2015(e)ko martxoakren 10(a) 14:10

50EKO HAMARKADA. MODA FRANTZIAN 1947-1957 ERAKUSKETA AURKEZTU DUTE BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAN

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak parte hartu du 2015eko martxoaren 10etik abuztuaren 31ra arte Bilboko Arte Ederren Museoan egongo den erakusketaren aurkezpenean.

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako 50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957 erakusketak Palais Galliera, musée de la Mode de la Ville de Paris eta Paris Musées-en kolaborazioa izan du eta Bilbao International Art and Fashion-ek ere parte hartu du.

Frantziako goi-mailako jantzigintzaren urrezko aroko diseinatzaile garrantzitsuenen ehun eredu eta osagarri baino gehiago ikus daitezke, ondorengo izenekin: Jacques Heim, Chanel, Schiaparelli, Balenciaga, Jacques Fath, Balmain, Christian Dior, Jacques Griffe, Hubert de Givenchy edo Pierre Cardin.

Datozen hilabeteetan Bilbon egongo den erakusketa uztailetik azarora egon zen Palais Gallieran, Parisko moda museoan. Bertako zuzendariak, Olivier Saillard-ek, museoaren ehun eredu eta osagarri baino gehiago aukeratu zituen, gehienak pieza bikainak. Trajearen eta modaren historian aditua den Miren Arzalluz erakusketa-komisarioa da eta Saillard-ekin, Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuarekin eta Javier Viar Arte Ederren Museoko zuzendariarekin batera, ezagutzera eman ditu 2015eko martxoaren 10etik abuztuaren 31ra arte Bilboko Arte Ederren Museoan egongo den erakusketaren xehetasunak.


Bideoak


Audioak