2026(e)ko maiatzakren 05(a) 13:06

Afrika eta emakumeak: ezinbestekoak Bizkaiko garapenerako lankidetzaren begirada estrategikoan

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Munduko Begiak fundazioak Fatoumata Diabaté autore maliarraren argazki-erakusketa bat antolatu du. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako garapenerako lankidetzako proiektu baten barruan kokatzen da erakusketa.

Teresa Laespada eta Fatoumata Diabaté.

Teresa Laespada: "Afrika lehentasuna da"

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen eta finantzatzen duen garapenerako lankidetzak begirada gero eta ageriagoa zuzentzen die emakume afrikarren zereginari eta Afrikan gauzatzen diren proiektuei.

Ildo horretan, «Emakumeek argi ikusten dute» argazki-erakusketa aurkeztu du gaur goizean Teresa Laespada ahaldun nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak. Esposizioan Fatoumata Diabaté autore maliarraren lanak daude ikusgai, Deustuko Unibertsitateko klaustroetako batean.

Erakusketa hori Munduko Begiak Fundazioak antolatu du, eta entitate horren garapenerako lankidetzako proiektu baten parte da, zeina, hain zuzen ere, foru-erakundeak finantzatzen duen.

Moptin (Mali), emakumeak landa-ekonomiaren bihotza dira, eta aurpegia ipintzen diote begien eta komunitatearen osasunari. Ildo horretan, «Emakumeek argi ikusten dute» esposizioak erakusten du nola lan kolektiboak diru-sarrerak sortzen dituen eta nola ikusmen-gaitzen prebentzioak hezkuntza-aukerak zabaltzen dituen. Begitarte, keinu eta ofizioen ibilbide batean, erakusketak agerian jartzen du bizitzari eusten eta geroari begi argiz so egiten diotenen indarra. BilbaoArte fundazioak lagundu du instalazioan, eta José Enrique González Muñoz da komisarioa.

Erakusketaren aurkezpenean, Laespada diputatuak adierazi du Afrika lehentasuna dela Bizkaiko Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzan.

«Egun, gure garapenerako lankidetzaren % 25 Afrikara bideratzen da. Ezin dugu beste alde batera begiratu Sahel eskualdeko eta, bereziki, Maliko errealitatearen aurrean. Izan ere, herrialde horrek 184. postua du giza garapenaren indizean, eta pobreziak, zoritxarrez, emakume-aurpegia du han. Han ere bai. Ez da gertakari puntuala. Errealitate globala da», nabarmendu du.

Laespada diputatuaz gain, aurkezpenean argazkilariak berak ere hartu du hitza, baita Miren Rodríguez Barrenetxea Munduko Begien Koordinatzaileak ere. Bere esanetan, "Haiek argi ikusten dute" ekimenak Afrikako emakumeek aldaketa-eragile gisa duten protagonismoa aitortzen eta balioesten du, "begirada estereotipatuetatik urrunduz eta duintasunean, antolatzeko gaitasunean eta gizarte-eraldaketan oinarritutako narratiba eskainiz".

"Fatoumata Diabaté izan da gure begiak Moptirengan. Bere ikuspegia ekarri digu gure taldea ehuneko ehun bertakoa delako lan egin dezakegun lurralde bati buruz. Izan ere, ezin dugu bidaiatu urte askoan, guretzat segurua ez delako. Egoera horrek okerrera egin du azken asteotan, eta nabarmen eragiten dio Munduko Begiak proiektuaren garapenari ", azaldu du Rodríguez Barrenetxeak.


Bideoak


Audioak