Berriak
2025(e)ko abenduaren 30(a) 09:48
Bizkaiko Foru Aldundiak BATUZen ezartzeko prozesua amaitu du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Datorren ostegunean, urtarrilaren 1ean, sartuko da indarrean azken leihoa eta iruzurraren aurkako eta zergadunari laguntzeko sistema honetan sartzeko prozesua amaituko da. Sistema 2024ko urtarrilean hasi zen ezartzen era mailakatuan. Gaur egun ia 70.000 zergadun (pertsona fisikoak, juridikoak eta erakundeak) daude Batuzen.
Batuz jarduera ekonomikoen kontrol integralerako sistemak bosgarren eta azken leihoari ekiten dio ostegunetik aurrera eta oraingo honetan 13.351 zergadun berri gehituko zaizkio sistemari. Zehatzago esanda urtarrilaren 1 honetan sisteman integratzen dira Sozietateen gaineko Zergatik erabat eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak, 4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta pertsona fisikoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta pertsona juridikoak, baldin eta mikroenpresak, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza edo kultura-zerbitzuak ematen dituzten enpresa txiki edo ertainak badira.
Horrela Foru Ogasunak garatu zuen sistema 2022an jarri zen abian euren borondatez inkorporatu ziren pertsona fisiko edo juridikoekin. Sistemaren xedea zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzea eta zergadunei laguntzea da eta orain bere inkorporazio-prozesua amaitzen du.
Gogora dezagun Batuz sistema berritzailea dela, langile autonomoen eta enpresen negozioen kudeaketan bi elementu sartzen dituena. Alde batetik bere eragiketa ekonomiko guztiak Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren erregistro-liburuan jasotzea. Bestetik, fakturak "TicketBai" softwarearekin jaulkitzea, salmentak B kutxa baten bidez ezkutatzea eragozten duena. Software honek QR kode bat inprimatzen du tiket edo faktura guztietan eta, kode horri esker kontsumitzaileek faktura Ogasunean aitortu den ala ez jakin dezakete.
Batuzen bidez lortutako informazioarekin Foru Aldundiak kontrol handiagoa egiten du iruzur fiskala prebenitzeko eta antzemateko eta, aldi berean, laguntza hobea ematen die Bizkaiko zergadunei, autonomoei BEZa eta PFEZa aitortzeko zirriborroak eta enpresei BEZa aitortzeko zirriborroak emanez. Sistema 2026an Sozietateen gaineko Zergaren 2025eko aitorpenaren zirriborroarekin osatuko da.
Batuz sistema ezartzeko prozesua
2024ko urtarrilaren 1etik zergadun guztiak Batuzera behar bezala egokitzeko prest ez zeudela egiaztatu ondoren, eta zergadun horien guztien sarrera errazteko, Bizkaiko Foru Ogasunak iruzurraren aurkako borrokarako eta zergadunari laguntzeko sistema hau ezartzeko epeak malgutu zituen. Izan ere Batuzen sartzeko era modu mailakatuan garatu da azken bi urteetan, egokitzeko zailtasun gutxien zituztenengandik hasita eta une oro borondatezko ezarpenerako pizgarriak mantenduz.
Horretarako, eta Batuz sistema ezartzeko prozesua malgutzen zuen Foru Araua izapidetuta, bost leihoz osatutako egutegia ezarri zen, zergadun-tipologiaren arabera, ostegun honetan, 2026ko urtarrilaren 1ean, amaituko dena.
Lehenengo leihoan (2024ko urtarrilaren 1ean), mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat hartzen ez ziren Sozietateen gaineko Zergaren erakunde zergadunak sartu ziren behin betiko Batuzen.
Bigarren leihoan (2024ko uztailaren 1a), mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain gisa hartzen diren pertsona fisikoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta sozietateen gaineko zergaren zergadunek egin zuten; era berean, sisteman integratu ziren industria-, fabrika-, eraikuntza- eta garraio-jarduerak, eta enpresa-jarduera eta jarduera profesional finantzarioak, juridikoak, aseguruetakoak, alokairukoak, sanitarioak edo gainerako jarduera profesionalak, hezkuntza eta kultura-jarduerak izan ezik.
Hirugarren leihoan (2025eko urtarrilaren 1a) mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain gisa hartzen diren pertsona juridikoak sartu ziren Batuzen, horien jarduera nagusia txikizkako merkataritza edo ostalaritza denean.
Laugarren leihoan (2025eko uztailaren 1a), aurreko leihoan adierazitako jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak sartu ziren.
Eta, azkenik, Batuz era mailakatuan ezartzeko prozesua bosgarren eta azken leihoa indarrean sartzean amaituko da. Kasu honetan sisteman integratzen dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, profesionalak eta lehen sektoreko, hezkuntzako eta kultura-zerbitzuetako enpresak.
