Berriak
2026(e)ko martxoakren 26(a) 14:19
Bizkaiak 469 milioi euro erregularizatu zituen 2025ean, iruzur fiskalaren aurkako milioi erditik gorako jarduketaren bidez
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga-informazioa eskuratu eta analizatzeko eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatzeko egin dira jarduketak. Ondorioz, Foru Ogasunak hamar eurotik bederatzi berreskuratu ditu, dagoeneko, iruzur fiskalaren aurkako borrokan.
Leixuri Arrizabalaga e Itxaso Berrojalbiz durante la rueda de prensa posterior al Consejo de Gobierno.
Iaz, Bizkaiko Foru Ogasunak 565.866 jarduketa egin zituen Iruzur Fiskalaren aurkako Planaren barruan; ondorioz, 469 milioi euro lortu zituen, hau da, 2024an baino % 4,51 gehiago. Kopuru horretatik, 3,8 milioi euro Ogasun Publikoaren aurkako ustezko delituei dagozkie, eta gainerako 465,1 milioiak, berriz, honako gai hauek direla eta egindako likidazioei: sartu gabeko kuotak (360,3 milioi), berandutze-interesen ordainketa (62,9 milioi), kuota-gutxitzeak (8,3 milioi) eta Foru Ogasunak ezarritako zehapenak (33,7 milioi).
Ogasun eta Finantzen foru-diputatu Itxaso Berrojalbizek datuok ezagutzera eman ditu, eta detektatutako iruzurra erregularizatu eta kobratzeko jarduketen eraginkortasunean jarri du azpimarra, 404,2 milioi euro berrekuratzeko aukera eman baitute, hau da, guztizkoaren % 86,18. Oraindik ere egiten ari dira diru-bilketako jarduketak, beraz, datozen hilabeteetan gora egingo du zenbateko horrek. Azken bost urteetako susperraldiaren ehunekoa aztertzen badugu, ikusiko dugu Foru Ogasunak dagoeneko 1.335 milioi berreskuratu dituela 2020tik 2024ra bitartean Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Planaren barruan erregularizatutako 1.480 milioi euroetatik (% 90,22).
|
|
2025 |
2020 - 2024 |
|
Aurkitutako iruzurra + zehapenak |
469,07 milioi |
1.479,8 milioi |
|
Berreskuratutako zenbatekoa |
404,27 milioi |
1.335,1 milioi |
|
Berreskuratutako % |
% 86,18 |
% 90,22 |
|
Kobratzeko dagoena |
64,8 milioi |
144,7 milioi |
Erregularizatzeko eta kobratzeko jarduketen emaitza
2025ean zehar erregularizatzeko eta kobratzeko egindako jarduketei erreparatuz gero (koadroa erantsi da), ikusiko dugu ezen garrantzizkoenak BEZaren apartatuaren barrukoak direla, 304 milioi euro baino zertxobait gehiago baitira, hau da, zenbateko osoaren % 64,95. Bigarren postuan, PFEZa dago 57,16 milioi eurorekin (% 12,18); hirugarrenean, berriz, atxikipenak direla eta berreskuratutako 36 milioi euroko zenbatekoa dago, hau da, 2025. urtean zerga-iruzurraren aukako borrokan lortu diren sarrera guztien % 7,72.
Orobat aipatzekoak dira Ogasun Publikoaren aurkako ustezko 5 delitu, PFEZaren eremukoak; haien gaineko zantzuak aurkitu dira eta dagoeneko Fiskaltzara bidali dira; zenbatekoa, guztira, 3,8 milioi euro da. Gainera, salaketa aurkeztu da, dokumentuak faltsutzeagatiko beste 3 delitu aurkitu baitira. Guztira, beraz, 8 delitu dira.
|
|
2025eko jarduketak |
Emaitzak (eurotan) |
|
PFEZa |
506.072 |
57.166.582 |
|
Ondarearen gaineko zerga |
9.796 |
4.614.353 |
|
Sozietateen gaineko zerga |
6.111 |
21.079.923 |
|
EEEZ |
1.099 |
1.381.731 |
|
Beste zerga batzuk |
17.133 |
40.049.131 |
|
BEZa |
22.584 |
304.668.820 |
|
Atxikipenak |
3.066 |
36.234.091 |
|
Delituak |
8 |
3.878.499 |
|
Guztira |
565.869 |
469.073.131 |
Jarduketarik esanguratsuenak: informazioa eskuratzea
- Nazioarteko informazioa trukatzea:
2025. urtean, zenbait ikuskatze-jarduera egin dira, DAC2 araudiaren ondorioetarako trukatutako informazioa kontuan hartuta (Europako araudi horri esker, zerga-arloko agintariek jakin dezakete zer saldo eta etekin dituzten bakun-kontuetan beren egoiliarrek atzerrian, gardentasuna bermatzeko eta zerga-ihesa saihesteko).
