2026(e)ko urtarrilaren 20(a) 12:53

Fabriken arteko errepidea eraldatzeak hiri-lotura eta A-8tik iristeko erraztasuna indartuko ditu Barakaldon

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Amaia del Campo alkateak espazio historiko hori berreskuratzeko proiektuaren diseinuak erakutsi dituzte. Lanak 2026ko bigarren seihilekoan hasiko dira eta 8,5 milioi euro inbertituko dira

Elixabete Etxanobe

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldoko Udalak bultzada emango diote industria-herriko espazio enblematiko eta historiko baten eraldaketa integralari: Bizkaiko Labe Garaiek Sestaon eta Ansion zituzten plantak Lutxana auzoaren bidez lotzen zituen trenbide zaharra. Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten azaroan, fabriken arteko errepide zahar hori berreskuratu eta modernizatzeko lanak egite aldera.

Proiektuaren asmoa da eremua erabat berritzea; horretarako, elementu hauek guztiak eraiki edo jarriko dira: noranzko bikoitzeko errepide bat, biribilgune berri bat, oinezko eta bizikletentzako sarbideak -igogailu bat barne-, berdeguneak eta zuhaitz berriak.

Helburua da Barakaldoko hiri-lotura indartzea, itsasadarrerantz zein BECen ingururantz, eta, gainera, A-8 autobidetik udalerrira iristeko erraztasuna hobetzea, eremuko trafikoa berrantolatuz. Jarduketa horrek lotura berri bat eratuko du BI-739 errepide zaharrarekin, eta, hala, hobetu egingo dira Serralta zumarkalera eta azoka-esparrura iristeko sarbideak.

Gaur goizean, Bizkaiko ahaldun nagusik Elixabete Etxanobek eta Amaia del Campo alkateak, proiektua egingo den eremua bisitatu, eta etorkizuneko jarduketaren diseinuak erakutsi dituzte. Jarduketan, 8,5 milioi euro inbertituko dira guztira. Kopuru horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak 6 milioi jarriko ditu, eta Barakaldoko Udalak, berriz, 2,5 milioi. Lanak 2026ko bigarren seihilekoan hasiko dira, eta 15 hilabete iraungo dute 2028ko lehenengo seihilekora arte.

Bisitan, bi arduradunek rokodromoaren tunelaren ingurua zeharkatu dute, Metro Bilbaoren Ansioko geltokitik hurbil. Inguru hori eraldaketa nabarmena izango duten guneetako bat da. Aurkeztutako diseinuen arabera, noranzko bikoitzeko errepidea eta oinezkoen pasealeku goratua izango ditu, hiri-integrazioa eta segurtasuna hobetzeko.

Jarduketak BECen eta Serraltako futbol-zelaiaren arteko tarteari eragingo dio, eta barne hartuko ditu ibilgailuen zirkulaziorako galtzada erabat berritzea, espaloi zabalak eraikitzea eta 240 bat aparkaleku-plaza berri sortzea, ilaran zein perpendikularki jarrita. Gainera, proiektua dago biribilgune bat eraikitzeko Serralta zumarkalearen eta Andikollano kalearen artekoko bidegurutzean, bide-segurtasuna areagotze aldera.

Proiektuaren elementu nabarmenen artean daude, halaber, igogailu berria eta eskailerak, Serraltaren eta Gurutzetaren arteko lotura hobetuko baitute. Inguru hori garatzeko bidean dago, etxebizitza berriak eraikitzen ari baitira. Eremu horretan, gainera, Serralta zumarkalearen azpian dagoen oinezkoen lurpeko pasabidea kenduko da.

Mugikortasun jasangarria funtsezkoa izango da eraldaketa horretan, kilometro bat luzeko bidegorri bat sortuko baita, udalerriko gainerako bizikleta-bideekin lotuko dena. Pasealeku berriak argi eta zerbitzu berrituak izango ditu, bai eta zuhaitz eta landare berriak ere (59 zuhaitz, eta 1.800 landare baino gehiago), ibilbide osoan zehar.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...