Jarraian Batuzen gaur egun sartutako pertsona fisikoen eta erakundeen guztizko kopurua jasotzen da, leihoen arabera:
|
Leihoak |
Boluntarioak |
Behin betiko inkorporazioa |
Guztira sistema betez |
|
2024ko urtarrilak 1 |
1.147 |
5.003 |
6.150 |
|
2024ko uztailak 1 |
15.137 |
24.539 |
39.676 |
|
2025ekourtarrilak 1 |
2.968 |
4.276 |
7.244 |
|
2025eko uztailak 1 |
3.744 |
9.026 |
12.770 |
|
2026ko urtarrilak 1 |
4.006 |
- |
4.006 |
|
GUZTIRA |
27.002 |
|
69.929 |
Nabarmentzekoa da 2024ko bi leihoetan eta 2025eko bietan Batuz betetzera behartuta dauden pertsonen eta erakundeen % 87 "TicketBai!" softwarearekin fakturak igortzeko betebeharrak betetzen ari direla, eta eragiketak eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan idazten ari direla Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Sisteman Sartzeko epea malgutzeaz gain, Foru Ogasunak Batuzen borondatezko egokitzapena sustatu du zergadunentzat, PFEZan edo Sozietateen gaineko Zergan % 10eko konpentsazioarekin.
Batuz, hazkunde esponentziala duen sistema
Batuz abian jartzeak Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen hazkunde esponentziala ekarri du, eta inguruabar hau erantsitako hiru tauletan jasotzen da. Taula horietan "TicketBai" baldintzak betez "Egin zure faktura" aplikazioaren bidez jaulkitako fakturak, hartzaileek "TicketBai" softwarearekin igorritako fakturak edo tiketak egiaztatzea, QRa irakurriz, eta azkenik, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan idatzitako eragiketen kopurua agertzen dira.
1.- "Egin zure faktura" aplikazioaren bidez jaulkitako fakturen kopurua, "TicketBai" baldintzak betez. Bakarrik 4 urtetan (2022tik 2025era), kopurua 8z biderkatu da.
Bosgarren eta azken leihoa indarrean sartzeko egunean jaulkitako fakturen kopurua 1,9 milioi ingurukoa da; beraz, 2025ean ia bikoiztu egin dira 2024ko zifrak.
|
2025/12/30 |
2024 |
2023 |
2022 |
|
1.930.624 faktura |
1.112.585 faktura |
366.962 faktura |
238.658 faktura |
2.- Hartzaileek "TicketBai" softwarearekin igorritako fakturak edo tiketak egiaztatzea. QRa irakurriz. 2025ean 757.000 faktura baino gehiago eskaneatu dira, 2023ko zifra ia 9rekin biderkatuz.
|
2025/06/26 |
2024 |
2023 |
|
757.544 faktura |
365.187 faktura |
88.309 faktura |
3.- Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan idatzitako eragiketen kopurua. Batuz sistema martxan jarri zenetik zifra bikoiztu egin da urtero 2022tik 2024ra bitartean. 2025ean 680 milioi fakturatik gora jaso dira eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan.
|
2025/12/30 |
2024 |
2023 |
2022 |
|
680 milioi |
450 milioi |
219 milioi |
144 milioi |
Batuz ezartzeko laguntza
2024. eta 2025. urteetan, hau da, sisteman sartzeko leiho bakoitzaren data iritsi aurretik, jakinarazpenak bidali zaizkie behartuta dauden pertsonei eta erakundeei, beren zerga-egoerari buruzko informazio egokiarekin eta, era berean, sistema betetzeko dituzten zerbitzu eta aplikazio informatikoak identifikatuz.
Era berean, egiaztatu da Batuz bete behar zuten pertsona fisikoek eta enpresek, baldin eta sistema behin betiko ezartzeko eguna igaro bada, sistema horren betebeharrak betetzen dituztela. Hala, 2025. urtean 2.868 jakinarazpen bidali dira ustezko ez-betetzea argitzeko. Jakinarazpen horien barruan, bereziki, 100 errekerimendu egin zaizkie TicketBAI software bermatzailerik gabeko fakturak edo proformako fakturak edo aurrefakturak egin dituzten establezimenduei, gero QR kodea duen fakturaren betebeharra bete gabe.
Gainera, "TicketBai!" software-erregistro bermatzailean erregistratutako softwarea garatzen duten enpresek sistema horren baldintzak betetzen dituzten egiaztatu da.
Azkenik azpimarratu behar da 2020az geroztik Bizkaiko Foru Aldundiko langileek Batuz sistemari buruzko 102 azalpen-hitzaldi egin dituztela eta topaketa horietara hainbat elkarte eta elkargo profesionaletako 12.500 pertsona baino gehiago bertaratu direla, irabazi-asmorik gabeko erakundeetako pertsonak barne.
Beste alde batetik Aldundiko langileek bilera ugari egin dituzte pertsona edo erakundeekin zalantzak eta egoera partikularrak konpontzeko. Kasu eta egoera guztietan gure langileak eskatzaileen esku jartzen dira, izan ditzaketen arazoei aurre egiteko, ahalik eta konponbiderik onena bilatzearen ondoreetarako.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...