2026(e)ko urtarrilaren 07(a) 09:00

Bizkaiak 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu basoen erresilientzia indartzeko jarduerak bultzatzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Laguntzei esker, Bizkaiko basoetan kaltetutako eremuak berreskuratu eta suteen prebentzioa hobetu ahal izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2.042.580,22 euroko laguntza jaso du Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik, Bizkaiko mendietan hainbat lan egiteko. Dirulaguntza hori Espainiako Gobernuak basoak eta biodibertsitatea hobetzeko eta zaintzeko Euskadira bideratu dituen funtsetatik banatu da.

Azken urteotan, Bizkaiko baso-eremu batzuetan kalteak izan dira, gaixotasunak, izurriteak, lehortea eta klima-aldaketarekin lotutako beste ondorio batzuk direla eta. Egoera horri aurre egiteko, Aldundiak lurraldeko hainbat eskualdetan jardungo du; horretarako, gaixotasunek kaltetutako zuhaitzak moztuko dituzte, baso-eremuak berreskuratzeko eta basoak normaltasunez birsortzen laguntzeko. Lan horiek udalerri hauetan egingo dira, besteak beste: Munitibar, Mendata, Ereño, Nabarniz, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ispaster, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Muxika, Karrantza, Otxandio, Zeanuri eta Dima.

Era berean, 639.439 euroko inbertsioaren bidez, lurralde historiko osoan baso-pistak garbitu eta ezpondetako sastrakak kentzeko lanak egingo dira, baso-eremuetarako sarbideak hobetzeko, landarediaren kudeaketa errazteko eta baso-suteen arriskua murrizteko.

Lan horiek guztiak 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko dira, eta honako helburu nagusi hauek izango dituzte: Bizkaiko mendiak babestea, haien lehengoratze naturala erraztea, gaixotasunen edo izurriteen hedapena saihestea, eta gero eta klima aldakorrago batera egokitzeko gaitasuna hobetzea.

Inbertsio horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du ingurumena zaintzeko eta lurraldeko natura-ondarea kontserbatzeko konpromisoa, basoek herritar guztientzako bizi-, ongizate- eta gozamen-lekuak izaten jarrai dezaten.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...