29 DE azaroa DE 2022 12:00

Aldundiak turismo sustapeneko kanpaina digital bat abiarazi du eta lehentasunezkotzat jo diren nazioarteko merkatuetara zabaldu da

Ekonomia Sustatzeko Saila

Kanpaina Estatuan, Frantzian, Herbeheretan eta Italian gauzatuko da batez ere, Europan horiek baitira gurera turista gehien ekartzen dituzten merkatuak. Paris, Milan eta Amsterdam hiriak izango dira bitarteko, Loiuko aireportuarekin aireko loturak dituzte eta. Bilbao Bizkaia UneXpected da kanpainaren claim nagusia eta Estatuan protagonista izango dira La casa de papel ospetsuaren aktoreak: Itziar Ituño eta Luka Peros, baita kanpaina garatuko den herrialde bakoitzeko influencer garrantzitsuak ere. Horiek GastroXperience ekitaldien bidez hautatu zituzten, aurtengo maiatza eta ekaina bitartean, 160 parte hartzaileren artean. Helburu nagusia da turistak hartzea eta lurraldean egonaldia luzatzea, datorren udaberrian eta udako hasieran zehar, beste urtaro batzuetan ere turismoa egon dadin.

Ainara Basurko eta Cristina Múgica

Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral honetan, abenduaren 2an, abiaraziko du turismo sustapeneko kanpaina digital berri bat. Berrikuntza nagusiena izango da lehentasunezkotzat jo diren nazioarteko merkatuetara zabalduko dela, Bilbora, Bizkaira, ekartzen dituzten turista kopuruagatik eta hazteko duten ahalmenagatik: Frantzia, Herbehereak eta Italia. Bilbao Bizkaia UneXpected lelopean, kanpaina @visitbiscay-ren sare sozialetan garatuko da eta helburu nagusi izango ditu sare sozialetako jarraitzaileak areagotzea eta horiekin estuago aritzea turistak hartzeko eta lurraldeko egonaldia luzatzeko, datorren udaberrian eta udako hasieran bereziki, turismoa beste urtaro batzuetan ere egon dadin.

Azken bi urteetan Foru Aldundiak garatu dituen marketin digitaleko kanpainak Estatuan eman dira batez ere, eta oso emaitza positiboak izan dituzte, Hazkunde hori asko nabaritu da @visitbiscay-ren sare sozialetan. Orain, nazioarteko merkatuetara zabaltzean, emaitzak berdindu nahi dira eta hori aurrerapauso garrantzitsua izango da bi arrazoirengatik. Alde batetik, frantsesezko, italierazko eta nederlanderazko edukiak sortzeko erronkagatik, Estatuko biztanleez bestelako kontsumo ohiturak dituzten pertsonekin eta Bizkaia ezagutzen ez dutenekin konektatzeko. Bestalde, kanpainaren lehiakide kopuru handiagatik. Pandemiaren eraginez ezarri behar izan ziren turismo murrizketak desagertu ondoren, helmuga guztiek berrabiarazi dute beren nazioarteko sustapena, baita esparru digitalean ere.

Lehia altuko testuinguru horretan ikusgarri izateko erronkari aurre egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako kanpainaren bidez jendartean harridura eragin eta jakin-mina sortu nahi da. Hori izango da erabiliko den claim horren jatorria, Bilbao Bizkaia UneXpected, eta ‘X’ funtsezko elementua izatea edukiak aurkezteko. ‘X’ horrek balio izango du Bizkaia mapan ‘kokatzeko’, aukeratzeko plan ugari daudela adierazteko, kooperatzeko, lankidetzan aritzeko eta gustatzeko ‘X’ bat, era berean, ezezaguna izango dena. Gainera, ‘X’ horren erreferentzia izango da kanpainaren ardatza, GastroXperience. Horren bidez sustatu zen Bilbao Bizkaia Bartzelonan, Parisen, Amsterdamen eta Milanen, edukien protagonista izango diren eta gure lurraldea herrialde horietan jakitera emateko lagunduko duten pertsonak hautatzeko.

Aterki horren azpian, kanpainaren lau ildo garatuko dira:

  • horretan, parte hartzaileen irudia erabiliko da, eta era berean, bitan banatuko da. Lehenengoaren protagonistak Itziar Ituño (sare sozialetan 5.400.000 jarraitzaile ditu) eta Luka Peros (milioi bat jarraitzaile) izango dira, La casa de papel saileko aktoreak. Ildo hori Estatuko publikoari zuzenduko zaio eta Basauriko aktoreak (azken aldian arrakasta nabarmenak izan ditu, hala nola Intimidad telesaila) bere kidea gure lurraldean askotariko esperientziak bizitzera animatuko du. Batez ere Estatuko publikoari zuzendutako pieza horiek historia nola garatzen den ikusteko jakin-mina piztuko dute eta Bilbo Bizkaia sakonago ezagutzeko gonbidapenaren bidez itxiko dira. Parte hartzaileek landuko duten bigarren ildoa oso antzekoa izango da eta Europako herrialdeetako publikoari zuzenduko zaio, horietara heltzea baita kanpainaren helburua. Ildo horren protagonistek eragin handia dute beren herrialdeetako sare sozialetan eta maiatza eta ekaina bitartean egin zen GastroXperiences ekitaldiko parte hartzaileen arean hautatu zituzten. Horietako kolaboratzaile bakoitzak beren jatorrizko herrialdeetako jarraitzaileen arreta bereganatzeko jardungo du. Kolaboratzaileak honako hauek izango dira: Alida Gotta, sukaldaria eta Italiako MasterChef lehiaketaren finalista (sare sozialetan 78.200 jarraitzaile); Anne Marie, Herberehetako blogaria eta naturan aditua (21.300 jarraitzaile), eta, amaitzeko, Alia Chergui eta Ali Suna, Parisko influencer bikotea (hurrenez hurren, 565.000 eta 467.000 jarraitzaile).
  • Kanpainako bigarren ildo orokorra, helmugaren erakargarrietara bideratuko da, merkatuaren arabera bereizitako ikuspegiekin eta edukiekin, horietako bakoitzaren lehentasunera egokitzeko. Eduki horietako alde bat Guggenheim museoaren irudiaz baliatuko da Bilbo eta Bizkaia mapan kokatzeko erreferentzia gisa eta lurralde osoaren kostaldea, natura, hiria eta gastronomia aurkezteko.
  • Kanpainaren hirugarren ildoa GastroXperience ekitaldian zehar sareen bidez kanpaina hedatzeko hautatutako influencerrei lotuta dago. Gure lurraldeko funtsa eta ohiturak ezagutzeko aukera izan duten hamalau pertsona dira, izan ere, gure lurraldeko hainbat toki bisitatu dituzte eta elkarrekin egon dira landa eremuko etxe batean, hori izan baita eragiketa zentroa. Influencerrek edukiak sortuko dituzte sare sozialetan eta beren jarraitzaileak animatuko dituzte @visitbiscay kontua jarraitzera.
  • Azken ildoa zozketak izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiko sare sozialetako jarraitzaile kopurua handitzeko baliatuko den tresna izango da, gaur egun, zozketek eragin handia baitute. Sei zozketa nagusi antolatu dira: bi orokor eta beste laurak kanpaina zuzenduta dagoen merkatu bakoitzera bideratuta.

Kanpainaren barruan ildo horiek garatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua Instagram-en 90.000 jarraitzaile gehiago eta Facebook-en 46.000 jarraitzaile gehiago izatea da, interakzio tasa % 30 hazteko, organikoan, eta 120.000 bisita izateko www.visitbiscay.eus webgunean.

Aurreko kanpainetako emaitzak

Foru Aldundiak marketin digitalari eman dion garrantzia aurretik egin diren bi kanpaina digitalek izandako emaitzetan oinarritu da, baita turismoaren esparruan egiten diren azterlanen ondorioetan oinarrituta ere, horien bidez ikusi baita sare sozialak bidaia hautatzeko elementu erabakigarri bat direla.

