Berriak
2025(e)ko abenduaren 27(a) 09:00
Bizkaiko Foru Aldundiak Ollargango bizikleta-parkearen bigarren faseko obrei ekin die
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Proiektuaren barruan, Bizkaiko lehenengo flow linea eta ziklo-kroseko lehenengo zirkuitu publikoa daude; haiek denek diziplina anitzeko gune bat osatzen dute, Estatuan parekorik ez duena.
Bike Park.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ollargango bizikleta-parkearen bigarren faseko obrei ekin die. Esku-hartze horrek jarraipena emango dio lehenengo fasean egindako lanari. Fase horretan, batetik, XCOan (etengabeko igoerak eta jaitsierak egiten diren mendiko txirrindularitzaren modalitatea) aritzeko zirkuitua jarri zen, eta, bestetik, dirt jumpeko jauzi-lerroa, ingurune kontrolatu batean jauziak egiteko diseinatua. Bigarren fasearen helburua da parkea erabiltzeko aukera gehiago ematea, orain arte gune horretan egin ezin izan diren modalitateak eskainiz.
Bigarren faseak bi azpiegitura berri ditu. Lehenengoa flow line bat da, enduroa, jaitsiera eta halako kiroletan erabiltzen den jaisteko modu bat. 1.200 metroko ibilbide bat da, 275 metroko desnibel positibo metatua duena, eta Malmasin mendiaren hegaletako batetik Ollargan-Montefuerte metropoli-parkera jaitsiko da. Trazatu mota hori jaitsiera jarraitua da, eta elementu hauek ditu: inklinazioz eraikitako bihurguneak, lautada txikiak eta jauziak; haiek denak bizikleta lurretik askatu gabe gainditu daitezke, nahi izanez gero. Teknikaz zertxobait jakin behar den arren, diseinatuta dago jaisteko eremuetan erdi-mailako esperientzia duen edonork erabili ahal izateko. Zailtasuna erabiltzaile bakoitzak jaisteko aukeratzen duen abiaduraren araberakoa izango da.
Bigarren jarduketa Bizkaiko ziklo-kroseko lehenengo zirkuitu publikoa da. Ziklo-kros modalitatean, bi eremu mota konbinatzen dira: batetik, pedalei eragiteko tarteak eta, bestetik, oinez edo bizikletatik apur batean jaitsiz gainditu beharreko oztopoak dituzten aldeak. Udazken-neguetan egiten da, eta ibilbideetan askotariko elementuak egoten dira; adibidez, eskailerak, eremu teknikoak, bihurgune itxiak edo arrapala txikiak. Zirkuitu berriak 2,5 kilometro izango ditu, eta elementu horiek guztiak edukiko ditu, kirol horren praktika errazteko.
Obrak seinaleztapen-plan bat ere izango du, parkeko ibilbideak antolatzeko eta txirrindularien, xendazaleen, oinezkoen eta lasterkarien arteko bizikidetza errazteko, erabiltzaile bakoitzak argi eta garbi identifika ditzan bere jarduerarako guneak.
Erabilera handia abian jarri zenetik
Abian jarri zenetik, Ollargango bizikleta-parkeak askotariko erabiltzaileak jaso ditu etengabe: eskolak, klubak eta bakarka entrenatzen diren pertsonak. Berez ez dago sistema automatikorik zenbat jende datorren kontatzeko. Hala ere, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak dio eskola batzuk sarritan joaten direla eremura zabaldu zenetik; besteak beste, Miribilla BTT (Bilbo), Basauntzak (Etxebarri) eta Gela Pedagogikoa (Galdakao). Guztira, 500 kirolari baino gehiago dira. Horrez gain, metropoli-inguruneko zenbait udalerritako beste eskola batzuek ere bisitatzen dute hilero, eta pertsona batzuek bi ordu baino gutxiagoko entrenamenduetarako erabiltzen dute XCO zirkuitua, hala mendialdera joan beharrik gabe.
Bizikleta-parkea kirol-jardueren agertokia ere izan da zabaldu zenetik. 2025eko ekainean, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) araututako XCOko Green Series nazioarteko txapelketako proba bat egin zen, eta Estatuko nahiz nazioarteko kirolariek hartu zuten parte. Proba hori 2026an berriro egiteko asmoa dago. Gainera, jauzi-lerroa Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak antolatutako ikastaro batzuk egiteko erabili da.
Martxan daude proiektuaren bigarren faseko obrak, eta udaberrian amaitzeko asmoa dago. Amaitutakoan, Ollargango bizikleta-parkeak bidea emango du eremu berean XCOa, dirta, enduroa/jaitsiera eta ziklo-krosa praktikatzeko, hala erabilera-aukerak zabalduz txirrindularitzaren barruko askotariko profilentzat.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...