2026(e)ko urtarrilaren 02(a) 10:00

Aldundiak BI-630 errepideko sarbideak berrantolatu ditu Artzentalesen, Traslaviñako herriguneko igarobidea seguruagoa izateko

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

1,6 milioi euro inbertitu dira biribilgune bat eta oinezkoentzako ibilbide berriak eraikitzeko, eta BI-630 eta BI-4613 errepideen arteko bidegurutzeko bide-segurtasuna nabarmen handitu da horrela

Jarduketa honek nabarmen hobetzen du bide-segurtasuna Traslaviña inguruan

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-630 errepideko sarbideak berrantolatzeko obrak amaitu ditu Traslaviñako herrigunearen parean (Artzentales), hasieran aurreikusi baino hilabete arinago. 1.620.021,12 euro inbertituta, jarduketa horri esker nabarmen hobetu da bide-segurtasuna BI-630 eta BI-4613 errepideek bat egiten duten hiri-ingurune horretan. Halaber, foru-erakundearen konpromisoa berretsi da mugikortasun seguruago baten alde eta landa-inguruneetako bide-sarea pixkanaka hobetzen joatearen alde.

Jarduketa horretan, foru-erakundeak erantzuna eman dio Traslaviñako herriguneak puntu honetan zuen bide-segurtasunaren arloko arazo bati: BI-630 eta BI-4613 errepideen arteko bidegurutzea, azken bide hori baita San Miguel de Linaresera, Santa Cruzera eta udalerriko biztanle gutxiagoko beste gune batzuetara iristeko bidea. Bidegurutze zaharra biribilgune bihurtzeak posible egin du bidegurutzearen geometria, sartzeko maldak, biratzeko erradioak eta ikusgarritasuna hobetzea, trafiko-fluxu seguruagoa eta eraginkorragoa sortu da eta.

Biribilgune berriaz gain, oinezkoentzako ibilbide seguru bat ere egin da inguruko eraikinetara sartzeko; izan ere, oinezkoentzako bi pasabide semaforodun jarri dira, nahierako sakagailuekin. Bizkaibuseko beste geltoki bat ere jarri da, garraiobide publikoaren erabiltzaileak errazago iristeko moduan eta ingurune seguruago batean.

Obraren datu orokorrak
Obran, guztira, 1.620.021,12 euroko inbertsioa egin da. Hasieran ezarri zen epea 13 hilabetekoa izan zen; hala ere, 2024ko abenduan hasi eta 2025eko abenduan amaitu denez, aurreikusi baino hilabete arinago izan da.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...