28 DE maiatza DE 2016 11:00

BI-623 ERREPIDEAK DURANGO ZEHARKATZEN DUEN BIDE-TARTEA HOBETZEKO OBRAK AMAITU DIRA

Ekonomia Sustatzeko Saila

Biribilgunea instalatu da Durangoko Arriluzea kalean, noranzko-aldaketa segurtasunez eta trafikoa motelduz burutzea ahalbidetzen duena; horrezaz gainera, erreiak banatzeko hormigoizko hesia ere instalatu da Bidesarea Planean Bizkaiko bide-sarea modernizatzeko sartzen den lehenengo obra da

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak amaitutzat jo ditu BI-623 errepideak Durango zeharkatzen duen bide-tarteko obrak; horrek Durangaldeko bide-segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko du. Bidesarea Planean Bizkaiko bide-sarea modernizatzeko sartzen den lehenengo obra dela azpimarratu behar da.

Ondokoa izan da jarduketa: Arriluzea kaletik (Durangoko sarreran) ezkerreranzko biraketak egitea saihesten duen biribilgunea instalatzea; biribilgune horrek noranzko-aldaketa segurtasunez burutzea ahalbidetzen du. Biribilgune honi esker, erraztu egiten dira elkargune edo bidegurutzeetan bat egiten duten mugimendu guztiak, batez ere bide nagusira doazenak; horrez gain, bide nagusian zehar doazen ibilgailuak hurreratzeko abiadura moteltzea ere lortzen da.

Obra hori osatzeko, errepideko erdibitzailean hormigoizko hesia ezarri da, ibilgailuek kontrako erreian sartzea saiheste aldera; hesi hori instalatzeko bide-plataforma zabaldu behar izan da.

Honela, oraindik aurrera, Izurtzatik Durangorako mugimenduak (Gasteiz kalean zehar egiten direnak) Arriluzea kaleko hiri-biribilgunean noranzko-aldaketa eginez burutuko dira.

Horrezaz gainera, seinaleztapen bertikala eta horizontala aldarazi da, eta bai biribilgunearen aldeko argiztapena ere.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp