2022(e)ko martxoaren 07(a) 12:42

Arratiak talentua eta berrikuntza erakartzeko gunea izango du irailetik aurrera Zulaibarren

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zulaibar Lanbide Ikastegiak 5,3 millioi euro inbertituko dituzte instalazio berrietan.

Campus Zulaibar

Arratiako haranak dinamizazio sozioekonomikorako erakargune berria izango du datorren ikasturtetik aurrera Zulaibar Lanbide Ikastegiko instalazioetan, Zeanurin. Eskualdearen lan eta enpresa sustapena eta eskaintza, LHko ziklo berrien hezkuntza eskaintza eta ekintzailetza eta nazioartekotzea biderkatuko ditu, eta berrikuntza eta heziketa eskaintza aukera berriak emango dizkie Arratiako enpresei.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zulaibar ikastegiak berak finantzatutako Campus Zulaibar deitutako proiektuak 5,3 millioi euroko aurrekontua du eta Zulaibarko egungo instalazioetan kokatuko da, frontoia eta aparkalekua kokatuta dauden aldameneko guneak erabiliz. Guztira, Campus Zulaibarrek 3.500 metro karratuko lursaila hartuko du.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, Joseba Segura Bilboko gotzainak, Xabier Aldama Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko zuzendariak eta Iratxe Goikoetxea Errota Fundazioko koordinatzaileak aurkeztu dute gaur goizean proiektua. Proiektuaren obrak hasi dira eta, aurreikuspenen arabera, 2022-2023 ikasturtearen hasieran jarriko da abian.

Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan campus honek eraldatzeko gaitasuna eta dinamismo ekonomikoa ekarriko dizkio eskualdeari. Zulaibar campusak lehiakortasun-palanka gisa jardungo du. Zuen guztien laguntzarekin, Errota Fundazioa, udalerriak eta enpresak, benetako talentu- eta berrikuntza-poloa izango da. Etorkizuneko fabrikaren eta industria adimendunaren jatorria.

Abangoardiako ekipamendua

Ekimenaren sustatzaileek azaldu dutenez, Campus Zulaibarrek abangoardiako ekipamendua izango du talentuaren eta enpresen esku. Zulaibar Campus berriak, zehazki, galdaragintza fineko tailer aurreratu bat, diseinuko eta prototipatuko fabrikazio aurreratuko ziklo bat, errendimendu handiko fabrikazioko tailer konektatu bat, Smart Factory 4.0 bat (automatikoko eta robotikako laborategi aurreratua), pertsonen autonomia sustatzeko laborategi bat, balerietako saiakuntza-laborategi bat edo enpresei zuzendutako entsegu elektrikoen banku bat izango ditu, beste instalazio berritzaile batzuen artean.

Gune berri hauek, aldi berean, erabilera akademikoa eta enpresariala izango dute. Horrela, bai egungo zikloetako bai ziklo berrietako ikasleei zerbitzua emango diete, eta erabilgarri egongo dira enpresentzat negozio berriak abian jartzeko, haien profesionalen espezializazioa bultzatzeko edo langileen prestakuntza birziklapena sustatzeko.

Ildo horretan, Campus Zulaibarrek co-working gela bat eta empresen mintegi bat izango ditu ere, baita bilera eta bideokonferentzia gelak, lan-aretoak eta hainbat ikasgela-tailer ere.

Era berean, proiektuak harremanak eta balio-kateak sortuko ditu Arratiako enpresen artean, sortzen ari diren sektoreen bultzadari eta trakzioari esker, hala nola elektromugikortasuna, baterien fabrikazioa eta kudeaketa, metalmekanikaren sektorea, sektore elektrikoa/elektronikoa edo sektore soziala, pertsonen autonomia sustatzeko joera berriak sortzera zuzendua, eta horrek, aldi berean, Bizkaiko Aldundiaren gizarte-ekintzako estrategia osatuko du.

Proposatutako helburuen artean, proiektuak aurreikusten du urtean behin enpresa berri bat abian jartzea eta Arratiako 25 enpresek Zulaibarko instalazioetan hainbat jarduera berritzaile garatzea. Gainera, irakaskuntzaren arloan, Campus Zulaibarrek, aurreikuspenen arabera, gaur egun ematen diren heziketa-zikloak handituko ditu eta ikasleen prestakuntza hobetuko du gradualki.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp