2024(e)ko urtarrilakren 26(a) 10:21

Bizkaiak 9.411,0 milioi euroko bilketa errekorra izan du 2023an

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaian, tributu itunduen bilketa garbia 9.411,0 milioi eurokoa izan da 2023ko abenduaren 31ra arte, 2022an baino % 6,9 gehiago, orduan 8.803,5 milioi bildu baitziren; beraz, bildutako zenbateko globala 607,5 milioi euro handitu da. Diru-bilketa horrek adierazten du 2023rako aurreikusitako aurrekontua (9.295,9 milioi) % 101,2an bete dela.

Diru-bilketaren 2023ko azken zifran, deskontatu egin dira Ekarpenen Legearen barne-egokitzapenengatik egindako ordainketak, eta 1.351,6 milioi eurora iritsi dira, aurreko urtean baino % 20,1 gutxiago. Doiketa horien banaketa honako hau izan da: 1.075,1 milioi Gipuzkoarentzat, eta 276,4 milioi Arabarentzat. Horrela, doikuntzen aurretik, Bizkaiko bilketa 10.762,6 milioi eurokoa izan da.

Zuzeneko zergak

2023an, zuzeneko zergen ondorioz 4.875,0 milioi bil du dira, hau da, % 11,4 gehiago, 2022ko datuen aldean. Kontzeptu horretan nabarmentzekoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak (PFEZ) % 8,1 egin duela gora, 3.640,0 milioi eurorekin, eta nabarmentzekoa da lan-errenten atxikipenek % 11,6ko igoera izan dutela. Sozietateen gaineko zergan ere % 20,8ko igoera izan da, 914,5 milioi bildu baitira. 

Zeharkako zergak

Zeharkako zergen ondoriozko behin betiko bilketa 3.403,5 milioi eurokoa izan da 2023an, aurreko urtean baino % 2,9 gehiago. Kopuru horretatik, 3.064,9 milioi euro BEZ-ari dagozkio; kontzeptu hori % 5 jaitsi da inflazioaren ondorioak arintzeko hartutako neurrien ondorioz, eta neurri horiek eragina izan dute hidrokarburoen zergan (-% 2,1) eta elektrizitatearen gaineko zergan (-% 31,1).

Tasak eta beste diru-sarrera batzuk

Jokoaren tasak eta beste diru-sarrera batzuk 71,4 milioi eurokoak izan dira guztira.

Estatuarekiko doikuntzak

2023an, Bizkaiak 1.257 milioi euro sartu ditu Estatuarekiko BEZaren egokitzapenagatik (-% 7,9), eta 197,3 milioi ordaindu ditu zerga bereziengatik, aurreko ekitaldian baino 49,5 milioi euro gutxiago.

Bizkaian, tributu itunduen bilketa garbia 9.411,0 milioi eurokoa izan da 2023ko abenduaren 31ra arte, 2022an baino % 6,9 gehiago, orduan 8.803,5 milioi bildu baitziren; beraz, bildutako zenbateko globala 607,5 milioi euro handitu da. Diru-bilketa horrek adierazten du 2023rako aurreikusitako aurrekontua (9.295,9 milioi) % 101,2an bete dela.

Diru-bilketaren 2023ko azken zifran, deskontatu egin dira Ekarpenen Legearen barne-egokitzapenengatik egindako ordainketak, eta 1.351,6 milioi eurora iritsi dira, aurreko urtean baino % 20,1 gutxiago. Doiketa horien banaketa honako hau izan da: 1.075,1 milioi Gipuzkoarentzat, eta 276,4 milioi Arabarentzat. Horrela, doikuntzen aurretik, Bizkaiko bilketa 10.762,6 milioi eurokoa izan da.

Zuzeneko zergak

2023an, zuzeneko zergen ondorioz 4.875,0 milioi bil du dira, hau da, % 11,4 gehiago, 2022ko datuen aldean. Kontzeptu horretan nabarmentzekoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak (PFEZ) % 8,1 egin duela gora, 3.640,0 milioi eurorekin, eta nabarmentzekoa da lan-errenten atxikipenek % 11,6ko igoera izan dutela. Sozietateen gaineko zergan ere % 20,8ko igoera izan da, 914,5 milioi bildu baitira. 

Zeharkako zergak

Zeharkako zergen ondoriozko behin betiko bilketa 3.403,5 milioi eurokoa izan da 2023an, aurreko urtean baino % 2,9 gehiago. Kopuru horretatik, 3.064,9 milioi euro BEZari dagozkio; kontzeptu hori % 5 jaitsi da inflazioaren ondorioak arintzeko hartutako neurrien ondorioz, eta neurri horiek eragina izan dute hidrokarburoen zergan (-% 2,1) eta elektrizitatearen gaineko zergan (-% 31,1).