2025(e)ko abenduaren 30(a) 11:00

Ogasunak 2026rako PFEZ atxikipenen taula onartu du, % 2ko deflaktazio gehigarria barne hartzen duena

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Era berean, Bizkaiko tributu-sistemaren berrikuspen fiskalerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Araua garatuz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen dituen Foru Dekretua onartu du.

Aurreko ekitaldietan bezala Bizkaiko Foru Aldundiak publiko egin du 2026ko ekitaldirako PFEZren atxikipenen taula (ikus erantsitako dokumentua), non % 2ko deflaktazioa aplikatzen den inflazio-egoerara egokitzeko eta prezioen igoeraren ondorioz gertatzen den erosteko ahalmenaren galera arintzeko. Neurri hau bat dator 2026rako Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuei buruzko Foru Arauarekin; horren bidez likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa % 2an deflaktatzen da  eta ehuneko berean handitzen dira baterako tributazioagatiko murrizketa, kuota-gutxitzea eta kenkari pertsonalak (ondorengoak, aurrekoak, desgaitasuna edo mendekotasuna, eta adinagatiko kenkaria).

Berrikuspen fiskalaren garapena, kontziliazio etxebizitza eta trantsizio berdeko neurriekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Dekretu berri bat onartu du, Lurralde Historikoaren tributu-sistemaren berrikuspen fiskalerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Arauaren erregelamendu bidezko garapena burutzeko. Xedapen honekin 2025ean hasitako arau-esparrua osatzen da, onartutako neurri fiskalei argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa emanez.

Kontziliazioaren eta telelanaren esparruan dekretuak ezartzen du lanerako beharrezkoak diren ekipoak eta bitartekoak entregatzea ez dela gauzazko ordainsaritzat hartuko 1.000 euroko mugaraino. Gainera zaintzaren arloko profesional-izaera egiaztatzea ahalbidetzen duten kasuak zehazten dira, adingabeak eta mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatiko kenkariaren aplikazioa erraztuz.

Etxebizitzaren arloan higiezinen kapitalaren etekinei buruzko arauak eguneratzen dira, eta alokairuaren eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ondoriozko kenkariak zehazten dira; kasu honetan arreta berezia eskainiko zaie 36 urtetik beherako pertsonei eta kolektibo zaurgarrienei.

Halaber, garapen jasangarriko, trantsizio energetikoko eta ekonomia zirkularreko proiektuei lotutako Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak garatzen dira, bai eta horrelako ekimenetan parte hartzeagatiko kenkari berria ere, inbertsio jasangarrirako laguntza fiskala indartuz.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...