarritako kanalen bidez; hala, partaidetzazko ikuspegia indartuko da zerbitzu publikoen modernizazioan.

Aplikazio-eremua eta irismena

Foru-sektore publiko osoari aplikatuko zaio araua, barne direla administrazio instituzionala eta hari lotutako edo haren mendeko enteak. Foru-sektore publikoko langileentzako betebeharrak ezarriko ditu, eta aurreikusita dago betebehar horiek, baldintza jakin batzuetan, laguntzen onuradunei eta kontratuen adjudikaziodun diren entitateei ere aplikatuko zaizkiela, azken kasu horretan jendearentzako zerbitzuen prestazioari eragiten zaionean.

Halaber, berrikuntza eta eraldaketa digitala jarduketa-eremu guztietara zabaldu nahi ditu, gardentasuna bermaturik eta bitarteko elektronikoen bidez harremanik ez izatea erabakitzen dutenen eskubideak babesturik.

Eraldaketa digitalaren printzipioak eta helburuak

Arauaren helburuen artean daude administrazioarekiko harreman digitalean eskubideak eta betebeharrak erraztea; bitarteko elektronikoen gobernantza-eredu bat ezartzea, eta antolamendu- eta prozedura-berrikuntza bultzatzea. Berebat, gai hauek ere sustatuko ditu espazio eta ekosistema digitaletan: elkarreragingarritasuna, soluzio teknologikoen berrerabilera, gaikuntza digitala eta datuen bigarren mailako erabilera.

Testuak printzipio hauek sustatuko ditu: administrazio digital ona, herritarrentzako zerbitzu eraginkorra, osotasun juridikoa, berdintasuna, proaktibitatea, pertsonalizazioa, automatizazio estrategikoa, sinplifikazio administratiboa, kanal anitzeko arreta, irisgarritasuna, gardentasuna, neutraltasun teknologikoa, elkarreragingarritasuna, segurtasuna eta erantzukizun publikoa.

Herritarren eskubideak eta kanal anitzeko arreta

Arauak aitortzen du pertsona guztiek dutela eskubidea foru-sektore publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko, kanala aukeratzeko, laguntza jasotzeko, datuak babesteko, segurtasuna eta konfidentzialtasuna izateko, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatuak hartzeko eta arreta hizkuntza ofizialetan jasotzeko.

Asmoa da kanal anitzeko arreta-sistema bat jartzea, barnean harturik aurrez aurreko arreta, webgunea eta egoitza elektronikoa, telefonoa, posta elektronikoa, sare sozialak, laguntzaile birtualak, aplikazio mugikorrak, bat-bateko mezularitza, bideodeia eta beste kanal batzuk, eta arreta berezia jarrita irisgarritasunean eta arrakala digitalaren murrizketan.

Datuak, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna

Arauak eraldaketa digitalaren oinarri estrategikotzat joko du datuetan oinarritutako kudeaketa, kalitate-, elkarreragingarritasun- eta berrerabilera-estandarrak sustatuz, eta aintzat hartuko du herritarrek dagoeneko administrazioak dauzkan dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea.

Adimen artifizialari dagokionez, herritarrei zuzendutako eta langile publikoei sostengua ematera bideratutako erabilera arduratsua aurreikusten da; horretarako, eskakizunak ezarriko dira zenbait arlotan, hala nola legezkotasunean, gardentasunean, segurtasunean eta eskubide eta askatasunen errespetuan, eta, horrez gain, baldintzak ezarriko dira AAko sistemen erregistro bat aldez aurretik onesteko eta sortzeko.

Zibersegurtasunaren esparruan, bermeak indartuko dira, administrazio digital seguru batekin erlazionatzeko eskubidea aitortuz eta datu eta sistemen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna babestuz.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...