2022(e)ko abenduakren 14(a) 16:30

Aldundiaren lagunkoitasun digitalaren proiektuak saria jaso du Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XII. Kongresu Nazionalean

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Elixabete Etxanobek teknologia berriekiko dituzten arazoak identifikatzeko eta Aldundiak berak aplikatuko dituen konponbideak zehazteko Nagusiak elkartearekin eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin lankidetzan burutu duten lanaren garrantzia azpimarratu du.

Elixabete Etxanobe

Bizkaiko Foru Aldundiaren lagunkoitasun digitalaren proiektuak, adinekoen kolektiboaren eten digitala murriztea helburu duenak, saria jaso du Madrilen egin den Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XII. Kongresu Nazionalean. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Elixabete Etxanobek, jaso du saria eta eskerrak eman dizkie Nagusiak elkarteari eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluari digitalizazioaren abantailak herritar guztiengana iristea lortu nahi duen proiektu hau definitzerakoan egin duten ekarpenagatik.

Zentzu horretan, Etxanobek adierazi du eztabaidaezina dela Aldundiak gero eta digitalagoa izan behar duela, baina beti pertsonak erdigunean jarriz, digitala ezin baita oztopo izan Aldundiaren eta herritarren arteko harremanean. Beraz, aurrera egin behar dugu digitalizazioan, kolektibo guztietara egokituz, eta bulego-sare zabal batekin indartuz. Bulego horietan arreta presentziala ematen jarraituko dugu hala eskatzen duten pertsona guztientzat.

Lagunkoitasun digitalaren proiektua elkarteekin batera elkarlaneko dinamika batekin abiatu zen eta, horri esker, adinekoek teknologia berriekin dituzten arazoak eta beharrak identifikatu ahal izan dira, eta, ondoren, irtenbide espezifikoak ezarri.  Soluzio horiek hainbat esparrutan kokatzen dira, besteak beste teknologia berrietan trebatzea eta gaitzea, Bizkaia.eus eta BizkaiUp-eko herritarren arretarako atalaren erabilgarritasuna berrikustea, whatsappa komunikazio- eta arreta-kanal gisa erabiltzeko aukerak aztertzea edo aurrez aurreko arreta-zerbitzua berrikustea, kasu guztietarako funtzionamendua bermatuz eta adinekoen kolektiboaren premia espezifikoetara egokituz.


Bideoak


Audioak