Lehenengo faktoreari dagokionez (aurreko kanpainen emaitzak), nabarmentzekoa da @visitbiscay (Instagram eta Facebook) sare sozialen komunitateak nabarmen egin duela gora azken bi urteetan. 2020an, pandemiak turismoa gehien eragin zuen unean, Foru Aldundiak helmuga inguruko merkatuetan bitarteko digitalen bidez sustatzearen aldeko apustua egin zuen. Kanpaina amaitu zenean 5.000 jarraitzaile izatetik, 131.300 jarraitzaile baino gehiago izatera igaro zen. Aurkitu zure Bilbao Bizkaia aldea-k eragina izan zuen 13,8 milioi pertsonengan eta antzeko sektoretako kanpainetan normalean egoten diren emaitzak gainditu zituen.

Bilbao Bizkaia Lovers bigarren marketin digitaleko kanpaina izan zen, eta horrek ere oso emaitza positiboak izan zituen: @visitbiscay-ko komunitatea handitzea ahalbidetu zuen (211.500 jarraitzaile), Instagram-en 63.700 erabiltzaile baino gehiago batu ziren eta Facebook-en 21.900 baino gehiago; guztira, 8,9 milioi pertsona baino gehiagorengan izan zuen eragina. Partekatu den sare sozialetan erantzun gehien izan dituena 1,8 milioi erantzun izan ditu, eta bigarrenak aldiz, 863.000. Zehazki 44.500 iruzkin baino gehiago jaso dira, 44.500 aldiz baino gehiago partekatu da, 299.000 erreakzio baino gehiago egin dira, 10.400 argitalpen baino gehiago gorde dira, 1,5 milioi baino gehiagoz ikusi da eta 13.800 klik baino gehiago egin dira loturan. Facebook-en 3.800 iruzkin baino gehiago jaso dira, 3.800 aldiz baino gehiago partekatu da, 64.500 erreakzio baino gehiago egin dira, 441.000 argitalpen baino gehiago gorde dira, 720.000 aldiz baino gehiagoz ikusi da eta 56.000 klik baino gehiago egin dira loturan.

Merkatuen garrantzia

Kanpaina garatzeko merkatuak beren garrantziaren eta gure lurraldean duten turismo interes estrategikoaren arabera hautatu dira.

Estatuko merkatua da azken urteetan sarreren eta gaualdien bolumen handiena pilatu duena (959.853 sarrera 2019an; 424.929 sarrera 2020an eta 764.559 2021ean; horiek 1.880.789 gaualdi 2019an; 880.964 gaualdi 2020an eta 1.527.658 gaualdi 2021ean sortu dituzte). Pandemian izan duen portaerak destinoaren erresilientzian eta lehengoratzean lagundu du, eta aurtengo urtarriletik urrira bitartean 837.324 sarrera eta 1.614.290 gaualdi izan dira.

Frantziako merkatua atzerriko merkatu nagusia da, destinoari sarrera eta ostatu-gauen bolumen handiena ematen diona baita: aurten 102.812 sarrera erregistratu dira urrira arte eta 173.885 gaualdi izan dira, hau da, 2019. urte osoan gure destinoan izan ziren turista frantziarren sarrera eta gaualdien datuak gainditu ditu (100.226 sarrera eta 165.128 gaualdi).

Italiako merkatua 2019tik atzerriko sei merkatu nagusien artean mantentzen den merkatua da Bilbao Bizkaiarentzat, eta susperraldi garrantzitsua izan du 2020 eta 2021 urteetan. 2022ko urtarriletik urrira Bilbao Bizkaiak italiar jatorriko turisten 2019ko sarrera eta gaualdi guztien % 79 berreskuratu ditu. Gainera, interes handiko merkatua da, batez besteko egonaldi handia izan duelako, 2 gau baino gehiago 2019, 2020, 2021 eta 2022an.

Herbehereak ere Bilbao Bizkaian sarrera- eta gaualdi-bolumen handiena duten atzerriko sei merkatuen artean daude. Gainera hazkunde handia izan du, eta 2022an 2019a osorik hartuta erregistratutako sarrerak eta gaualdiak gainditu ditu: 36.163 sarrera izan dira 2022ko urrira arte, eta 33.356 gaualdi erregistratu ziren 2019an, eta aurten 74.880 gaualdi erregistratu dira eta 2019 osoan 69.436.


Vídeos


Audios

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp