11 DE urtarrila DE 2024 12:11

Bizkaiak 4,7 milioi euro bideratuko ditu baso-kudeaketa jasangarria sustatzeko eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Laguntza hauek bi ildo nagusitan banatzen dira; lehenengoa jabeen elkarteei, mankomunitateei, administrazio-batzarrei eta udalei zuzenduta dago eta xedea baso-pistak eraikitzea, hobetzea eta mantentzea da, eta 595.000 euroko zuzkidura du. Bigarren ildoaren onuradunak lurren jabe diren pertsona fisikoak eta juridikoak dira eta diruz lagun daitezkeen arloak, besteak beste, honako hauek dira: basogintza-lanak eta baso-azalerak sortzea; basoak kudeatzeko eta hobetzeko plan teknikoak garatzea; baso-kalteak prebenitzeko eta konpontzeko inbertsioak egitea; eta basogintzako, ingurumeneko eta klimako inbertsioak eta zerbitzuak egitea eta basoak kontserbatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak 4.742.000 euro bideratuko ditu baso-sektoreari zuzendutako laguntzetara, baso-masen kudeaketa jasangarria bermatzeko eta, horrela, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko; era berean, laguntza hauen asmoa basogintzako jardueran enplegua sortzea eta kontserbatzea sustatuz tokiko ekonomiei eta landa-komunitateei laguntza emanda lurralde-garapen orekatua lortzea, eta sektore ekonomiko honen lehiakortasuna bultzatzea dira.

Laguntzak bi ildo nagusitan egituratzen dira:

  • Lehenengoa jabeen elkarteei, mankomunitateei, administrazio-batzarrei eta udalei zuzenduta dago eta xedea baso-pistak eraikitzea, hobetzea eta mantentzea da, eta 595.000 euroko zuzkidura du.
  • Bigarren ildoaren onuradunak baso-lurren jabe diren pertsona fisikoak eta juridikoak dira eta 4.147.000 euroko zuzkidura du. Diruz lagun daitezkeen arloak, besteak beste, honako hauek dira:  basogintza-lanak eta baso-azalerak sortzea; basoak kudeatzeko eta hobetzeko plan teknikoak garatzea;  baso-kalteak prebenitzeko eta konpontzeko inbertsioak egitea; eta basogintzako, ingurumeneko eta klimako inbertsioak eta zerbitzuak egitea eta basoak kontserbatzea.

Jarduketa hauek guztiak garatzen lagunduz Bizkaiko Foru Aldundiak bost helburu zehatz lortu nahi ditu:

  • klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea, berotegi-efektuko gasak murriztuz, karbono-bilketa hobetuz eta energia jasangarria sustatuz;
  • baso-suteen aurka borrokatzea, baso-kudeaketa jasangarria prebentzio-neurri gisa aplikatuta;
  • garapen jasangarria eta baliabide naturalen kudeaketa eraginkorra sustatzea, hala nola ura, lurzorua eta airea; bereziki, mendekotasun kimikoa murriztea;
  • biodibertsitatearen galera geldiarazten eta joaera hori alderantzikatzen laguntzea, zerbitzu ekosistemikoak indartzea eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea;
  • eta enplegua, hazkundea, genero-berdintasuna, gizarteratzea eta landa-eremuen garapena sustatzea, bioekonomia zirkularra eta basogintza iraunkorra bultzatuz.

Laguntza hauen eskabideak apirilaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp