2026(e)ko otsailaren 04(a) 10:00

URARGI umetxoentzako ikuskizun sentsoriala Txakolin Museora iristen da MusEkintza jaialdiaren barruan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Museoak umetxoentzako antzerki-proposamen hau eskainiko du otsailaren 7an; ikuskizunean ura, argia eta soinua uztartzen dira txikienen zentzumenak suspertzeko. Erreserbak egiteko epea zabalik dago www.musekintza.eus webgunean

Urargi

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen MusEkintza jaialdiak arte eszenikoak lurraldeko foru museoetara hurbiltzen jarraitzen du publiko guztientzat pentsatutako proposamen berritzaileekin. Hurrengo hitzordua otsailaren 7an izango da, 12:00etan, Txakolin Museoan-Txakolingunean, Bakion. Kasu honetan aurkezten dena La Piel Antzerkiak eginiko URARGI ikuskizuna izango da, bereziki 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko umetxoentzat diseinatutako esperientzia sentsoriala.

Esploratzeko, jolasteko eta komunikatzeko espazio intimoa

URARGIk gertuko antzerki formatu inguratzailea proposatzen du, non publikoa eszenatokian bertan kokatzen den, artistengandik oso gertu. Antolamendu honi esker giro beroa eta segurua sor daiteke, lehen haurtzaroan funtsezkoa dena, esplorazio askea eta aurkikuntza bultzatuz.

Ikuskizunak argi- eta ur-jolasak, mugimenduan dauden irudiak eta umetxoen jakin-mina piztu eta zentzumenak estimulatzen dituzten soinu naturalak uztartzen ditu. Ikusmenaren, ukimenaren eta entzumenaren bidez txikienek, une oro euren senideek lagunduta, modu berri batean esperimentatu ahal izango dute. Emanaldia euskaraz izango da.

MusEkintza: artea mugimenduan foru museoetan

MusEkintzak Bizkaiko museoak eta enklabe historikoak agertoki berezi bihurtzen ditu antzerkia, dantza, musika, umorea eta proposamen murgiltzaileak uztartzen dituen programazioari esker. Ibilbide artistiko honen parte dira, besteak beste, Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Muñatones gaztelua eta El Pobaleko burdinola (Muskiz) eta Arkeologia Museoa (Bilbo).

Bosgarren edizioan jaialdiak publiko guztiarentzako ikuskizunak eskaintzen jarraitzen du.

Derrigorrezkoa da erreserba  egitea

Sarrera doakoa da, baina erreserba aldez aurretik egin behar da www.musekintza.eus  webgunearen bidez. 

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...