Berriak
2026(e)ko urtarrilaren 11(a) 10:00
Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Labayru Fundazioak lankidetza-hitzarmen berri bat adostu dute
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Helburua lexikografiaren arloko eta Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzeko programak finantzatzea da. Akordio honek hiru erakundeen arteko lankidetzarako oinarri orokorrak ezartzen ditu, 2025etik 2028ra bitarteko aldirako.
Hitzarmena Labayru
Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak; Aitor Aldasorok, Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioko zuzendariak, hiru erakundeek elkarlanerako oinarri orokorrak ezartzen dituen esparru-hitzarmenaren berri eman dute.
Hitzarmen honek lexikografiaren arloko programak finantzatuko ditu, baita Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzea helburu dutenak ere.
Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, "euskararen eta euskal kulturaren aldeko hiru erakundeen arteko elkarlana eta konpromisoa" azpimarratu ditu. Halaber, Labayru Fundazioaren ibilbidea "oso emankorra" dela gaineratu du eta "bizkaieraren lanketari eta bultzadari egiten dion ekarpena handia" dela zehaztu du.
Bestalde, Aitor Aldasorok, Hizkuntza Politikako sailburuak, azpimarratu duenez, "euskalkiak zaintzea, eta kasu honetan, bizkaiera zaintzea, euskara batuaren eta tokikotasunaren garrantzia aitortzea da". Era berean, hitzarmenaren izaera publiko-pribatuan jarri du indarra.
Azkenik, Igone Etxeberriak, Labayru Fundazioko zuzendariak, adierazi du "hiru erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela Fundazioak dituen proiektu garrantzitsuekin aurrera egiteko, zehazki, bizkaieraren lexikografian eta gramatikan: "Euskararentzat eta euskal herriarentzat euskara orokorrari bizkaitarretik egiten diogun ekarpena oso garrantzitsua dela uste dugu, bertako euskarari lekua ematen baitiogu. Egun sarean lexikografia dugu eskuragarri eta, datozen egunetan, gramatika jarriko dugu, hitzarmen honi esker martxan jarritako proiektua".
Hitzarmen honen baitan jasotzen diren ekintzen artean, Labayru Fundazioak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin partekatuko du bere corpusa. Corpus horiek eskuratzeak aukera emango du horiek etiketatzeko, kode irekian oinarritutako ereduak sortzeko, hizkuntza-teknologiak sortzen dituzten erakundeen eskura jartzeko eta hizkuntza-teknologien industria sustatzeko. Horrela, euskara hizkuntzaren teknologietan integratzen eta aplikazioak eta tresnak erabiltzaileen eskura jartzen jarraituko da.
Hortaz gain, Labayru Fundazioak, lankidetzan jardungo du unibertsitateekin eta beste erakunde akademiko batzuekin hizkuntzalaritzaren alorreko ikertzaileak trebatzeko.
Jarraipen Batzorde bat arduratuko da hitzarmenean aurreikusitako jarduerak aztertzeaz eta garatzeaz, eta ordaindutako gastuen jarraipena egingo du.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Labayru Fundazioak sinatutako akordioa lau urterako aurreikusten da, 2025-2028 aldirako. Lankidetza hitzarmen honekin dagoeneko 25 urte dira hiru erakundeek euskal kulturaren alde elkarrekin lan egiten dutela.
Labayru Fundazioa
Labayru Fundazioa 1977an sortu zen, euskal hizkuntza eta kultura ikertu, sustatu eta zabaltzeko. Helburu horiek lortzeko hainbat arlotan egiten du lan, bai ikerketan, bai dibulgazioan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabilera normalizatzeko planak, etnografia, lexikografia, toponimia...
Gaika antolatuta dagoen Euskal Biblioteka ezinbesteko osagarria da lan horretarako, eta Euskal Herriari, bere hizkuntzari eta inguruko lurraldeei buruzko ondare bibliografiko eta dokumental baliotsua gordetzen du: liburutegia, hemeroteka, dokumentu-artxiboa, argazki-artxiboa, ikus-entzunezko funtsa, kartelak eta bestelako dokumentazioa, besteak beste liburuxkak, pegatinak, egutegiak...
Labayru Fundazioa euskara mintzatuaren erreferentziazko erakundea da Bizkaian. Alde batetik zerbitzuak ematen ditu: alfabetatze eta euskalduntze eskolak, itzulpenak, euskararen erabilera planak. Eta bestetik, ikerketara bideratutako zentroa da, batez ere euskara, literatura, etnografia eta bibliografia bezalako arloetan. Bi jarduerak hertsiki lotuta daude, ikerketaren emaitzek zerbitzuetan dutelako eragina eta argitalpenen oinarria direlako.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...