Guztira, 10 espediente itxi dira; haietan, bereziki, Bizkaian egoitza duten zergadun batzuen titulartasuneko atzerriko finantza-kontuetako (dibidenduak, interesak, finantza-aktiboen transmisioa beste beste eragiketa batzuk) saldoak eta mugimenduak analizatu dira. Ondoriozko emaitza 637 mila euro izan kuota dela eta.
- Beste zenbait zerga-administraziorekin eta erakunderekin informazioa trukatzea:
2025. urtean zehar, 304 milioi datu baino gehiago trukatu dira foru-ogasunekin eta ZAEArekin (Zerga Agentzia). Aldi horretan, Bizkaiak 265 milioi datu jaso ditu eta 39 milioi datu bidali.
Gainera, 1,3 milioitik gora datu eta txosten trukatu dira, 2025. urtean, gainontzeko foru-ogasunekin formalizatutako informazio-trukeari buruzko hitzarmenen esparruan.
Jarduketarik garrantzitsuenak.: erregularizazioa eta kobrantza
- Enpresa-taldeak eta nazioarteko fiskalitatea:
2025. urtean, 17 entitateren ikerketa amaitu da, eta, ondorioz 4,7 milioi euro berreskuratu dira. Besteak beste, nazioarteko zergapetze bikoitza saiheste aldera, kenkariak zuzen aplikatu diren egiaztatzeko jarduketak egin dira, eta, hala, 1,4 milioi euro erregularizatu dira.
- Informazio-iturri irekiak Interneten:
Interneteko sare sozialetan informazio ekonomikoa detektatzeko plataforma teknologikoaren bidez (Bizkaiko Foru Ogasunak garatua), ekitaldiekin eta ospakizunekin lotutako 114 negozio eta 141 oporretako alokairu identifikatu eta analizatu dira 2025. urtean.
Halaber, amaitutzat jo dira Bizkaian egoitza duten influencer batzuek egindako jardueren ondoriozko 17 espediente, ondorioz, 0,3 milioiko baterako erregularizazioa lortu da. Gehienak kontuetako mugimenduen bidez aurkitu diren aitortu gabeko diru-sarrerei dagozkie. Gainera, ekitaldiak antolatzen dituzten eta ekitaldiotan zerbitzuak ematen dituzte zergadun batzuen egoera erregularizatu da.
- Pertsonen eta lotutako entitateen arteko eragiketak. Zerbitzu oso pertsonalak emateko sozietateak tartekatzea:
Iaz, Ogasunak amaiera eman zien 62 espedienteri, 5,4 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin. Bi kasu nabarmendu behar dira: Lehenengoan, detektatu zen profesional batek zerbitzuak fakturatzen zituela langileen eta bitartekoen beharrezko egiturarik ez zeukaten zenbait enpresaren bidez. Hori ikusita, profesionalaren zein inplikatutako sozietateen zergak doitu behar izan ziren, diru-sarrak behar bezala aitortzen zirela bermatzeko.
Bigarrenean, espedientearen ardatza talde bereko enpresen arteko mailegu bat izan zen, zeinari merkatukoa baino askoz interes-tasa txikiagoa aplikatu baitzitzaion. Eragiketa aztertu ondoren, interes-tasa doitu zen, baldintza errealak islatzeko eta zergak zuzen kalkulatuko zirela ziurtatzeko.
- Ekonomi Itunaren lotura-puntuak:
2025. urtean, 55 prozedura amaitu dira, eta horietan egiaztatu da BEZaren eta sozietateen gaineko zergaren zenbatekoa ez zela sartu Bizkaiko Foru Ogasunean, Ekonomia Itunaren lotura-puntuen arabera zerga bi horiek ordainarazteko eskumena duen administrazioa izanagatik ere. Jarduketa horien emaitza 230,4 milioi euro ingurukoa da.
- Arrisku handiko sektoreak:
Balio erantsi handiko zerbitzuak emateko jardueretan egindako jarduerak dira, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei zuzenduta daudenez, Ogasunak antzemateko zailagoak diren jardueretan egindakoak.
2025ean, balio erantsi handiko zerbitzuekin lotutako 218 jarduketa egin dira; balio erantsi handiko zerbitzuekin lotutako 21 jarduketa, 0,7 milioiko emaitzarekin; azken kontsumitzaileei zuzendutako jarduerekin lotutako 70 jarduketa, 1,2 milioiko emaitzarekin; banku-kontuetan egindako zordunketa eta ordainketa handiekin lotutako 106 jarduketa, 3,2 milioiko zenbatekoarekin; eta zergapeko diren baina salbuetsitzat jotako dieten ordainketarekin lotutako 21 jarduketa, 0,6 milioiko zenbatekoarekin.
- Higiezinen negozioak:
Higiezinen arloko 2.344 espediente izapidetu dira, aitortu gabeko etxebizitza, lokal eta apartamentu turistikoen errentamenduak kontrolatzeko jarduketak barne. 3,6 milioi euroko zorra azaleratu da.
- Gastu pribatuak, hauekin lotuta ez egoteagatik kengarri ez direnak: jarduera ekonomikoarekin, ordezkaritza-gastuekin eta kengarriak ez diren opariekin: 2025. urtean, 25 espediente amaitu dira; guztira, 0,8 milioi euro erregularizatu dira.
- Faktura irregularren edo eduki ekonomiko errealik gabekoen jaulkitzaileak eta hartzaileak:f
30 espediente amaitu dira, eta, guztira, 3,3 milioi euro erregularizatu. Egiaztapenen bidez, detektatu da benetakoak ez diren gastuak aitortu direla. Gastuok ez dira justifikatu, edo fakturetan dokumentatutako eragiketak egiteko jarduerarik edo bitarteko materialik edo/eta giza baliabiderik ez duten enpresek egindako fakturen bidez justifikatu dira. Halako jardueretan, aitortu gabeko salmenten edo diru-sarreren zenbateko handiak ere erregularizatu dira.
- Iruzur-trametan parte hartzea:
2025ean, 8 jarduketa egin dira arrazoi horrengatik, eta 0,3 milioi euroko iruzur-zenbatekoa azaleratu da. Erregularizazioak ibilgailuen salerosketarekin lotuta daude. Bai kengarri ez diren gastuak bai aitortu gabeko salmentak erregularizatu dira, Europar Batasunaren barruko araubide orokorreko eskuraketak barne.
Jarduketarik garrantzitsuenak: prebentzio-jarduketak
- Batuz:
2025. urtean finkatu da iruzurraren aurkako BATUZ sistemaren behin betiko ezarpena. Behin betiko ezarpen-planaren arabera, urtarrilean eta uztailean jatetxe-, ostalaritza- eta merkataritza-sektoreak sartzeko lehen leihoak sortu ziren.
Abenduaren 31n, 2024ko bi leihoetan eta 2025eko bi leihoetan Batuz betetzera behartuta dauden pertsonen eta entitateen %7 baino gehiago "TicketBai!" softwarearekin fakturak igortzeko betebeharrak beteta izan dituzte, eta eragiketak EEELen jasota izan dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Zehazki, 66.437 pertsonak eta entitatek bete dute BATUZ sistema, guztira; behartutakoak, berriz, 77.000 izan dira, aipatutako bi urteetan eta bi leihoetan. Foru Ogasuna komunikazioak bidaltzen ari da, BATUZ bete behar dela gogorarazteko, ondorengo kontrol-jarduketen aurreko urrats gisa, edo, hala badagokio, zehazpen-espedienteak abiaraziko direla jakinarazteko.
Gainera, Abenduaren 31ra arte, atxikitako enpresaburuek eta profesionalek jakinarazi zioten Foru Ogasunari 680 milioiren erosketa eta salmenten informazio ekonomikoa Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburuaren (EEEL) bidez.
- Herritarrentzako arreta:
2025ean, Foru Ogasunak 4 milioi jarduketa egin ditu herritarrei arreta emateko Bizkaian; hala, zerga-betebeharrak borondatezko aldian bete daitezen erraztu da. Zergadunen eskaria aintzat hartuta, arreta-modalitateen arteko banaketa honako hau izan zen:
- 2.638.920 arreta. bide digitalean (% 65,91)
- 1.105.561 arreta, telefonoz (% 27,61)
- 259.093 arreta aurrez aurre (% 6,47)
- Tributuen arloko hezkuntza-modulua:
2024-25 ikasturtean zehar, modulu hori Bizkaiko 145 ikastetxetan eman da, eta horietan 4.570 ikaslek hartu dute parte (2.155 neskek eta 2.415 mutilek, zehazki).