2026(e)ko maiatzakren 29(a) 17:25

"Bizkaia with the talent" urteroko topaketak talentu globalean adituak diren enpresak eta pertsonak bilduko ditu ekainaren 2an

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaia Aretoan Ainoa Irurre, Europarako Schneider Electric-eko Talentua eta Employer Branding Erakarpeneko lehendakariordea, eta Christopher Dottie, Europako Hegoalde eta Mendebalderako Hays Eskualdeko Zuzendari Nagusia eta Espainiako Merkataritza Ganbera Britainiarreko presidentea izango dira

Bizkaia with the talent-eko bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaia with the talent" estrategiaren urteroko bigarren topaketa antolatuko du datorren asteartean, ekainaren 2an, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHU). Jardunaldian tokiko enpresen behar teknikoen eta lurraldeko STEM diziplinetako profesional kualifikatuen faltaren artean gero eta handiagoa den arrakala aztertuko da.

Hitzorduak talentu globalaren erronkei buruzko solasaldia eskainiko du. Elkarrizketako parte-hatzaileak Ainoa Irurre, Schneider Electric-eko Talentua Erakartzeko lehendakariordea eta Europarako Employer Brandinga, eta Christopher Dottie, Hays erakundeko Europako Hegoaldeko eta Mendebaldeko eskualdeko zuzendari nagusia eta Britainia Handiko Espainiako Merkataritza Ganberako presidentea, izango dira. Irurrek eta Dottiek, talentu-eskasiaz, soldata-gardentasunaz, absentismoaz edo trebetasun-arrakalaz, AIz edo quiet thriving-az hitz egingo dute.

Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak goizeko 9:30etan emango dio hasiera jardunaldiari. Jardunaldiaren programak  nazioarteko talentua erakartzeko erronkak, Bizkaian erabilgarri dauden baliabideak eta enpresei laguntzeko ibilbidea jorratuko ditu, Pevasa, Satlantis eta H2SITEren kasu arrakastatsuekin batera. Jardunaldiaren barruan, halaber, gaitasun digitaletako reskillingari eta upskillingari buruzko mahaia, STEM talentua enpresei hurbiltzeko ekimenen aurkezpena eta "Welcome to Bizkaia" harrera-gida egongo dira.

rograma eta izen-emateak esteka honetan daude.