2025(e)ko ekainakren 05(a) 12:40

Aldundiak Bizkaian Eskola Kirolean parte hartzen duten erakundeentzako dirulaguntzen epea ireki du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 571.155 euro bideratuko ditu 2025/2026 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren programan sartuta dauden lehiaketetako kirol-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzat.

Foru Erakundeak, gaur egindako Gobernu Kontseiluan, 2025/2026 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren programan sartuta dauden lehiaketako kirol-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia onartu ditu.

Laguntza-lerro hau Bizkaiko Lurralde Historikoan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxeei zuzenduta dago, edo haien guraso-elkarteei edo haiei lotutako nortasun juridikodun erakundeei, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza soziala duten kirol-elkarte eta/edo kirol-klubei, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei eta/edo haien udal-erakunde autonomoei edo, Hezikiren kasuan, kiroletako udal-fundazio publikoei ere.

Deialdiaren helburua da foru erakundeak eskola-kirola babestea, kirola egiteko aukerak eskainiz, arreta berezia jarriz haurrei eta gazteei.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 10etik 24ra bitartekoa izango da, biak barne. Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Departamentuko Kirol Zerbitzuak beharrezko laguntza teknikoa edo aholkularitza emango du foru dekretu honi buruzko edozein zalantza edo kontsultaren aurrean. Horretarako, honako webgune hau dago eskuragarri: http://www.bizkaia.eus/laguntzaileKirolak