2026(e)ko urriakren 03(a) 21:03

Artxandako Tuneletako Gau Krosak 292 atleta bildu ditu kirola, elkartasuna eta josteta uztartu diren gau honetan

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

artxandako tuneletako gau krosa

Gaur gauean, Artxandako tuneletan kirola, elkartasuna eta josteta bildu dira Artxandako Tuneletako Gau Krosaren 2026ko edizioan. 292 atletak hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak Interbiak-en bitartez antolatutako zazpi kilometroko gaueko lasterketa berezi honetan. Kirol-ekitaldi honetan aritu direnek normalean ibilgailu gurpildunak baino ibiltzen ez diren azpiegitura baten zehar egin dute  korrika.

Kirol-erronkaz gainera, lasterketa honetan nagusi izaten dira beti jai-giroa eta elkartasun-borondatea. Inskripzioekin bildutako dirua (8.000 euro) Stop Accidentes eta Hartutako Burmuineko Gaitzaren Elkartea erakundeei eman zaie. Biek ere izugarrizko lana egiten dute trafiko-istripuetan kalte hartutako pertsonei eta haien senideei.

Jardunaldiaren amaieran, sariak eman zaizkie kategoria guztietako garaileei (gazte-kategorietan Kutxabank izan da babeslea) eta kirol-materialaren zozketa egin da. Eroskik ere lagundu du: hornidura-poltsak eman ditu eta bi Seleqtia gourmet otzara zozketatu ditu.


Bideoak