Berriak
2026(e)ko otsailaren 02(a) 12:00
Ateak Ireki programa zabaldu egin da eta Busturialdea-Urdaibaiko familien bila dabil, euskal diasporako gazteak hartzeko
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Aurtengo edizioak asmo handiagoko programazioa dakar, "Gaztemunduri Ateak Ireki" izenarekin
Ateak Ireki 2025
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Ateak Ireki programaren laugarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu, aurten, Eusko Jaurlaritzaren "Gaztemundu" programarekin elkarlanean arituko da, euskal diasporan duen eragina "Gaztemunduri Ateak Ireki" izenarekin zabaltzeko.
Oraingo honetan, Ipar Amerikako gazteez gain, Australia, Argentina eta Uruguaitik etorritako euskal jatorriko gazteak ere bilduko dira, Euskal Etxeetako Federazioen (FEVA Argentinan, FIVU Uruguain, NABO Estatu Batuetan eta Euskal Australiar Elkartea) lankidetza estuarekin.
Programa honen helburua Euskadiren eta diasporaren artean zubi iraunkorrak sortzea da, belaunaldi berrien lotura kulturala, linguistikoa eta gizatiarra indartuz. Hori dela eta, 2026ko udan jatorri berriak sartuko dira eta, lehen aldiz, Bizkaiko familiak izango dira anfitrioiak. Urrats garrantzitsua da, parte-hartzaile askok bizkaitar sustraiak baitituzte.
Antolatzaileek dei egiten diete Busturialdea-Urdaibai inguruko familiei hiru astez gazte horietako bat hartzeko. Baldintza gisa, eskatzen da euskara etxeko ohiko hizkuntza izatea, kideetako bat gutxienez nerabea izatea eta kulturarteko esperientzia hori partekatzeko prest egotea.
Informazio guztia eta izena emateko formularioa www.ateakireki.eus webgunean daude eskuragarri.
Ateak Ireki
Aldi berean, ‘Ateak Ireki’ Batzen Kultur Elkarteak antolatzen du, eta AEBko eta Kanadako euskal diasporako gazteentzat da.
Eusko Jaurlaritzak programa hori babestu du sortu zenetik, eta, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Goieki agentziaren, Goierriko udalen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.
Ateak Irekik uda-sasoiko hiru astetako esperientzia eskaini du. Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) familiek euskal diasporako 102 gazte hartu dituzte, Ipar Amerikako bi herrialde horietakoak, euskara ikasten eta euskal kultura ezagutzen murgiltzeko.
Bi programa horien helburua Euskadiren eta diasporaren artean zubi iraunkorrak sortzea izan da, belaunaldi berriek Euskadi ireki, global eta partekatu batekin duten lotura kultural, linguistiko eta gizatiarra indartuz.
Gaztemundu
‘Gaztemundu’ euskal diasporako gazteentzako programa bat da. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak (Eusko Jaurlaritza) antolatzen du, eta duela 30 urte sortu zen, 1996an. Harrezkero, euskal diasporako 800 gaztek baino gehiagok hartu dute parte egitasmoan.
Programak, urtero, euskal etxeetako 26 gazte hartu ditu batez beste. Gazte horiek bi prestakuntza-aste jaso dituzte eta Euskadiko txoko ikonikoak bisitatu dituzte. ‘Gaztemundu’ programaren edizio bakoitza gai baten ingurukoa izan da: kultur kudeaketa, gastronomia, dantza edo euskal musika-tresna tradizionalak.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...