Berriak
2026(e)ko urtarrilaren 16(a) 12:57
Bizkaiak egungo autogobernuaren oinarri historikoa den Foru Barriaren onarpenaren V. Mendeurrena (1526 – 2026) ospatzen du
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bizkaiak Foru Barriaren 500 urteak ospatzen ditu, Lurralde Historikoaren nortasuna eta autogobernua definitu duen testua. Hainbat ekintza akademiko, instituzional, kultural eta hezigarriren bidez efemeride honek herritarrei Foru Barriaren esanahia eta gure kultura politiko eta sozialean utzi duen arrastoa ezagutarazteko aukera emango die. Hasiera-hasieratik Forua bere berrikuntzagatik eta berdintasuna, askatasunak, paktismoa eta nortasun kolektiboa bezalako printzipio aurreratuak aurkezteagatik nabarmendu zen. Bere ondarea, gaur egun oraindik, gure egungo eta etorkizuneko autogobernuaren oinarria da.
Elixabete Etxanobe, Ana Otadui eta Gregorio Monreal
Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat 2026an Foru Barriaren V. Mendeurrena ospatzea lehen mailako efemeridea da. Ospakizuna aukera paregabea da foru-erakundeen historiari balioa emateko, herritarrei Foruaren esanahia hurbiltzeko eta askatasun historikoek Bizkaiko bizitza politiko eta sozialean euren arrastoa nola utzi duten erakusteko.
Gaur Gernikako Batzar Etxean egin den aurkezpen-prentsaurrekoan, Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Ana Otadui, Batzar Nagusietako lehendakariak, eta Gregorio Monrealek, legelari eta unibertsitateko irakasleak, parte hartu dute. Ekitaldi horretan azpimarratu da Foru Barriak gure lurraldeko foru-erregimenaren funtsezko oinarriak finkatu zituela eta garai modernoko Bizkaiko lege-multzo garrantzitsuena dela.
Elixabete Etxanobek azpimarratu duenez Bizkaiko Foru Barriaren bostgarren mendeurrena azpimarratu, goraipatu eta ospatu beharreko gertakizuna zan. "Arrazoi bi aipatatuko dodaz hori justifikatzeko: bat, bostehun urte ez dirala hasperen xinple bat, aipatzeko moduko denbora-tarte luzea eta bi, Foru Barria, aparteko garrantzia duen testu juridikoa izan dala -eta dala- Bizkaiko erakunde foralen moldakuntzan, bizkaitarron arteko elkarbizitzaren arauketan eta gure identidade politikoaren osaketan" Era berean, aurreratu duenez, "Foru Berriari balioa emateko esparruan, Unescoren Gizateriaren Ondarearen Erregistroan sartzea kudeatzeko aukera aztertuko dugu - egia esan, aztertzen ari gara".
Bestetik, Ana Otaduik esan duenez, "Foruak Bizkaiko autogobernuaren sistema historiko eta tradizionala dira, gure nortasuna, ituna, poderearen mugaketa eta eskubideen bermea oinarri dituela". Eta hauxe gehitu du: "Foru Barriak esanahi berezia dauka Bizkaiko Batzar Nagusien ikuspegitik. Ez bakarrik Batzar Nagusiak izan ziralako 1526an onartu ebenak, baita erakundearen gaur egungo funtzinoa be hortik datorrelako, Bizkaiko herritarren ordezkariek Batzar Nagusietan eztabaidatzen, hitzartzen eta onartzen ditue-eta lurraldearentzako arauak. Gaur eguneko Batzar Nagusiak foru-tradizino horren oinordeko zuzenak dira, autogobernua, itunbidea eta askatasunen defensea oinarri hartuta".
Azkenik, Gregorio Monrealek "sistema politiko propioaren muina bizkaitarrek Batzar Nagusiaren eta haren organo delegatuen, Erregimentuaren eta Diputazio Nagusiaren ordezkaritza-batzarraren bidez beren kabuz gobernatzeko zuten eskubidean zegoela." esan du.
Foru Barrian jasotako printzipioen espiritu historikoa eta indarra era oso argian jasotzen dira "Izan zirelako gara" leloan, Foru Barriaren jarraipena eta honek Bizkaiaren nortasunean eta autogobernuan gaur egunera arte izan duen eragina gogorazten duena.
Foru Barriaren historia
Bizkaiko Batzar Nagusiek 1526an onartu zuten Foru Barria eta, ondoren, Karlos I.a enperadoreak 1527an berretsi zuen. Testu honek Bizkaiko zuzenbidea bera eguneratu zuen, ohituratik datozen erabileretan, zintzotasunetan eta askatasunetan oinarritutako autogobernu-sistema bakarra sendotuz.
1526ko erreformak erabiltzen ez ziren arauak ezabatu zituen eta garaira egokitutako xedapen berriak txertatu zituen, XIX. mendearen amaierara arte indarrean egon zen eredu aurreratua finkatuz. Mugarri historiko honek foru-erakundearen berrikuntza eta berdintasunean, askatasunen babesean, itun instituzionalean eta nortasun kolektiboan sendotzean oinarritutako gizartearen eraikuntza islatzen ditu.
Azken bost mendeetan printzipio horiek arrasto sakona utzi dute Bizkaiko herritarrengan eta kultura politikoan. Kaparetasun unibertsalak, betebehar militarren mugak, atxiloketa arbitrarioei aurre egiteko askatasunak eta eskubide ekonomiko eta sozialen erregulazioak oso argi erakusten dute, 500 urte bete arren, edukia izugarri aurreratua izan zela garai hartarako. Gaur egun Foru Barriak autogobernuaren oinarri eta etorkizuneko eguneraketetarako potentziala duen erreferente izaten jarraitzen du.
Oroitzapenezko jarduerak
Foru Barriaren V. Mendeurrena askotariko programazioarekin ospatuko da, ekitaldi akademikoak, instituzionalak, kulturalak eta hezkuntzakoak barne. Jarduera hauen helburua Foruaren garrantzi historikoa eta garaikidea herritarrei hurbiltzea da.
Programatutako sinposioen artean datorren astean Bilboko Batzar Nagusietako Hitzaldi Aretoan egingo dena daukagu. Iura Vasconiae Fundazioak antolatzen du eta izenburua "1512ko Bizkaiko Foru Barri edo Erreformatuaren onarpenaren 500. urteurrena" da. Beste alde batetik, azaroan "Euskararen garrantzia Foruan" jardunaldia antolatuko da eta hilabete horretan bertan Bizkaiko foru-erakunde zibil eta publikoei buruzko jardunaldiak egongo dira.
Era berean, EHUren udako ikastaroak nabarmentzen dira, Bizkaiko Foruak Europako askatasunaren historian duen garrantzia ardatz hartuta; ikastaro horiek ekainean izango dira. Azkenik udazkenean egingo den kale-ikuskizun antzeztu ibiltariaren berri eman da, bai eta Ahaldun Nagusiaren eta Batzar Nagusietako lehendakariaren parte-hartzearekin urte amaieran Gernikan egingo den Osoko Bilkura Txiki batena ere.
Aurreikusitako programazioaren beste mugarri garrantzitsu batzuk izango dira Batzar Etxean ekitaldi instituzional bat egitea, Euskadiko agintari gorenak bertan direla, eta, azken ekitaldi gisa, Foru Barriaren jarraipena sinbolizatzen duen Gernikako Arbolaren kimu bat landatzea.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...