2025(e)ko abenduaren 24(a) 10:00

26 hilabetez lan egin ondoren amaitutzat jo dira A-8 autobideko Basauriko lotunea hobetzeko lanak

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Malmasingo tunelaren inguruan, hain zuzen ere sareko toki konplexuenetako batean, egin den jarduketa honekin euste-sistemak eta seinaleak egokitu dira eta bide-segurtasuna hobetu da.

Euste-sistemak eta seinaleak egokitu dira Malmasin inguruan

Jarduketa beharrezkoa zen; segurtasun eta euste-sistemak zaharkituta zeuden eta ez ziren araudietara egokitzen

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak amaitutzat jo ditu azken bi urteetan A-8 autobidearen Basauriko lotunean, hain zuzen ere Malmasingo tunelaren inguruan, errepidea hobetzeko egin diren lanak. Zaharkitutako euste-sistemak berritu dira eta seinaleak hobetu dira lotune osoan eta tunelaren inguruan, gaur egungo bide-segurtasuneko baldintzak betetzeko. Izan ere, lotunea eraiki zeneko hesiak zaharkituta zeuden.

Hesi berriak jartzeko lan oso espezializatuak egin behar izan dira: besteak beste, eraispenak eta uren bidezko eraispenak egin dira errobotak erabiliz egituren ertzetan, sendotu eta sistema zaharrak kendu ahal izateko pretil eta berriak ipini aurretik. Hori guztia egiteko berariazko metodoak erabili dira eta lan-ordutegi zehatzak ezarri dira, trafikoan ahalik eragin txikiena edukitzeko, batez ere Malmasingo tunelaren sarbideetan.

Obrak hain izan dira zailak, ezen tunelaren inguruan gauez lan egin behar izan baita bi urte baino luzeago. Guztira 80 aldiz moztu da hodia gauez, bypassa ipinita. Basauriko lotunean 22 egitura daude —zubiak, lurpeko pasabideak eta hormak—, eta denetan egon dira euste-sistema zaharkituak, nahitaez berritu beharrekoak.

Guztira, 1.196 m² eraitsi dira uraren bidez errobotak erabiliz, kilometro bat pretil metaliko ipini da eta 6 kilometro euste-hesi berri jarri dira.

Basauriko lotunea oso konplexua da, egunean-egunean 59.000 ibilgailu pasatzen baitira bertatik. Seinaleetan edo balizetan ezer aldatuz gero, gidariak berehala ohartzen dira eta ilarak sortzen dira. Izan ere, lan hauek egiten egon diren bitartean halakoak halabeharrez gertatu dira.

Jarduketa honekin Bizkaiko Foru Aldundiak bide-segurtasuneko prebentzioaren aldeko politikari  eusten dio: lehentasuntzat du sareko toki estrategikoetan esku hartzea, arriskuak txikitzeko eta ezbeharretan ondorio larririk ez gertatzeko.

Lanak 2023ko irailean hasi ziren. Beraz, 26 hilabete iraun dute. Guztira, 5.360.946,42 euroko inbertsioa egin behar izan da.


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...