2025(e)ko abenduaren 27(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026an ‘Herri Txiki, Aukera Handi’ proiektua jarriko du martxan Lea Artibai eskualdean

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Lea Artibai eskualdea Arratia, Mungialdea eta Busturialdeari gehituko zaie 2026an ‘Herri Txiki, Aukera Handi’ programaren barruan. Datorren urtean zehar Bizkaiko eremu horretan dauden udal-zerbitzu publikoen gabeziak identifikatzen eta egon daitezkeen hobekuntzak atzematen egingo da lan, lurralde historiko osoan udal-zerbitzu publikoetara iristeko berdintasuna bermatzea helburu duen programa baten testuinguruan.

Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak toki-erakundeek ematen dituzten nahitaezko eta aukerako zerbitzuak aztertuko ditu, Lea Artibain egon daitezkeen beharrak, hobetzeko aukerak eta gaindimentsionamenduak ebaluatuz. Programaren lehenengo helburua eskualdeko udal-zerbitzu publikoen egoeraren diagnostikoa egitea izango da; lan hau tokiko eragile publiko zein pribatuek emandako informaziotik abiatuta egingo da.

Herri Txiki, Aukera Handi programak, gainera, Lea Artibaiko aldaketarako borondateen katalizatzaile gisa jardungo du, udalerrien eta tokiko eragileen arteko adostasuna sustatuz herritarren beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzeko eta eskura dauden baliabideak optimizatzeko. Ondorioz  programaren ezarpena amaitzeko adostutako ekintza-plana onartuko da, Bizkaiko iparraldeko eskualde honetan zerbitzu publikoak hobetzeko lehentasunezko proiektuak ezarriko dituena.

Lea Artibai 12 udalerrik osatzen dute —Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar—, udal-zerbitzuak emateaz arduratzen diren bi mankomunitatetan integratuta daudenak: Lea Artibaiko Udalerrien Amankomunazgoa  eta Lea Ibarrako Udal Txikien Mankomunazgoa, eta erakunde hauek zeregin garrantzitsua izango dute proiektuaren ezarpenean.

‘Herri Txiki, Aukera Handi’ Bizkaiko beste eskualde batzuetan
Orain arte programa hiru eskualdetan garatu da: Arratian —amaituta—, Mungialdean eta Busturialdean, eta emaitza oso onak lortu dira.

Arratian, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantza-laguntzari esker (900.000 €), unibertsitateko ikasleei eta adineko pertsonei zuzendutako mugikortasun-proiektu pilotua bultzatu da, eskariaren arabera jarduten duena eta joan den ekainean amaitu dena. Mankomunitateak zerbitzu horri eustea erabaki du, beharretara eta bideragarritasun-baldintzetara egokituz. Gainera eskualdeko bide nagusian, N-240 errepidean, segurtasuna eta trafikoa hobetzeko helburuarekin, Aldundiak 2,7 milioi euro inbertitu ditu kamioientzako bazterbideak eraikitzeko eta bidesariak kobratzeko 11 free flow arku instalatzeko, garraio astunak edukiera handiko bideak erabil ditzan laguntzeko.

Mungialdean eskualde gisa duen funtzionamendua hobetzeko oinarrizko egitura-proiektu bati ekin zaio: gaur egun Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituzten zerbitzuak mankomunitate bakar batean bateratzea, batez ere hiri-hondakin solidoen bilketan eta tratamenduan finkatuta.

Era berean, hainbat udalerrirekin lan egin da mugikortasun-proiektuen aholkularitzan eta sustapenean, hala nola auzotaxi zerbitzua edo bidegorrien sarea handitzea. Aurrerapen horien artean  nabarmentzekoak dira Aldundiak eta Meñakako Udalak sinatutako hitzarmena, "BI-4105 errepidean Ametzaga eta Mungiako udalerriaren mugaren arteko bizikleta-espaloia egiteko" obrak burutzeko eta BI-4105 foru-errepidearen, 22+750 k.p.tik aurrera,  titulartasuna lagatzeko.

Busturialdean programaren Plan Betearazlea osatzen duten sei proiekturi eman zaie lehentasuna. Ekimen horiek eskualdeko garraio publikoa hobetzean, udalaz gaindiko egitura bakarra sortzean eta udal-zerbitzu publikoak optimizatzean oinarritzen dira; era berean gazteek etxebizitzari dagokionez duten egoera aztertzea, proiektu iraunkorrak eta energia berriztagarriak bultzatzea, herritarrak hiri-hondakinen kudeaketaren inguruan sentsibilizatzea eta horiek murrizteko ekintzak sustatzea lehenetsi dira.

‘Herri Txiki, Aukera Handi’ ekimenari dagokionez
Herri Txiki, Aukera Handi tamaina txikiagoko udalerrietan eta Bizkaiko eskualde periferikoetan udal-zerbitzu publikoetan gabeziak, hobetzeko aukerak, gaindimentsionamenduak eta erronka komunak identifikatzeko diseinatutako tresna da, udalerri guztiek zerbitzu publikoetarako sarbide zuzena izatea lortzeko. Programak tokiko eragileak mobilizatu nahi ditu —udal errealitatea zuzenean ezagutzen dutenak— erronka horiek elkarrekin identifikatzeko eta erantzun egokia emango duten ekintzak sustatzeko, horrela Bizkaiko herri txiki guztietan zerbitzu publikoetara iristeko berdintasuna bermatuz.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...