Berriak
2025(e)ko abenduaren 30(a) 10:00
Bizkaiak milioi bat metro karratu ditu okupatu gabe eta urbanizaturik bere udalerrietan, ekimen ekonomiko berriak hartzeko
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Foru-aldundiak herritar, enpresa eta udalen eskura jarri du online inbentario bat, informazio eguneratua emateko enpresa-ekimenetarako okupatu gabeko lurzoruari buruz. Tresna berriak informazioa jasotzen du lurraldeko 113 udalerrien hirigintza-planetan ekonomia-jarduerakotzat kalifikatutako lursailei buruz.
Plataformak aukera ematen du eskualdez eskualde edo udalerriz udalerri lurzoruak aurkitzeko.
Inbentarioaren helburu nagusia Bizkaian sustapen ekonomikoa bultzatzea eta erraztea da
Bizkaiko Foru Aldundiak ekonomia-jarduerarako lurzoruen online inbentario bat jarri du abian. Inbentario horrek lurralde osoan banatutako 883 eremuren hirigintza-informazio xehatua biltzen du: 30 milioi m2 garbi inguru (50 milioi m2 gordin) ekonomia-jardueretarako, eta okupatu gabeko milioi 1 m2 inguru, dagoeneko urbanizaturik eta prestaturik enpresa-proiektu berriak hartzeko. Kopuru hori Zorrotzaurre uhartearen azalera (838.781 m²) baino handixeagoa da.
Tresna herritarren, enpresen, udalen eta ekonomia sustatzeko entitateen eskura dago, eta ekoizpen-jarduera berrien ezarpena bultzatu nahi du, bai eta Bizkaian kokatu nahi duten enpresei non kokatu erabakitzen lagundu ere.
Inbentarioak, lehenengo aldiz, barnean hartzen ditu gaur egun Bizkaiko 113 udalerrien hirigintza-planetan ekonomia-jarduerakotzat kalifikatutako lurzoru guztiak, eremu bakar bat ere kanpoan utzi gabe. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak hiru hilean behin eguneratuko du informazioa, udalek hirigintzako berrikuntzei eta plan berrien behin betiko onespenari buruz bidaltzen dituzten datuetatik abiaturik.
Plataforma informazio geografikoko sistema da (GIS); hemen dago eskuragarri https://serviciosgis.com/appaaee/?lang=eu. Webgune horretara sartzean, eskualde edo udalerriaren arabera aurkitu daitezke lurzoruak, eta zenbait parametroren arabera iragazi: partzela hutsik dagoen ala ez; partzelen tamaina; plangintzaren egoera xehatua, edo urbanizazioaren amaituta dagoen ala ez.
Tresnak PDF formatuan deskarga daitezkeen fitxak eskaintzen ditu, eremu bakoitzeko informazio garrantzitsuarekin, eta bidea ematen du datuak kalkulu-orrietara esportatzeko, enpresek, aholkularitza-entitateek, ekonomia sustatzeko entitateek edo administrazio publikoek azter ditzaten. Horrela, tresna hori funtsezko lanabesa bihurtzen da begi-kolpe batean ikusteko ekonomia-jarduerarako zer lurzoru dauden Bizkaian, zer hirigintza-baldintza dituzten eta zenbat lurzoru dagoen benetan okupatu gabe.
Enpresen ezarpena bultzatzea
"Inbentarioaren helburu nagusia Bizkaian ekonomiaren sustapena bultzatzea eta ahalbidetzea da, eragile guztien eskura jarriz inbertsio berrietarako eskuragarri dagoen lurzoruaren erradiografia osoa eta fidagarria", azaldu du Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatu Carlos Alzagak.
Haren ustez, "sistemak aldundiaren eta udalen arteko gardentasuna eta koordinazioa indartzen du, informazio-oinarri homogeneoa ematen baitu enpresa-proiektuak erakartzeko eta ekonomia-jarduerako arlo berriak planifikatzeko".
Geoatari bakarrean bildurik lurzoruaren eskuragarritasunari, hirigintza-baldintzei eta ekonomia-jarduerarako eremuen okupazio-mailari buruzko informazioa, Bizkaia erakargarriago bihurtzen da enpresa berriak ezartzeko, lehendik zeudenak handitzeko eta ekonomia sustatzeko politika publiko efizienteagoak diseinatzeko.
Tresna hori bat dator Bizkaiko enpresa-sarearen lurralde- eta lehiakortasun-estrategiekin, eta errazago bihurtzen du inbertitzeko erabakiak hartzea, datu eguneratuak eta konparagarriak ematen baititu.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...